97/2016 FORU DEKRETUA, azaroaren 9koa, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretua aldatzen duena. 30/2005 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dira.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko irailaren 3ko 15/2004 Foru Legearen azken xedapenetako bigarrenak ezarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuak langileriari buruzko foru dekretu bat onetsiko du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoek giza baliabideen arloan bete behar dituzten eskumenak esleitzeko.

Agindu hori betetzeko, Nafarroako Gobernuak otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretua onetsi zuen. Horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dira.

Uztailaren 25eko 68/2012 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua erakunde autonomoa iraungi zen, eta gaur egun Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko zerbitzu bat da. Horregatik, zuzendaritza nagusi horren eskudantziak egokitu behar dira.

Ildo horretarik, irailaren 9ko 197/2015 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Larrialdietako Agentzia iraungi zen, eta horren ondorioz Barne Zuzendaritza Nagusiaren eskudantziak aldatzen dira, aipatu agentzia zuzendaritza nagusi horri atxikita baitzegoen.

Bestetik, berariaz biltzen dira Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren ahalmenak langileen arloan, uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsitako estatutuetan ezarritakoari jarraikiz erakunde autonomoak erabiltzen zituenak. Ahalmen horiek sartzearen ondorioz, Osasun Departamentuaren eta bere menpeko erakunde autonomoen eskudantziak koordinatu behar dira, osasun arloko langileen sarrerari eta lekualdatze lehiaketei dagokienez.

Sinplifikazio, koordinazio eta eragimen printzipio horiek justifikatzen dute osasun arlokoak ez diren lanpostuak betetzeko prozedura bakarra izatea eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari esleitzea. Aldez aurreko barne egokitzapenaren prozedurak salbuesten dira, Osasun Departamentuko erakunde autonomoei baitagokie hemendik aurrera ere.

Halaber, efizientzia arrazoiengatik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari esleitzen zaio bere langileak ukitzen dituzten ebazpen judizialak betearazteko eskumena.

Horrenbestez, bidezkoa da otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretua aldatzea, foru dekretu hau onetsiz, eta bere edukia azaldutakoaren arabera antolatzea.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2016ko azaroaren 9ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretua aldatzea.

Bat.–Otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 4. artikuluko 1.b) idatz-zatia aldatzen da, eta honela geldituko da:

“b) Deialdiak onestea, tramitatzea eta ebaztea Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR