94/2020 FORU AGINDUA, abenduaren 29koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baita, bulegoen mailan, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren eta Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzuaren egitura organikoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

13. ALDIZKARIA - 2021ko urtarrilaren 20a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 94/2020 FORU AGINDUA, abenduaren 29koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baita, bulegoen mailan, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren eta Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzuaren egitura organikoa. Urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren bidez, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen. Hartan, egitura osatzen duten zuzendaritza nagusiak, zerbitzuak eta atalak bildu ziren.

Horren ondorioz, bidezkoa da foru dekretu horretan xedatutakoari egokitzea, bulegoen mailan, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren eta Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzuaren egitura organikoa.

Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 34.4 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

  1. KAPITULUA

    Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusia

    1. ATALA

    Toki Azpiegituren Zerbitzua

    1. artikulua. Egitura eta bulegoen atxikipena.

    Toki Azpiegituren Zerbitzuko atalek bulego hauek dituzte beren egituran:

    1. Toki Azpiegituren eta Obren Atala:

      –Toki Azpiegituren Bulegoa.

    2. Plangintzaren, Azterlanen eta Uraren Ziklo Osoaren Atala:

      –Plan Zuzentzaileen Kontrolerako Bulegoa.

      2. artikulua. Toki Azpiegituren Bulegoa.

      Toki Azpiegituren Bulegoak eginkizun hauek ditu:

    3. Zuzendaritza nagusiak egindako inbertsio planekin lotutako espedienteak aztertzea eta horiei segimendua egitea.

    4. Zer ataleko burutzari atxikia dagoen, hari laguntzea toki inbertsioen planak egiten, lehenesten eta kudeatzen.

    5. Zuzendaritza nagusiak egindako inbertsio planetako obren azterketa teknikoa eta kalitatearen azterketa egitea.

    6. GIS teknologia erabiltzea espedienteak kudeatu eta mekanizatzeko.

    7. Toki entitateei aholkularitza teknikoa ematea, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak proposatutako programekin lotutako azpiegiturei dagokienez.

    8. Txosten eta proposamen tekniko-administratiboak prestatzea.

    9. Kudeaketa teknikoa egitea eta aholkuak ematea kapital transferentzien bitartez sartutako laguntzen balorazioa eta kontrola egiteko, baita toki azpiegituren arloko dirulaguntzen deialdiena egiteko ere.

    10. Zuzendaritza nagusiko beste unitate...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR