90/2020 FORU DEKRETUA, abenduaren 2koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

291. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 17a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 90/2020 FORU DEKRETUA, abenduaren 2koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, benetan dituzten beharretara moldatzeko.

Bestalde, plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez gero, ukitutako departamentuak planteatu duen aldaketa bat jaso da, burutza bat betetzeko betebeharrei buruzkoa, hain zuzen. Aldaketa horrek ez du kostu ekonomikorik.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeiko abenduaren bian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

Nafarroako Foru Ogasuna:

–Administrariak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 1012 eta 6364 zenbakiak dituztenak.

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusia:

–Hezitzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 2932 zenbakia duena.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua:

–Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, Tuterako Enplegu Agentziari atxikia, plantilla organikoan 6189 zenbakia duena.

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Nafarroako Ospitalegunea:

–Erizainak: bederatzi lanpostu huts, lan araubidekoak eta lanaldi partzialekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 68386, 68417, 68429, 68430, 68919, 68922, 69005, 69011 eta 69013 zenbakiak dituztenak.

–Erizainak: lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, B mailakoa, destinoa Elkanon duena, eta plantilla organikoan 68878 zenbakia.

–Obstetrizia...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR