90/2020 FORU AGINDUA, abenduaren 15ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin-behineko onespena ematen diona proiektu honi: “N-121-A errepidea, Iruña-Behobia, 2+1 motako bide bihurtzea, 22+500 KPtik 40+900 KPra bitarte”.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

301. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 29a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 90/2020 FORU AGINDUA, abenduaren 15ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin-behineko onespena ematen diona proiektu honi: “N-121-A errepidea, Iruña-Behobia, 2+1 motako bide bihurtzea, 22+500 KPtik 40+900 KPra bitarte”. Proiektu hau aurkeztu da behin-behineko onespena emateko: “N-121-A errepidea, Iruña-Behobia, 2+1 motako bide bihurtzea, 22+500 KPtik 40+900 KPra bitarte”.

N-121-A errepide arrunta da, eta interes orokorreko errepide gisa dago sartuta Nafarroako Errepideen Katalogoan.

Haren funtzionamendua eta bide segurtasuna hobetzeko asmoz, erabaki da 2+1 motako errepide bihurtzea.

Proposatu den diseinuarekin, ezin izanen da kontrako noranzkoko erreia erabiliz aurreratu, eta bidegurutzeetan baizik ezin izanen da ezkerretara biratu.

2019ko martxoaren 28an, arestian aipatutako proiektua jendaurrean jarri zen, ingurumen prozeduraren barruan. Jasotako alegazioak aztertu ondoren, teknikoki egokitzat jo diren aldaketa batzuk egin zaizkio proiektuari.

Aurreikusi den behin betiko diseinuak ezaugarri hauek ditu:

–22+500 KP-23+700 KP: Zeharkako sekzioa, bi erreikoa Irungo noranzkoan eta errei batekoa Iruñeko noranzkoan, bai eta 2 m-ko erdibitzailea ere, hesi metaliko eta guzti. 22+960 KP eta 23+700KParen artean, trazadura saihesbidean egiten da, eta horrela nabarmen hobetzen dira oraingo ikuspena eta segurtasuna.

–23+700 KP-24+500 KP: Sekzio honek bi errei ditu Iruñeko noranzkoan, eta errei bat Irungo noranzkoan. 2 m-ko zabalera duen erdibitzailea, eta hesi metalikoa.

–24+500 KP-25+900 KP: Egungo plataforma mantentzen da: errei bat noranzko bakoitzean. Eremu hau N-121-A errepidetik bereizita geldituko da Arraizko Benten saihesbidea eraikitzen denean. NA-4230 errepidean (Arraizko errepidea) biribilgune berria proiektatu da, eta horrek ezkerretara biratzeko aukera emanen die iparraldeko noranzkoan doazen eta 24+100 KPko industria eremura sartu nahi duten ibilgailuei.

–25+900 KP-28+000 KP (Belateko tuneleko hegoaldeko ahoa): Bere horretan mantentzen da oraingo banaketa –bi errei Irungo noranzkoan eta bat Iruñekoan–, baina 2 m-ko zabalera duen erdibitzaile bat jartzen da, hesi metaliko eta guzti.

NA-1210 errepidearekiko lotura hobetzen da (Belateko mendatera igotzekoa): bi errei berri egiten dira abiadura aldatzeko (dezelerazio-erreia Iruña-NA-1210ean eta azelerazio-erreia Irun-NA-1210ean), eta luzatzen da NA-1210etik N-121-Ara Iruñeko noranzkoan sartzeko azelerazio-erreia.

–30+900 KP (Belateko tuneleko iparraldeko ahoa)-32+900 KP (Almandozko tuneleko hegoaldeko ahoa): Zeharkako sekzioa, bi erreikoa Iruñeko noranzkoan eta errei batekoa Irungo noranzkoan, bai eta 1 m-ko erdibitzailea ere, hesi bertikal eta guzti.

–34+100 KP (Almandozko tuneleko iparraldeko ahoa)-39+100 KP: Sekzio honek bi errei ditu Iruñeko noranzkoan, eta errei bat Irungo noranzkoan. 2 m-ko zabalera duen erdibitzailea, eta hesi metalikoa.

Almandozko lotunean eta 38+500 KPan dagoen atsedenlekuan (eskuinaldean), abiadura aldatzeko erreiak luzatzen dira.

NA-1210 errepidetik Iruñerako irteera hobetzen da, 38+900 KPan.

–39+100 KP-tarte amaiera: Sekzio honek...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR