96/2015 FORU AGINDUA, azaroaren 19koa, Garapen Ekonomikorako kontseilariak emana, “Iratiko Bide Berdea. Eguesibar-Zangoza tartea” Udalez gaindiko Proiektu Sektorialak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze prozedura hasi eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzen duena. Proiektuaren sustatzaileak Zangozako, Ledeako, Irunberriko, Urraulbeitiko, Longidako, Agoizko, Lizoain-Arriasgoitiko, Urrotz-Hiriko eta Eguesibarko udalak dira.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuak 2014ko irailaren 17an hartutako Erabakiaren bidez, “Iratiko Bide Berdea. Eguesibar-Zangoza tartea” proiektua Udalez gaindiko Proiektu Sektorial deklaratu zen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean aurreikusitako ondorioak izateko. Proiektuaren sustatzaileak Zangozako, Ledeako, Irunberriko, Urraulbeitiko, Longidako, Agoizko, Lizoain-Arriasgoitiko, Urrotz-Hiriko eta Eguesibarko udalak dira.

Nafarroako Gobernuak 2015eko ekainaren 11n hartutako Erabakiaren bidez, “Iratiko Bide Berdea. Eguesibar-Zangoza tartea” Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala onetsi zen. Proiektua Zangozako, Ledeako, Irunberriko, Urraulbeitiko, Longidako, Agoizko, Lizoain-Arriasgoitiko, Urrotz-Hiriko eta Eguesibarko udalek sustatu dute.

Azken erabaki horretan, proiektu sektorialaren onura publikoa eta gizarte-interesa deklaratu ziren, baita presa ere, desjabetzearen ondorioetarako (2015eko 123. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 26koa).

Proiektu sektorialaren xedea da Iratiko trenbide zaharraren trazadura berreskuratzea Ustarroztik (Eguesibar) Zangozara bitarte, bide berde gisa eta txirrindulariek erabiltzeko. Proiektu sektorialaren xedea da, halaber, bidea babesteko neurriak eta hura erabiltzeko araubide bat ezartzea.

Iratiko bide berdearen trazadura, guztira, 49,35 km luze da, eta bederatzi udal mugapetan barna doa: Eguesibar, Lizoain-Arriasgoiti, Urrotz-Hiria, Longida, Agoitz, Urraulbeiti, Irunberri, Ledea eta Zangoza.

Udal sustatzaileek Garapen Ekonomikorako Departamentuari eskatu diote behar diren lurrak desjabetzeko, eta udalak desjabetzearen onuradun deklaratzeko.

Horiek horrela, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak txostenean adierazi eta proposatu duenarekin bat, Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 170/2015 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

  1. “Iratiko Bide Berdea. Eguesibar-Zangoza tartea” Udalez gaindiko Proiektu Sektorialak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze prozedura hastea. Proiektuaren sustatzaileak Zangozako, Ledeako, Irunberriko, Urraulbeitiko, Longidako, Agoizko, Lizoain-Arriasgoitiko, Urrotz-Hiriko eta Eguesibarko udalak dira.

  2. Foru agindu honen eranskin gisa ageri den proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea hamabost egunez. Epe horretan, egokitzat jotzen diren ohar edo alegazioak idatzita aurkez daitezke, eta eranskin gisa gehitu den ondasun eta eskubideen zerrendan izan daitezkeen okerrak zuzentzeko behar diren datuak aurkeztu. Horretarako, interesdunek eskura izanen dute proiektua Garapen Ekonomikorako Departamentuko Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuaren bulegoetan eta Zangozako, Ledeako, Irunberriko, Urraulbeitiko, Longidako, Agoizko, Lizoain-Arriasgoitiko, Urrotz-Hiriko eta Eguesibarko udalenetan.

  3. Zangozako, Ledeako, Irunberriko, Urraulbeitiko, Longidako, Agoizko, Lizoain-Arriasgoitiko, Urrotz-Hiriko eta Eguesibarko udalak lurrak desjabetzearen onuradun deklaratzea, bakoitza bere udal mugapean.

  4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batera bidaltzea.

  5. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari eta Zangozako, Ledeako, Irunberriko, Urraulbeitiko, Longidako, Agoizko, Lizoain-Arriasgoitiko, Urrotz-Hiriko eta Eguesibarko udalei, eta horiek premiatzea bakoitzak bere iragarki oholean argitara dezan.

Iruñean, 2015eko azaroaren 19an.–Garapen Ekonomikorako kontseilaria, Manuel Ayerdi Olaizola.

ERANSKINA“Iratiko Bide Berdea. Eguesibar-Zangoza tartea” Udalez gaindiko Proiektu SektorialaUkitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza
FINKA ZK. JABEA ETA HELBIDEA DESJABETUTAKO EREMUA m² KATASTROKO DATUAK
Pol. Lurz. Lur Mota/Helburua
EGUESIBARKO UDAL MUGAPEA
EG-02 Eguesibarko Udala 2.685 4 - Bidea
LIZOAIN-ARRASGOITIKO UDAL MUGAPEA
LIZ-01 Lizoain-Arrasgoitiko Udala 4176 1 - Bidea
LIZ-02 Nafarroako Foru KomunitateaGarapen Ekonomikorako Departamentua 342 1 - Errepidea
LIZ-03 Nafarroako Foru Komunitatea Garapen Ekonomikorako Departamentua 127 1-3 - Errepidea
LIZ-04 Nafarroako Foru Komunitatea Garapen Ekonomikorako Departamentua 77 1 - Errepidea
LIZ-05 Lizoain-Arrasgoitiko Udala 328 1 - Bidea
LIZ-06 Uriz Iriarte, María Purificación 331 3 75 Lehorreko alorra
LIZ-07 Paternain Villanueva,Alberto 240 3 120 Lehorreko alorra
LIZ-08 Vidaurre Santamaría, Trinidad 232 3 74A Lehorreko alorra
LIZ-09 Lizoain-Arrasgoitiko Udala 6786 3 - Bidea
LIZ-10 Nafarroako Foru Komunitatea Garapen Ekonomikorako Departamentua 52 3 - Errepidea
LIZ-11 Buldain Ezcurra,María Luisa 1019 3 102 Lehorreko
...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR