92E/2021 FORU AGINDUA, apirilaren 13koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Osasuneko kontseilariaren irailaren 14ko 68/2016 Foru Agindua. Horren bidez xedatzen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun laguntzako zerbitzuburu eta atalburuen lanpostuak bitarte baterako izendapenez betetzeko prozedura.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

93. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 23a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 92E/2021 FORU AGINDUA, apirilaren 13koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Osasuneko kontseilariaren irailaren 14ko 68/2016 Foru Agindua. Horren bidez xedatzen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun laguntzako zerbitzuburu eta atalburuen lanpostuak bitarte baterako izendapenez betetzeko prozedura. Atarikoa

Osasuneko kontseilariaren 68/2016 Foru Aginduak, irailaren 14koak, xedatu zuen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun laguntzako zerbitzuburu eta atalburuen lanpostuak bitarte baterako izendapenez betetzeko prozedura. Horren bitartez, bete nahi ziren Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak emandako epaiak, baita berdintasunaren, merituaren, gaitasunaren eta publizitatearen printzipioak ere.

Berriki, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salak apelazioa ebazten duen epai bat eman du, non ordenamendu juridikoaren kontrakotzat jotzen baititu 68/2016 Foru Aginduaren ondoriozko laguntza zerbitzuko eta ataleko burutzen deialdiak.

Epai horren edukiaren ondorioz eta 68/2016 Foru Aginduaren indarraldiaren ondoren hobekuntzak egiteko eta akatsak zuzentzeko antzeman diren zenbait aukera direla eta, beharrezkoa da agindu horretan aldaketak sartzea; besteak beste, honako hauei dagozkienak: kalifikazio epaimahaiaren osaketa, barne burutzaren izendapen prozedura eta izendapenerako puntuazioa. Aldaketa horiekin arauaren argitasun eta eraginkortasun handiagoa lortu nahi da.

Prozedura honen bitartez esleitzen diren lanpostuak urtebeteko indarraldia izanen dute, eta urtero luzatzen ahalko da gehienez hiru urtera arte, baldin eta bitartean ez bada burutzaren deialdia egiten, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartzea eta lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuak ezarritakoari jarraikiz.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

Lehen artikulua.

Aldatzen da Osasuneko kontseilariaren irailaren 14ko 68/2016 Foru Aginduaren bigarren artikulua. Agindu horren bidez xedatzen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun laguntzako zerbitzuburu eta atalburuen lanpostuak bitarte baterako izendapenez betetzeko prozedura. Artikulu hori honela idatzita geldituko da:

“2. artikulua. Baldintzak.

Deialdian parte hartzen ahalko dute baldin eta jardunean badaude, jarduneko zerbitzuaren luzapen egoeran ez badaude eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan lanpostuaren jabe badira kasuan kasuko espezialitatean (gutxienez bost urteko antzinatasunarekin zerbitzuko burutzetarako, eta gutxienez bi urtekoarekin ataleko burutzetarako).

Eskaerak aurkezteko epealdia amaitu eta baldintza horiek betetzen dituen izangairik ez bada, hamar egun balioduneko beste epealdi bat irekiko da. Horretan, aurkezten ahalko dira, hala nahi badute, lanpostuaren jabe izanda aipatutako antzinatasun baldintzak betetzen ez...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR