93/2015 FORU AGINDUA, abenduaren 10ekoa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, 910 eredua, “Saltoki handien gaineko zerga. Autolikidazioa”, onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Saltoki handietarako zerga bat sortzeko azaroaren 27ko 23/2001 Foru Legeak saltoki handien gaineko zerga sortu zuen. Nafarroako Gobernuko lehendakariak konstituziokontrakotasuneko errekurtsoa jarri zuen foru lege horren aurka. Konstituzio Epaitegiak errekurtso hori ezetsi zuen, 2012ko azaroaren 14an emandako epaiaren bitartez.

23/2001 Foru Legea aplikatu eta garatzeko behar diren xedapenak emateko gaikuntza erabiliz, foru lege horretan berean jasotakoa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren abenduaren 24ko 1061/2012 Foru Agindua onetsi zen, non, 910 eredua onesteaz gainera, erregulazio arauak eman baitziren, 2012. urterako, saltoki handien gaineko zergaren errolda prestatzeko eta zergaren kudeaketa sistemarako. Bestalde, abenduaren 24ko 419/2013 Foru Aginduaren bidez erregulazio arauak eman ziren, 2013. urterako, saltoki handien gaineko zergaren errolda prestatzeko eta zergaren kudeaketa sistemarako, eta 795 ordainketa-aginduaren eredua onetsi zen.

Saltoki handien gaineko zergaren kudeaketan hartutako esperientzia ikusita, Nafarroako Zerga Ogasunak aldaketa batzuk proposatu ditu, ordaindu beharreko zerga kuota kalkulatzeko orduan egoera bidegabeak sortzen zituzten edo zergaren kudeaketa zailtzen zuten trabak gainditzeko. Helburu horrekin onetsi zen abenduaren 28ko 39/2013 Foru Legea, saltoki handien gaineko zerga arautzen duena. Foru lege horrek 23/2001 Foru Legea indargabetu zuen, eta 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietarako ondorioak ditu. Foru lege berria, aurrekoa bezala, Nafarroako Foru Komunitatean ezarritako saltoki handi guztiei aplikatzen zaie, eta haren helburu da saltoki horien ahalmen ekonomikoa kargatzea, kanpokotasun negatiboak sortzen dituzten heinean, izan ere, ez dituzte beren gain hartzen bizitza kolektiboari eragiten dizkioten kostu ekonomiko eta sozialak, bereziki hiriguneetako ehun eta jardueretan, lurraldearen antolamenduan, ingurumenean eta azpiegituretan eragindakoak.

39/2013 Foru Legeak sartutako berrikuntza nagusietako bat da, 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietarako, urtero subjektu pasiboen errolda bat prestatu eta argitaratu beharraren ordez, zergaren autolikidaziorako sistema bat ezartzea.

Foru legearen 13. artikuluan ezartzen da subjektu pasiboak behartuak daudela zerga honen aitorpena aurkeztera, tributu zorra zehaztera eta behar den diru-sarrera egitera Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak ezartzen duen tokian, moduan eta epeen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR