93/2014 FORU AGINDUA, urriaren 21ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana. Honen bidez arautzen dira Nafarroako Foru Komunitateko araubide bereziko kirol irakaskuntzetako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta egiaztapen akademikoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Lanbide Kualifikazioen Sistema Nazionala ezartzen du.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 3. artikuluan xedatzen denez, kirol-irakaskuntzak araubide bereziko irakaskuntzatzat hartuko dira hezkuntza sisteman. Halaber, I. tituluko VIII. kapituluan horien printzipio orokorrak ezartzen dira eta hezkuntza administrazioen esku uzten da irakaskuntza ezberdinen curriculumaren ezarpena, eta horretarako, Gobernuak finkatutako oinarrizko alderdiak sartu behar dira. 65. artikuluan, titulazioei eta baliozkotzeei dagozkien oinarrizko irizpideak xedatzen ditu.

Araubide bereziko kirol irakaskuntzen antolamendu orokorra ezarri zuen urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuak, IV. kapituluan, ebaluazioa arautu zuen, eta VI. kapituluan tituluak eta ziurtagiriak lortzea, horien egitura, ematea, erregistroa eta ondorioak arautu zituen.

Nafarroako Foru Komunitatean araubide bereziko kirol irakaskuntzen antolamendua eta garapena arautzen dituen abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuak, 9. artikuluan, araubide bereziko kirol irakaskuntzen ebaluazioa eta ziurtapena arautu zituen.

Ikusita Lanbide Heziketaren Zerbitzuak emandako aldeko txostena, araubide bereziko kirol irakaskuntzetako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta egiaztapen akademikoa arautzeko, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedea eta aplikazio eremua

    1. artikulua. Xedea.

      Hau da agindu honen xedea:

      1. Araubide bereziko kirol irakaskuntzetako ebaluazioa egiteko baldintzak arautzea.

      2. Ikasketa horiei aplikatu beharreko ebaluazio agirien ereduak ezartzea.

    2. artikulua. Aplikazio eremua.

      Foru agindu hau aplikatzekoa izanen da araubide bereziko kirol irakaskuntzak Nafarroako Foru Komunitatean ematen dituzten ikastetxe publiko eta pribatu baimenduetan.

  2. KAPITULUA

    Araubide bereziko kirol irakaskuntzen ebaluazioaren ezaugarri orokorrak

    1. artikulua. Ebaluazioaren helburua.

    2. Araubide bereziko kirol irakaskuntzen ebaluazioaren helburua da ikasleen ikaskuntza baloratzea, eta ikaskuntza hori honako hauek eskuratzera zuzenduta dago: kirol zikloaren gaitasun orokorra eta kirol sistemak berezkoak dituen gaitasun profesionalak, pertsonalak eta sozialak, eta, behar denean, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren barnean titulu horri dagozkion lanbide prestakuntzak eta, hala badagokio, gaitasun unitateak.

    3. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren funtsezko elementuetako bat da ebaluazioa, bai irakasle eta ikasleentzat bai araubide bereziko kirol irakaskuntzetarako, ikaskuntzen kalitatearen erreferentzia baita eta horiek errazten baititu.

    4. artikulua. Ebaluazioaren alderdi orokorrak.

    5. Nafarroako Foru Komunitatean araubide bereziko kirol irakaskuntzen antolamendua eta garapena arautzen dituen abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren 9. artikuluak arautzen ditu araubide bereziko kirol irakaskuntzen antolamendua eta garapena Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan.

    6. Behar den tituluaren profil profesionalean ezartzen diren gaitasun eta eginkizunen esparruan, ebaluazioak erreferente izanen ditu bai zikloko helburu orokorrak bai ikaskuntzako emaitzetan adierazitako helburuak, oinarrizko edukiak eta curriculumean modulu bakoitzerako ezarritako ebaluazio irizpideak.

    7. Ebaluazioa kirol irakaskuntzetako moduluka eginen da, eta erreferentzia gisa hartuko dira lanbide modulu bakoitzeko ikaskuntzaren emaitzak nahiz ebaluazio irizpideak; halaber, kontuan hartuko dira lanbide gaitasun egokiak eskuratzea, lan arloko autonomia, nortasuna eta heldutasun pertsonal nahiz profesionala eskuratzea, beste pertsona batzuekin lankidetzan aritzea, lana segurtasun eta osasun egoera egokietan egitea eta ikaslea bere ikaskuntzan inplikatzea eta jarrera ona agertzea.

    8. Ikasleen ebaluazioa etengabea eta integratzailea izanen da araubide bereziko kirol irakaskuntzetan; funtsean prestakuntza izaera izanen du eta ikasleen prestakuntza prozesu osoan eginen da. Integratzailea izanen da, izan ere, kirol zikloaren helburu orokorrak hartu behar ditu kontuan, moduluen ikaskuntza emaitzetan adierazitakoaren bidez.

    9. Bermatu dadin ebaluazioak prestakuntzarako balio duela eta irizpide erabat objektiboz ebaluatuko dela ikasleen errendimendua, horretarako eskubidea baitute, ikastetxeetako Zuzendaritza, ikasturtearen hasieran, arduratuko da jendaurrean azaldu daitezen zer ebaluazio irizpide aplikatuko diren curriculumean ezarritako ikaskuntzak eskuratu direla erakusteko. Orobat, jendaurrean jarriko dira kirol irakaskuntzetako moduluetan ebaluazio positiboa eskuratzeko eska daitezkeen helburuak, edukiak eta ikaskuntzako emaitzak.

    10. artikulua. Etengabeko ebaluazioa.

    11. Araubide bereziko kirol irakaskuntzetako ikasleentzat ezarritako ebaluazio sistema, modalitate orokorrean, etengabeko ebaluazioa da. Etengabeko ebaluazioa da ikasleak egunero egiten duen lanaren behaketan eta balorazioan oinarritutako ebaluazio sistema bat eta, beraz, nahitaezkoa da ikaslea klaseetara erregularki joatea, bai eta moduluetarako programatutako jardueretara ere. Oro har, gutxienez ere moduluaren iraupen osoaren ehuneko laurogeita bostean joan beharko da. Salbuespen gisa, ikastetxeko zuzendaritzak, irakasle-taldeak egindako proposamen arrazoituaren bidez, jardueretara bertaratzeko portzentaje txikiagoa ezartzen ahalko du.

    12. Etengabeko ebaluazioaren metodoak aukera ematen du ikasleen ikasprozesu osoa baloratzeko, egiten duten lanaren eta barneratuz doazen ezagutzen etengabeko jarraipena eginez, eta, ikasturteak aurrera egin ahala, ikasprozesu hori hobetzeko aukera ere ematen du, beharrezkoak diren aldaketak sartuz, prestakuntza prozesua bera eta lortutako emaitzak hobetzeko xedez.

      Ebaluazio-prozesua ez da mugatu behar ikasleek ezagutzak barneratzen ote dituzten egiaztatzera; ikasleek, jarraitua den prozesu batean duten parte-hartze aktiboaren bidez, modulu bakoitzean lortzen dituzten trebetasunak, gaitasunak, ahalmenak eta emaitzak ere baloratu behar dira.

    13. Etengabeko ebaluazioa izateko eskubidea galdu duten ikasleek ezin izanen dute jarduera praktikorik egin baldin eta, irakasle taldearen iritziz, horiek nolabaiteko arriskurik badute ikasleentzat, taldeko gainerako kideentzat edo ikastetxeko instalazioetarako. Ikastetxeko zuzendaritzak neurri horren hartzaileak diren ikasleei eta, adinez txikiak badira, haien legezko ordezkariei jakinaraziko die etengabeko ebaluazioa izateko eskubidea galdu dutela eta zein diren horren ondorioak. Etengabeko ebaluazioa izateko eskubidea galdu izana banakako ebaluazio txostenean adieraziko da.

    14. Oro har, klaseetara joateko betebeharra ez betetzeak etengabeko ebaluaziorako eskubidea galtzea ekarriko du hori bete ez den moduluan. Alabaina, klaseetara joateko betebeharra betetzen ez duten ikasleek ez dute galduko klasera joateko eskubidea, ez eta prestakuntzarako edo ebaluaziorako eskubidea ere. Horrenbestez, eta ikasleek prestakuntzarako eta behar den bezala ebaluatuak izateko duten eskubidea gauzatzen laguntzeko, beharrezkoa da ebaluatzeko sistema eta tresnak moldatzea, ikasleen egoera pertsonalera egokitzeko. Horrek aukera emanen du etengabeko ebaluazioa berriro ezartzea baimentzeko, egokitzat jotzen bada eta ikaslearen inguruabarrek horretarako aukera ematen badute. Horixe da etengabeko ebaluazioaren zentzua, bai eta etengabeko ebaluazio hori izaterik ez duten ikasleendako beste ebaluazio sistema batzuk ezartzearena ere.

    15. Proiektu funtzionalak, ikastetxe bateratuen kasuan, eta ikastetxearen hezkuntza-proiektuak, bigarren hezkuntzako institutuen kasuan, orientabide komunak jaso beharko dituzte ikastetxean etengabeko ebaluzioaren sistema aplikatzeari buruz, bai eta beste ebaluazio sistema batzuei buruzkoak ere, etengabeko ebaluazioa izan ez dezaketen ikasleentzat aurreikusiak.

    16. artikulua. Programazio didaktikoak eta ebaluazioa.

    17. Programazio didaktikoetan, arreta berezia emanen zaie ebaluazio prozesua planifikatzeko irizpideei eta horretan erabakiak hartzeari, bereziki honako hauei:

      1. Ikasleen ikaskuntza prozesua ebaluatzeko prozedurak eta ebaluazio tresna orokorrak ebaluazio irizpideen arabera moldatzea.

      2. Gainditu gabeko kirol irakaskuntzetako moduluak errekuperatzeko jardueren plangintza eta, espresuki, ikasleek beren kabuz egin ditzaketen jardueren plangintza.

      3. Etengabeko ebaluazioa izateko eskubidea galdu duten ikasleentzako ebaluazio sistemen eta tresnen garapena.

    18. artikulua. Ebaluazioa desgaitasuna duten ikasleei egokitzea.

    19. Ebaluazio prozesuak desgaitasuna duten ikasleen behar metodologikoetara egokituko dira, eta ebaluazio probak egin ahal izatea bermatuko da.

    20. Desgaitasun mailaren bat frogatu duten ikasleei behar diren denbora eta bitartekoen egokitzapenekin eginen zaie ebaluazioa, beren aukeren eta ezaugarrien arabera, barnean direla komunikazio sistema alternatibo eta handigarriak, bai eta ebaluazio prozesua errazteko laguntza teknikoak ere. Nolanahi ere, moduluak gainditzeko beharrezkoa izanen da indarreko araudiak modulu horietarako ezartzen dituen ikaskuntza-emaitzak lortzea.

    21. Talde bakoitzean ebaluazioaren ardura duen irakasle taldeak, tutoreak koordinaturik, behar diren neurriak erabakiko ditu, desgaitasuna duten ikasleen ebaluazio prozesu egokia bermatzeko.

    22. artikulua. Matrikula eta deialdi kopurua ikasturteko.

    23. Matrikula ikasturte bakoitzerako eginen da eta, horri esker, ikasleek bi deialdi arrunt izateko eskubidea dute ikasturteko, modulu bakoitzerako, modalitate orokorrean.

    24. Deialdi arruntetako bakoitzak bat eginen du, hurrenez hurren, foru agindu honen 15. artikuluak aipatzen dituen ikasturteko lehenbiziko eta bigarren azken ebaluazioekin. Ikasturte bakoitzeko bigarren deialdia egiteko gutxienez ere hilabeteko epea izanen da, eta hirukoa gehienez, behin ikasturteko azken ebaluazioko lehen saioa bukatzen denetik aurrera. Epe hori aldatu ahal izanen da baldin kiroleko modalitate eta espezialitateak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR