94/2017 FORU DEKRETUA, urriaren 11koa, urtarrilaren 11ko 1/2017 Foru Dekretua aldatzen duena. Foru dekretu horren bidez, Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Urtarrilaren 11ko 1/2017 Foru Dekretuaren bidez, Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.

Foru dekretu horren bidez onetsitako egitura aldatzea proposatu du Herri Lanetako Zuzendaritza Nagusiak.

Horrenbestez, Garapen Ekonomikorako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko urriaren 11n egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2017 Foru Dekretua aldatzea.

Bat.–65. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita gelditu da:

“65. artikulua. Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuaren eginkizunak.

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak foru dekretu honetan arlo hauen gainean adierazten diren eginkizunak izanen ditu:

  1. Zuzendaritza nagusiak sustatzen dituen azpiegituretarako inbertsioen plangintza eta programazioa egitea.

  2. Zuzendaritza nagusiak sustatzen dituen proiektuen eta Nafarroako errepide sareko obren eraikuntza proiektuen garapena osorik kudeatzea.

  3. Interes orokorreko obra hidraulikoak, trenbideetakoak eta aireportuetakoak edo agintzen zaizkion antzeko obrak osorik kudeatzea, beste erakunde eta administrazio batzuekin koordinaturik, deusetan galarazi gabe haiei dagozkien eskumenak, bai proiektu fasean, bai obrak gauzatu eta ustiatzekoetan. Jarduketa horiekin loturik, bere eskumeneko gainerako obretarako artikulu honetan ezarritako eginkizunak beteko ditu zerbitzuak.

  4. Foru Komunitatearen eskumenen esparruan trenbideetako eta aireportuetako azpiegiturak eta azpiegitura intermodalak eraikitzearekin edo hobetzearekin loturiko obren proiektuak egitea eta obrak gauzatu eta kudeatzea, alderdi guztietan.

  5. Azpiegituren planifikazioan eta proiektuetan ingurumeneko neurriak integratzea, eta zuzendaritza nagusiaren eskumeneko azpiegitura publikoekin lotutako ingurumeneko programak garatzea.

  6. Geologia eta geoteknia.

  7. Proiektuen eta obren segurtasuna eta osasuna, eta eraikuntza obren kalitate kontrola.

  8. Topografia, geodesia eta kartografia.

  9. Departamentuaren eskumeneko azpiegituren obretarako desjabetzeak.

  10. Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.”

    Bi.–71. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita gelditu da:

    “71. artikulua. Eraikuntza Zerbitzuaren eginkizunak.

    Eraikuntza Zerbitzuak foru dekretu honetan adierazten diren eginkizun batzuk hartuko ditu bere gain, zehazki, azpiegitura berriak eraikitzeko obrak, Nafarroako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR