92/2014 FORU AGINDUA, abenduaren 22koa, Sustapeneko kontseilariak emana, “Zaragoza-Altsasuko linearen 202/497 k.p.an, Izurdiagako udal mugapean, trenbide-pasagunea kentzeko eraikuntzaren proiektua” jendaurrean egoteko fasea ebatzi, ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako, eta proiektua behin betiko onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Sustapeneko kontseilariak urtarrilaren 24an emandako 19/2013 Foru Aginduaren bidez, “Zaragoza-Altsasuko linearen 202/497 k.p.an, Izurdiagako udal mugapean, trenbide-pasagunea kentzeko proiektua” behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jarri zen, ukitutako ondasun eta eskubideak zehazteko eta Ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko.

Jendaurreko aldia bukaturik, honako alegazio hauek aurkeztu dira:

  1. alegazioa. José Luis García Urbistondo jauna, Izurdiagako Kontzejuko burua, Izurdiagako Kontzejua ordezkatuz.

    1.1. Herri Zaharra deritzonaren goiko aldeko sarbidea. Alegatzen duenez, NA-7010 errepideko saihesbidea San Juan auzoarekin lotzeko bidea egokitu behar da, hura konponduz eta asfaltatuz, kontrako norabidean doazen bi ibilgailu gurutzatzeko modukoa izateko. Bidearen eta saihesbidearen arteko elkarguneari dagokionez, irizten du komeni dela itxoiteko erdiko errei bat paratzea erdibitzailean, ezkerretara biratzeko, Irurtzun-San Juan auzoaren aldera.

    Erantzuna:

    Alegazioa hein batean onartu da. Bidea egokitzeari dagokionez, nahastura asfaltikoekin zolatuko den plataforma bat aurreikusi da, 5 metro zabal izanen dena, eta neurri horrekin bi ibilgailu gurutzatzeko moduan egonen dira. Elkarguneari dagokionez, kontuan izanda tarte txikia dagoela horretatik errepideko saihesbidearen muturretan dauden biribilgunetaraino, mugimendu guztiak eskuineko biraketen bidez eginen dira, eta zentzua biribilgune horietan aldatuko da.

    1.2. AP-15eko zubiaren azpiko malda-gainaldea. Haren iritziz, bidezkoa da NA-7010 errepideko beheko pasabideak autopistaren azpian duen malda-gainaldea kentzea, ikusbidea hobetzeko.

    Erantzuna:

    Ezetsi egiten da alegatutakoa. Proiektu honek helburu du trenbide-pasagunea kentzea. Eskatutako jarduketa haren esparrutik kanpo gelditzen da.

    1.3. Abiadura moteltzeko elementuak. Haren iritziz, ahalik eta elementu gehien begietsi behar dira abiadura moteltzeko.

    Erantzuna:

    Bide-segurtasunari buruzko azterlan bat egin da, abiadura moteltzeko sistemak ezartzeko premia guztiak kontuan hartzen dituena. Beharrezko sistemak, hortaz, proiektatu dira.

    1.4. Paisaiaren tratamendua. Haren iritziz, arreta jarri behar da errepideko saihesbidea egitean sortzen diren ezpondetako paisaia tratatzeko orduan eta zuhaitz autoktonoak erabiltzekoan, hura integratzeko.

    Erantzuna:

    Alegatutakoa onetsi da. Proiektuan beharrezko neurri guztiak biltzen dira ezpondak paisaian integratzeko eta, horretarako, landare autoktonoak baliatuko dira. Orobat, Ingurumen eraginaren adierazpenak ezarritako guztia aintzat hartzen da.

    1.5. Balizko ukipen akustikoak. Haren iritziz, beharrezkoa da trazadura berriak sor ditzakeen ukipen akustiko guztiak aztertzea, tokirik sentikorrenetan bederen.

    Erantzuna:

    Proiektu honetarako berariaz prestatutako Ingurumen eraginaren azterlanean, saihesbidearen trazaduran sortuko diren ukipen akustikoak aztertzen dira, eta trazadurako punturik sentikorrenetan aurreikusten diren zarata mailak lortu. Azterlan horrek ondorioztatzen du ez direla gainditzen Zaratak edo dardarak sortzen dituzten jarduerek bete beharreko baldintza teknikoak ezartzen dituen ekainaren 8ko 135/1989 Foru Dekretuak zein arlo horretan aplikagarria den gainerako araudiak zehaztutako mugak.

    1.6. Herri Zaharreko sarbidea Pontarrón aldean. Eskatu du alde horretan errepidearen eta etxebizitzen artean dagoen parterrea mozteko, sarrera egun den bezalakoa izan dadin.

    Erantzuna:

    Alegatutakoa onetsi da. Berdegunearen edo bideartearen diseinua egokitu da ibilgailuek alde horretara sartzeko dituzten beharretara.

    1.7. Erreka. Alegatu denez, 5. poligonoko 31. eta 102. lurzatien arteko erreka zehazteko dago, ez baita ageri emandako dokumentazioan ibaiarekin bat egiten duela. Erreka uren norabidean bideratu behar da, ibaiaren ibilera nagusitik babestuta.

    Erantzuna:

    Aurkeztutako trazaduraren proiektuan, horrelako xehetasunei ez zaie zehatz-mehatz heltzen. Nolanahi ere, eraikuntzaren proiektuan, errekako fabrika obraren luzapena guztiz zehazturik dago, ibaiarekin bat egin arte.

    1.8. Instalazioak. Haren irudikoz, aurreikusitako obrek egungo instalazioetan egiten diren ukipenak lehengoratu behar dituzte, kontuan izan gabe haien egoera bilduta dagoen ala ez agirietan.

    Erantzuna:

    Eremuan dauden zerbitzu guztien datuak sakontasunez hartu dira. Zerbitzu horiek kudeatzen dituzten enpresa eta estamentu guztiei egin zaie kontsulta, eta guztiak daude dokumentaturik. Era berean, zerbitzu horiei eusteko proposatzen diren aldaketak enpresa horiei galdetu zaizkie, eta elkarlanean konpondu.

  2. alegazioa. Rubén Goñi Urroz jauna, Arakilgo alkate udalburua, Arakilgo Udala ordezkatuz.

    Testu guztia aurreko 1. alegazioaren berdina da. Hortaz, han erantzun da.

  3. alegazioa. Luis Miguel Beraza Ameztegui jauna eta beste batzuk.

    Eskatu du egungo zuhaitzak birlandaketan sartzeko, baita aldaxka handiak ere, ahalik eta lasterren lortzeko bistarako eta soinurako pantaila bat.

    Erantzuna:

    Eraikuntzaren proiektuan aurreikusi da landareen pantailak sortzea, lortu nahi den helbururako egokienak diren espezie autoktonoekin: azpiegiturak bistaren eta soinuaren aldetik sortzen dituen eraginak murriztea.

  4. alegazioa. Teófilo Ezcurra Lacunza jauna.

    Haren iritziz, egungo egoera ekonomikoarekin, ez da premiazkoa trenbide-pasagunea kentzearen gastua, eta ez da beharrezkoa obra egitea, langen sistema automatikoak behar bezain ongi bermatzen duelako segurtasuna. Hori dela eta, eskatzen du proiektua ez egiteko.

    Erantzuna:

    Ezetsi egiten da alegatutakoa. Proiektua bukatuta, obra eginen da aurrekontuan dagoen diru erabilgarriak horretarako bide ematen duenean. Bestalde, ez da dudazkoa bide-segurtasuna eta erosotasuna handituko direla Izurdiagako herritarrentzat eta errepide horren erabiltzaileentzat, behin trenbide-pasagunea kenduta eta NA-7010...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR