91/2017 FORU DEKRETUA, urriaren 4koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kudeaketan baliabide elektronikoei bultzada ematekoa, zeinaren bidez aldatzen baitira Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Erregelamendua –martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsia–; Fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua –apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuaren bidez onetsia–; azaroaren 8ko 69/2010 Foru Dekretua –haren bidez arautu baitzen hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena eta aldatu baitziren zerga edukia duten beste arau batzuk–; abenduaren 30eko 276/2002 Foru Dekretua –haren bidez aldatu baitziren ordainen bidez zergen arloko zor batzuk kitatzeko sistema–; eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua –maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsia–.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren I. tituluan, Nafarroako tributu-araubidea Estatuko tributu araubide orokorrarekin harmonizatzeko irizpideak arautzen dira.

Esparru horretan, lege testu horren III. kapituluko 1. atalak xedatzen duenez, Nafarroak, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren esparruan bere tributu-ahalmena erabiliz, Estatuan unean-unean indarra duten oinarrizko printzipio, funtsezko arau eta arau formal berak aplikatu behar ditu; hala ere, bere aitorpen ereduak eta diru-sarrerak egiteko epeak onesten ahalko ditu.

Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kudeaketa modernizateko, hobetzeko, eta hartan baliabide elektronikoei bultzada emateko abenduaren 2ko 596/2016 Errege Dekretuak zerga honi dagokion Estatuko araudia aldatu du. Aldaketaren helburua erregistro-liburuak eramateko moduan teknologia berrien erabilera sustatzea da, baita hauek eramateko sistema eraldatzea eta modernizatzea ere.

Balio Erantsiaren gaineko Zergari dagokion Estatuko araudia aldatu denez, beharrezkoa da Nafarroako Foru araudia Estatuko araudira egokitzea.

Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen 109.1.4 artikuluak xedatzen duenez, subjektu pasiboak behartuta egonen dira erregelamenduz definitutako moduan ezartzen diren kontabilitatea eta erregistroa eramatera, Merkataritza Kodean eta kontabilitateko gainerako arauetan xedatutakoa galarazi gabe.

Bestalde, martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuak onetsitako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 53. artikuluan ezartzen denez, enpresaburuek edo profesionalek eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren beste subjektu pasibo batzuek ondoko liburu hauek eraman beharko dituzte, oro har eta erregelamendu horretan ezarritakoari loturik: egindako fakturen erregistro-liburu bat, jasotako fakturen erregistro liburu bat, inbertsio-ondasunen erregistro-liburu bat eta Europar Batasunaren barnean egindako zenbait eragiketaren erregistro-liburu bat.

Kontuan harturik teknologia berrien garapen geldiezina, herritarren aldetik oro har eta zehazki enpresetatik baliabide elektronikoen garapen eta hobekuntza ikusgarrian islatzen dena, bidezkoa da Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregistro-liburuak Nafarroako Zerga Ogasunaren zerbitzu telematikoen bidez eramateko ekimenari heltzea. Horretarako, enpresaburu edo profesional jakin batzuek eta zergaren beste subjektu pasibo batzuek elektronikoki emanen dituzte fakturazio-erregistroak.

Eramateko metodo edo sistema berri honi esker, bi helburu lortuko dira. Alde batetik, enpresaburuek eta profesionalek erregistro-liburuen kudeaketa hobea eta modernoagoa egin ahal izanen dute, elkarren artean hurbilduko baititu fakturak erregistratzeko eta kontabilizatzeko unea eta fakturak sortu zituen ondasunen entrega edo zerbitzu-ematea benetan gauzatzekoa. Horrek onura nabarmena ekarriko die eragile ekonomikoei, kontabilitateko praktikak hobetu eta enpresa kudeaketaren eraginkortasuna handituko baitu.

Bestalde, Balio Erantsiaren gaineko Zerga gehiago kontrolatzeko eta iruzur fiskalaren prebentzioa hobetzeko bide emanen du, zerga administrazioak kalitate altuagoko informazioa eta bizkortasun handiagoz jasoko baitu.

Horrela, erregistro liburuak eramateko sistema hau erabiltzera behartuta dauden enpresaburuentzat eta profesionalentzat, eta baita hura hautatzen duten beste batzuentzat ere, egindako fakturen erregistro-liburu bat, jasotako fakturen erregistro-liburu bat, inbertsio-ondasunen erregistro-liburu bat eta Europar Batasunaren barnean egindako zenbait eragiketaren erregistro-liburu bat eraman beharra Nafarroako Zerga Ogasunaren zerbitzu telematikoen bidez eginen da, fakturazio-erregistroak elektronikoki emanez. Horren ordez, hirugarren pertsonekin egindako eragiketen gaineko urteko aitorpenak (F-50-347 eredua) aurkeztetik salbuetsita egonen dira aipatu zergadunak, baita 340. ereduko aitorpen informatiboa aurkeztetik ere.

Foru dekretuaren lehenengo artikuluak Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamendua aldatzen du.

Alde batetik, berrikuntza nagusiak eragindako eremu subjektiboa zehazten da. Izan ere, ezartzen da zergaren erregistro-liburuak Nafarroako Zerga Ogasunaren erregistroak zerbitzu telematikoen bidez eramateko sistema nahitaezkoa izan dadila enpresaburu eta profesionalendako eta likidazio-aldia hilabete naturalarekin izaten duten beste subjektu pasibo batzuendako, aipatu erregelamenduaren 62.3 artikuluan xedatutakoaren arabera: hau da, enpresa handiak (aurreko urtean 6.010.121,04 euroko fakturazio bolumena baino handiagoa dutenak), BEZaren entitate-taldeak eta BEZaren Hileko Itzulketaren Erregistroan izena emanda dutenak.

Era berean, hura nahita erabili ahal izanen dute egoki den zentsu-aitorpenaren bidezko aukera hautatzen dutenek. Kasu honetan, beren aitorpena egiteko aldia hilekoa izan beharko da.

Bestalde, erregistroak eramateko sistema berria Nafarroako Zerga Ogasunaren zerbitzu telematikoen bidez edo, beharrezkoa bada, formulario elektroniko baten bidez arautzen da. Honek fakturazio-erregistroak banaka ematera behartuko du, baita zerga kontuetan eragina duen informazioa sartzera ere. Honela, eramateko sistema honi derrigor edo beren borondatez atxikitako pertsonei bide emanen zaie beste betebehar formal batzuk betetzetik salbuetsita geratzeko.

Halaber, artikulu berria eransten zaio Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduari. Artikuluak erregistroko idatzoharrak elektronikoki bidaltzeko epeak arautzen ditu; orokorrean 4 egun naturalekoa izanen da epea, eta konpututik baztertuko dira larunbatak, igandeak, eta Espainiako eta Nafarroako Foru Komunitateko jaiegunak ere.

Gainera, hileko likidazio-aldia duten subjektu pasiboen aitorpen-likidazioak aurkezteko epea aldatu da. Orokorrean hileko likidazioari dagokion aldiaren ondoko lehenbiziko hogeita hamar egun naturaletara zabaldu da, edo otsaileko azken egunera arte, urtarrilari dagokion aitorpen-likidazioaren kasuan. Salbuespenez, ekainari dagokion aitorpen-likidazioa abuztuaren 5era arteko epean egin daiteke, uztailari dagokiona irailaren 20ra arteko epean, eta abenduari dagokiona, urtarrilaren 31ra arteko epean.

Bidaiarien araubideko entregen kasuan, salbuespenen erregimenari dagokionez trazabilitatea eta kudeaketa hobea izateko sistema elektroniko bat ezartzea aurreikusten da. Horrela, arauari “DIVA” izeneko proiektua gaineratzen zaio. Oraingoz borondatezkoa den sistema berriaren oinarria salgaiak Komunitatetik atera direla egiaztatzeko fakturaren eginbidetzea itzulketako agiri elektronikoaren (IAE) zigilatze digitalaren bidez ordeztea da.

Lau xedapen iragankor ere gehitu dira. Lehenengoak nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezia aplikatzeko mugak finkatzen ditu 2017ko ekitaldirako. Bigarrenak ezartzen du erregistro-liburuak eramateko sistema berria indarrean sar daitekeela 2018ko urtarrilaren 1etik aitzina; hirugarrenak 340 ereduaren aitorpen informatiboa aurkeztetik libratzeko bidea finkatzen du pertsona eta entitateentzat, erregistro-liburuak eramateko sistema aplikatzen bazaie; eta laugarrenak Hileko Itzulketaren Erregistroan dauden subjektu pasiboei bide ematen die, salbuespenez, erregistro horretan borondatezko baja eskatu ahal izateko 2017ko abenduan.

Foru dekretuaren bigarren artikuluak aldaketak sartzen ditu fakturazio-betebeharrak arautzen dituen Erregelamenduan, apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuak onetsi zuena. Horrenbestez, fakturak bidaltzeko epea aldatu da, eragiketen hartzailea enpresaburu edo profesional gisa ari den enpresaburua edo profesionala bada; eragiketari dagokion zerga zer hilabetetan sorrarazi den, hurrengo hilaren 16a baino lehen bidali beharko dira fakturak.

Era berean, zehazten da eragiketen hartzaileek edo hirugarren batzuek faktura egiteko betebeharra betetzea aukeratzen duten pertsonek eta entitateek zentsu-aitorpen bat aurkeztu beharko dutela honako hau jakinarazteko: aipatu hautua, hau gauzatzen hasiko den data eta, bidezkoa bada, aukerari uko egitea eta baita eragina noiztik aurrera izanen duen ere.

Azkenik, Batzordearen 2015eko uztailaren 24ko 2015/1022 (EB) Erregelamenduak eskaturik, fakturazio-beharrak arautzen dituen Erregelamenduaren bigarren xedapen gehigarria aldatu da, energia elektrikoa ekoizteko merkatuaren erregulazioari eragiten dioten hainbat gairekin lotuta.

Bere aldetik, hirugarren artikuluak azaroaren 8ko 69/2010 Foru Dekretua -hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena arautzen duena- aldatzen du, erregistro-liburuak Nafarroako Zerga Ogasunaren zerbitzu telematikoen bidez eramateko sistema berria aplikatzen duten subjektu pasiboak hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena aurkeztetik salbuetsita gera daitezen 2018. urtetik aitzina.

Laugarren artikuluak aldatzen du ordainen bidez zergen arloko zor batzuk kitatzeko sistema arautzen duen abenduaren 30eko 276/2002 Foru Dekretua. Foru dekretu honetan xedatzen da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipenen eta konturako diru-sarrerei dagozkien aitorpen-deklarazioen ondoriozko tributu-zorrak konpentsazioz iraungi ahal izanen direla, Balio Erantsiaren gaineko Zergak eskatutako tributu-itzulketak erabilita.

Alde batetik, aipatu foru dekretuaren 2. artikuluaren testua aldatu da, zehazteko subjektu pasiboak konpentsazio-sistema honetaz baliatzen ahalko direla, baldin Balio Erantsiaren gaineko Zergan hilabete naturalarekin bat egiten duen likidazio-aldia badute. Bestetik, 3. artikuluan xedatzen da konpentsatu beharreko zorrak eta kredituak hileko-aitorpen aldi berari lotuak egonen direla. Aitorpena hileko likidazioari dagokion aldiaren ondoko lehenbiziko hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztuko da, edo otsaileko azken egunera arte, urtarrilari dagokion aitorpen-likidazioaren kasuan. Hala ere, ekainari dagokion aitorpen-likidazioa abuztuaren 5era arteko epean egin daiteke, uztailari dagokiona irailaren 20ra arteko epean, eta abenduari dagokiona, urtarrilaren 31ra arteko epean. Azken batean, zehazten da hiruhilekoetako aitorpenen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR