91/2015 FORU AGINDUA, martxoaren 13koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana. Honen bidez Sustapeneko kontseilariaren esku uzten da Iruñerriko Mankomunitateko Batzar Nagusiaren 2014ko abenduaren 30eko Erabakia Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioan aurkaratzeko ahalmenaren gauzatzea. Erabaki horren bidez Eskualdeko Hiri Garraioaren Plana onetsi zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2014ko abenduaren 30eko bilkuran, eguneko gai zerrendako zazpigarren puntuan, Eskualdeko Hiri Garraioaren Plana onetsi zuen.

Sustapen Departamentuak adierazi du Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiaren erabaki hori aurkaratzeko interesa duela.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak, 335.1 artikuluan, ezartzen du ezen Foru Komunitateak Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioan aurkaratzen ahalko dituela Nafarroako toki entitateen egintzak eta erabakiak, berariazkoak edo uztezkoak, jarduterik ezak eta egitate-bidea diren jarduketa materialak:

  1. Uste duelarik ordenamendu juridikoa urratzen dutela Foru Komunitatearen eskumenaren berezko gaietan.

  2. Legezko araudiak hautsiz, toki entitateen berezko eskumenetatik harantzago doazenean, Foru Komunitatearen eskumenei kalte egiten dietenean edo haiek oztopatzen dituztenean.

Foru lege horren 346.1 artikuluan, esaten da ezen toki administrazioaren arloan eskumenak baliatzen dituen Foru Komunitateko administrazioko organoari dagokiola Nafarroako toki entitateek egintza eta erabaki espresu edo presuntziozkoei, jardute-ezari eta egitatezko bidea osatzen duten jarduketa materialei aurka egiteko ahalmenaz baliatzea, 335. artikuluak aipatzen duena.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.1 artikuluak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 36.1 artikuluak ezartzen dute ezen organoek berezko dituzten eskumenak maila bereko edo baxuagoko organo baten esku uzten ahal...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR