97/2019 FORU DEKRETUA, abuztuaren 14koa, Kultura eta Kirol Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumen-esparrua finkatu ziren. Hortaz, bidezkoa da departamentu bakoitzaren oinarrizko egitura organikoa ezartzea, gero gehiago garatu badaiteke ere.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 30.2 artikuluak ezartzen du departamentu bakoitzean zuzendaritza nagusi bat edo gehiago eta idazkaritza tekniko nagusi bat izanen direla, kasuan kasuko departamentuko titularraren menpe daudenak zuzenean.

Bestalde, martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 31.2 artikuluak adierazten du zuzendaritza nagusiak sortu, aldatu, bateratu edo kentzea, bai eta bakoitzak eskumenean izanen dituen arloak zehaztea ere, Nafarroako Gobernuari dagokiola. Foru dekretu bidez eginen du, departamentu bakoitzaren titularrak proposaturik.

Martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 46.2 artikuluak ezartzen du erakunde autonomoak departamentu bati edo zuzendaritza nagusi bati atxikiko zaizkiola.

Horrenbestez, Kultura eta Kiroleko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko abuztuaren 14an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Kultura eta Kirol Departamentuaren oinarrizko egitura.

Kultura eta Kirol Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek ditu bere oinarrizko egituran:

  1. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia.

  2. Idazkaritza Tekniko Nagusia.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehen xedapen iragankorra.–Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 48. artikuluan ezarritako moduan, eta Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez ezarritako eskumen banaketa betetzearren (arau horrek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezarri zuen), Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomoa aldatu eta Nafarroako Gazteriaren Institutua erakunde...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR