93/2017 FORU AGINDUA, otsailaren 28koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, ekainaren 5eko 230/2015 Foru Agindua aldatzen duena. Horren bidez, abereen gaitzak prebenitu eta desagerrarazteko eta haien aurka borrokatzeko osasun programak egiteagatik, abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteei laguntzak emateko arauak onetsi ziren, eta abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteen osasun programen gutxieneko edukia finkatu zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak ekainaren 5ean emandako 230/2015 Foru Aginduaren bidez, abereen gaitzak prebenitu eta desagerrarazteko eta haien aurka borrokatzeko osasun programak egiteagatik, abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteei laguntzak emateko arauak onetsi ziren, eta abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteen osasun programen gutxieneko edukia finkatu zen.

Azken urteotan, esne ekoizpeneko behi-aziendaren sektoreak izandako bilakaerak ekarri du ekoizpena ustiategi gutxiagotan biltzea; ustiategi horiek, beren tamaina eta izaera intentsiboa kontuan harturik, berariazko osasun patologiak eta arazoak jasaten dituzte. Hori horrela, aplikatzen zaizkien kontrol programek garrantzi handiko berezitasunak dituzte gainerako ekoizpenekin alderatuz gero; hala, berariazko helburuak eta neurriak hartuko dira eta, horregatik, ekainaren 5eko 230/2015 Foru Aginduan araututako programa eta laguntzetatik kanpo utzi dira.

Halaber, eta 993/2014 Errege Dekretua aplikatuz (animalien eta animalia jatorriko produktuen esportazioaren aurretiazko kontrolak bateratzen ditu), ezarri da ezen, hirugarren herrialde jakin batzuetarako esnekien kasuan, paratuberkulosia kontrolatzeko ofizialki onartutako programa bat izateak ahalbidetuko duela haiek ziurtatzea, herrialdeak gaitz horren inguruko bermeak eskatzen dituenean.

Hori horrela, departamentu honek berariazko programak garatuko ditu, paratuberkulosia kontrolatzeko, esnetarako behi-aziendaren ustiategietan, zeren eta programa hauek ekoizpen mota honetarako egokituagoak baitaude analitikak egiteari dagokionez.

Neurri hori egoki kudeatzearren eta Nafarroako Foru Komunitateko eta Estatuko araudian ezarritakoarekin bat etor dadin, beharrezkotzat jotzen da arauan aldaketak egitea, alderdi orokorrei dagokienez.

Bestalde, behi-aziendaren ustiategietako osasun programaren aplikazioan izandako esperientziak erakusten digu programa hori egokitu egin behar dugula gaur egun detektaturiko egoera epidemiologikoaren arabera, haren eraginkortasuna hobetzeko; horregatik, bidezkoa da foru aginduaren II. eranskina aldatzea, ADSGen osasun programen gutxieneko edukiei dagokien horretan.

Foru agindu honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren ekainaren 5eko 230/2015 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu horren bidez, abereen gaitzak prebenitu eta desagerrarazteko eta haien aurka borrokatzeko osasun programak egiteagatik, abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteei laguntzak emateko arauak onetsi ziren, eta abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteen osasun programen gutxieneko edukia finkatu zen.

  1. –Ekainaren 5eko 230/2015 Foru Aginduaren I. eranskineko 1. artikuluaren 1. puntua aldatu da, eta honela idatzita geldituko da:

    “1. Abeltzaintzaren osasun defentsarako Nafarroako elkarteei laguntzak emateko arauak ezartzea du xede foru agindu honek, haragitarako behi-aziendaren, ardi eta ahuntz aziendaren, zaldi-aziendaren eta untxien gaitzak prebenitzeko, kontrolatzeko, desagerrarazteko eta haien aurka borrokatzeko lanak egiteko, abeltzaintzako ustiategien osasun estatusa hobetzeko asmoz.”

  2. –Ekainaren 5eko 230/2015 Foru Aginduaren I. eranskineko 7. artikuluaren 1. puntuko a) idatz-zatiko 2. puntua aldatu da, eta honela idatzita geldituko da:

    “2. Abereen zentsua eta espeziea:

    –Puntu bat, deialdiaren urteko martxoaren 31n 24 hilabetetik gorakoak diren haragitarako behi-aziendako 200 abelburuko talde bakoitzeko.

    –Puntu bat, deialdiaren urteko martxoaren 31n umetarako dauden 1.500 untxiko talde bakoitzeko.”

  3. –Ekainaren 5eko 230/2015 Foru Aginduaren I. eranskineko 7. artikuluaren 1. puntuko c) idatz-zatiko 2. puntua aldatu da, eta honela idatzita geldituko da:

    “2. Abereen zentsua eta espeziea:

    –Puntu bat, deialdiaren urteko martxoaren 31n 24 hilabetetik gorakoak diren haragitarako behi-aziendako 400 abelburuko talde...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR