92/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 24koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita otsailaren 27ko 27/2009 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez, batetik, onetsi egin zen 189 eredua, balore, aseguru eta errentei buruzko urteko aitorpen informatiboa egitekoa, eta, bestetik, eredu hori ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarrietan aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak ezarri ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

255. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 31a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 92/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 24koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita otsailaren 27ko 27/2009 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez, batetik, onetsi egin zen 189 eredua, balore, aseguru eta errentei buruzko urteko aitorpen informatiboa egitekoa, eta, bestetik, eredu hori ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarrietan aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak ezarri ziren. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak abenduaren 4an emandako 71/2019 Foru Aginduaren bidez, zenbait eredu informatibo onesten dituzten foru agindu batzuk aldatu ziren, besteak beste, Nafarroako araudia estatuko araudira egokitzeko eredu informatiboei dagokienez. Horietako bat otsailaren 27ko 27/2009 Foru Agindua da, zeinaren bidez onesten baita balore, aseguru eta errentei buruzko urteko aitorpen informatiboa egiteko 189 eredua.

Estatuan azkenean ez denez 189 eredua aldatuko, berriz ere aldatzen da 27/2009 Foru Agindua, eredu hori lehen zegoen bezala mantentzeko; hots, abenduaren 4ko 71/2019 Foru Agindua argitaratu aurretik zegoen bezala.

Ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zen, eta haren laugarren xedapen gehigarriko zazpigarren apartatuan, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari ahalmena eman zitzaion balore, aseguru eta errentei buruzko aitorpen informatiboaren eredua, epea, aurkezteko modua eta edukia ezartzeko.

Halaber, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena eman zitzaion zerga arloko eskumena duen departamentuaren titularrari foru agindu bidez arautu dezan zergadunek eta entitateek zein kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen bitartez aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko araudiak eskatutako beste agiri guztiak.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Otsailaren 27ko 27/2009 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu horren bidez, batetik, onetsi egin zen 189 eredua, balore, aseguru eta errentei buruzko urteko aitorpen informatiboa egitekoa, eta, bestetik, eredu hori ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarrietan aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak ezarri ziren.

Bat.–II. eranskina. 2. motako erregistroaren diseinua...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR