92/2020 FORU AGINDUA, abenduaren 16koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, honako proiektu hau behin-behinekoz onesten duena: “Biribilgune erako bidegurutze bat eraikitzeko proiektua, NA-6001 errepideak Cordovillako goi-lautada Urbanizaziorako (Nafarroa) daukan sarreran”.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

301. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 29a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 92/2020 FORU AGINDUA, abenduaren 16koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, honako proiektu hau behin-behinekoz onesten duena: “Biribilgune erako bidegurutze bat eraikitzeko proiektua, NA-6001 errepideak Cordovillako goi-lautada Urbanizaziorako (Nafarroa) daukan sarreran”. Proiektu hau aurkeztu da behin-behinekoz onesteko: “Biribilgune erako bidegurutze bat eraikitzeko proiektua, NA-6001 errepideak Cordovillako goi-lautada Urbanizaziorako (Nafarroa) daukan sarreran”.

Proiektu hau sortu da beharrezkoa delako sarrera bat eraikitzea, oinezkoak eta ziklistak segurtasunez mugi daitezen, eta aldi berean NA-6001 errepidean ibilgailuen zirkulazioa normala izan dadin, Cordovillako goi-lautadako aldean, Irabia ikastetxearen inguruetan.

Jarduketa eginen den aldean, hau da, NA-6001 errepideko 1+200 KPan, “T” erako bidegurutze bat dago, zain egoteko eta azeleratzeko erdiko erreiarekin, 340 bat metro luze dena, eta goi-lautadako urbanizaziora sartzeko eta handik ateratzeko ezkerrerantz biratzeko aukera ematen duena.

Proiektuan hartu den soluzioa izan da goian deskribatu den bidegurutzearen tipologia aldatzea, eta, haren ordez, biribilgune erako bat eraikitzea, ibilgailu guztien abiada jaisteko helburu nagusiarekin, horrela semaforoen bidez erregulatutako oinezkoen eta ziklisten pasabide bat ezarri ahal izateko.

Oinezkoen eta ziklisten pasabide horrek segida du oinezkoen bide batetik, zeina proiektu honen xedea den, baita ere. Oinezkoen bide horrek ordezten eta hobetzen du orain dagoen bidexka, eta horri esker Cordovillako goi-lautadako urbanizazioa lotzen da Nafarroako Unibertsitateak Iruñean daukan kirol-gunean amaitzen den bidearekin.

Pasabidea biribilgunetik hegoalderantz jarri da, errepidearekiko ortogonala ezkerreko bazterrean (iparralderantz begiratuta) dauden bideek elkar mozten duten puntuan; hor ikuspena oso ona da, eta iparretik datozen ibilgailuek oso abiadura txikian zeharkatu behar dute, biribilgunetik oso hurbil dagoelako (20 metroko irteera-erradioa), eta hegotik datozen ibilgailuek ere antzeko abiadura eramango dute, trazatuan aldaketa bat dagoelako (50 metroko erradioko kurba eskuinerantz eta 60 metroko erradioko kontrakurba); horrela, hurbilpen honetako abiadura espezifikoa 50 km/h da.

Pasabidearen segurtasuna are handiagoa da daukan formarengatik, biribilgunera hurbiltzeko irlatxoa zeharkatuz. Horrela, interferentzia sortuko litzateke bakarrik...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR