96/2015 FORU AGINDUA, abenduaren 11koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abenduaren 29ko 260/1999 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez 188 ereduak onetsi ziren, pezetatakoa eta eurotakoa, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren, sozietateen gaineko zergaren eta establezimendu iraunkorrei dagokien ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren konturako diru-sarreren eta atxikipenen urteko laburpena aurkeztekoak, bizitza edo elbarritasun aseguru kontratuen bidez eta kapitalizazio eragiketen bidez lortutako kapital higigarriaren errentei edo etekinei dagokienez. Horrez gainera, 188 eredu horien barneko orriak ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarriekin ordezteko diseinu fisiko eta logikoak onetsi ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Azaroaren 27ko 26/2014 Legeak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko azaroaren 28ko 35/2006 Foru Legea aldatzen du, besteak beste.

Lege horrek pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan sartutako aldaketen artean, aipatzekoa da aipatutako 35/2006 Legearen 38. artikuluari egindako aldaketa, horren bidez, inbertsio kasuetan, 65 urtetik gorako zergadunek lortutako irabaziak kargarik gabeko irabazi gisa sailkatu baitziren, baldintza hauek betez gero: irabaziak ondare-elementuen eskualdaketaren ondoriozkoak izatea eta eskualdaketan lortutako guztirako zenbatekoa (240.000 euro gehienez) bideratzea zergadunaren aldeko biziarteko errenta bermatu bat eratzera. Biziarteko errenta bermatuaren ondoriozko eskubide ekonomikoak osorik edo partez aurreratzeak berarekin dakar ondare horretatik lortutako irabaziengatik behar den karga ordaindu beharra. Salbuespen hori aplikatzeko mugak eta betebehar osagarriak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 42. artikuluan garatzen dira, uztailaren 10eko 633/2015 Errege Dekretuaren bidez onetsitako idazketaren arabera. Zergaren erregelamendu hori martxoaren 30eko 439/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen.

Gainera, 35/2006 Legearen berrogeita hamargarren xedapen gehigarria ere aldatu zen, aseguru batek estalitako ezintasunagatiko prestazioaren ondoriozko errenten tratamendu fiskala zehazteko, prestazio hori zergadunaren hartzekodun hipotekarioak jasotzen duenean haren onuradun gisa, eta zergadunaren hipotekaren kuota osorik edo partez amortizatzeko beharra badu. Errenta horiei ez zaie atxikipenik egiten.

Horren ondorioz, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak urriaren 9ko HAP/2118/2015 Agindua onetsi du, aldaketa horien ondoriozko informazioa lortu ahal izateko posizio gehiago sartzeko 188 ereduan.

Tributu neurri horiek Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean aplikatu behar ez badira ere, zerga administrazioen arteko informazio trukea errazteko asmoz, lankidetza hori ezarria baitago Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 5.1 artikuluan, eta, orobat, Hitzarmenaren 46.1 artikuluan ezarritakoaren arabera aitorpenak Nafarroan aurkeztu behar dituzten finantza-entitateek aitorpen horiek aurkeztu ahal ditzaten, egoki ikusi da abenduaren 29ko 260/1999 Foru Aginduaren bidez onetsitako 188 eredua aldatzea, urriaren 9ko HAP/2118/2015 Aginduan ezarri den bezala.

Maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR