98/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 2koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren egitura garatzen duena bulegoen eta atala baino beheragoko unitateen eta mailan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

56. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 17a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 98/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 2koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren egitura garatzen duena bulegoen eta atala baino beheragoko unitateen eta mailan. ATARIKOA

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezarri zen, eta abuztuaren 14ko 92/2019 Foru Dekretuaren bidez, berriz, Eskubide Sozialetako Departamentuaren oinarrizko egitura.

Azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak.

Aipatu foru dekretuetan departamentuaren beraren egitura organikoa arautzeaz gain, NL-NEZarena ere ezartzen da, atalaren mailara bitarte.

Foru dekretu horiek egituran eragin dituzten aldaketak direla-eta, beharrezkoa da bulegoen eta atala baino beheragoko unitateen egitura ere horiei egokitzea.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuen 37. artikuluan Eskubide Sozialetako kontseilariari esleitzen zaizkio erakunde horretako bulegoak eta atala baino beheragoko unitateak sortu, aldatu eta kentzeko eginkizunak.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuek emandako ahalmenak erabiliz, agintzen dut:

  1. KAPITULUA

    Xedea eta egitura orokorra

    1. artikulua. Xedea.

    Foru agindu honen xedea da Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren egitura garatzea bulegoen eta atala baino beheragoko unitateen mailan.

    2. artikulua. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren egitura, bulegoen eta atala baino beheragoko unitateen mailan.

    Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak bulego hauek ditu bere egituran:

    –Kudeaketako Zuzendaritzaren mende:

    –Zuzendaritza Idazkaritzaren Bulegoa.

    –Laguntza eta Kudeaketa Administratiboaren Zerbitzuaren mende.

    –Prozesuak Koordinatzeko Bulegoa.

    –Zentroak Koordinatu eta Egiaztatzeko Bulegoa.

    –Kontrol Administratiboaren Bulegoa.

    –Erregistro eta Langileriaren Bulegoa.

    –Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuaren mende:

    –Informatika Bulegoa.

    –Jarraipen eta Ebaluazio Bulegoa.

    –Neurriak Hedatzeko Bulegoa.

    –Gaitasunak Egiaztatzeko Bulegoa.

    –Energia Berriztagarrien eta Efizientzia Energetikoaren Erreferentziako Zentro Nazionalaren Bulegoa-Enplegurako Prestakuntzaren Arloa.

    –Programazioa Diseinatzeko Bulegoa.

    –Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzuaren mende:

    –Enplegu eta Prestakuntza Programen Bulegoa.

    –Kontratuen eta Enplegu Eskaintzen Bulegoa.

    –Ekintzailetza Bulegoa.

    –Lan Aktibaziorako eta Lurralde Koordinaziorako Zerbitzuaren mende.

    –Nazioarteko Programen Bulegoa.

    –Mantentze-lanen Bulegoa.

    –Enplegu Bulegoa.

    Era berean, atala baino beheragoko mailan, administrazio unitate hauek ditu egituran:

    –Tafallako, Lizarrako, Altsasuko, Lodosako, Doneztebeko eta Agoizko enplegu agentziak.

    Tafallako, Altsasuko eta Lodosako enplegu barrutiak.

  2. KAPITULUA

    Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua

  3. kapitulua.–Kudeaketa zuzendaritza.

    3. artikulua. Zuzendaritza Idazkaritzaren Bulegoa.

    Zuzendaritza Idazkaritzaren Bulegoa Zuzendaritza Kudeatzailetzari atxikita dago, eta eginkizun hauek izanen ditu:

    1. Kudeatzailetzako dokumentazioa antolatu eta mantentzea.

    2. Kudeatzailetzaren informazioa egin eta koordinatzea.

    3. Erakundeak ordezkaritza duen kide anitzeko organoen eta lantaldeen komunikazioak jasotzea eta horien jarraipena egitea.

    4. Kudeatzailetzak administrazio publikoekin, entitate pribatuekin eta/edo partikularrekin dituen harremanak koordinatzea eta haien jarraipena egitea.

    5. Kudeatzailetzaren agenda koordinatu eta kudeatzea.

    6. Erakundeko langileen joan-etorriak kudeatzea.

    7. Erakundeak ordezkaritza duen ekitaldiak koordinatzea.

    8. Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

  4. kapitulua.–Laguntza eta Kudeaketa Administratiboaren Zerbitzua.

    4. artikulua. Prozesuak Koordinatzeko Bulegoa.

    Prozesuak Koordinatzeko Bulegoa Komunikaziorako eta Prozesuak Hobetu eta Koordinatzeko Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek izanen ditu:

    1. Berrikuntzako eta zerbitzuak hobetzeko plan edo jarduketak prestatzea eta haien jarraipena egitea, erakundeko administrazio unitate guztiekin koordinatuta.

    2. Erakundeko langileentzako parte-hartze eredu bat kudeatzea, kanpoko zein barreneko zerbitzuak hobetzeko plan edo jarduketak prestatzeko.

    3. Erakundearen aginte-koadroak koordinatzea eta haien jarraipena egitea.

    4. Erakundeko prozesu eta prozedurak koordinatzea eta haien jarraipena egitea.

    5. Erakundeari egindako kanpoko ebaluazio prozesuak koordinatzea eta haien jarraipena egitea.

    6. Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

      5. artikulua. Zentroak Koordinatu eta Egiaztatzeko Bulegoa.

      Zentroak Koordinatu eta Egiaztatzeko Bulegoa Programen Jarraipenerako Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek izanen ditu:

    7. Enplegurako eta prestakuntzaren espezialitateetarako lanbide prestakuntzako zentroak aztertu, tramitatu eta baimen daitezen proposatzea.

    8. Lanbide-orientazioarekin eta ekintzailetzarekin lotutako zentro eta entitateentzako baimenak aztertzea, tramitatzea eta proposatzea.

    9. Inskribatutako eta egiaztatutako zentroen erregistroa kudeatzea.

    10. Zentro eta entitateei egiaztapena eta/edo baimena emateak dakartzan jarraipen lanak.

    11. Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

      6. artikulua. Kontrol Administratiboaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR