90/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 15koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 4ko 13/2020 Foru Agindua, Zerga Berezien Erregelamenduaren 26. artikuluan xedatutakoa garatzeko arauak onesten dituena (erregelamendu hori Edari deribatuentzat aurreikusitako marka fiskalei buruzko uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen).

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

168. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 30a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 90/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 15koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 4ko 13/2020 Foru Agindua, Zerga Berezien Erregelamenduaren 26. artikuluan xedatutakoa garatzeko arauak onesten dituena (erregelamendu hori Edari deribatuentzat aurreikusitako marka fiskalei buruzko uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen). Koronabirusak (COVID-19) sortu duen osasun krisiak ekarri du, 2020ko martxoaren erditik, hainbat neurri hartzea, hurrenez hurren. Neurri hauek askotarikoak dira eta haien xedea da krisiak Espainiako gizartean eragin dituen ondorioak arintzea.

Zergen arloan, Nafarroako Foru Komunitateak foru lege-dekretu batzuk onetsi ditu, zeinen bidez neurriak sartu baitira koronabirusak (COVID-19) sortu duen osasun krisiaren ondorioak arintzeko. Hartu diren neurrien artean, bat izan da zerga arloko zenbait epe etetea, baita zenbait zerga aitorpen eta autolikidazio aurkezteko eta diru-sarrerak egiteko epea luzatzea ere.

Hala ere, beharrezkoa da beste neurri batzuk ezartzea, zergapekoek haien zerga eginbeharrak borondatez betetzen segi dezaten, kontuan harturik COVID-19ak eragin dituen ondorioek eragozpenak ekarri dituztela egoera ekonomiko eta sozialean, eta eragozpen horiek, askotan, galarazten dutela aipatu eginbeharrak betetzea.

Alarma egoera deklaratzeak ekarri ditu mugitzeko zailtasunak eta zenbait sektore eta eragile ekonomikoren gelditzea. Zerga Berezien arloan, horrek, zalantzarik gabe, zailtasun zuzen bat suposatu du Zerga Berezien Erregelamenduaren 26.4 artikuluan aurreikusitako informazioa bidaltzeko eginbeharra betetzeko (1165/1995 Errege Dekretuak onetsi zuen erregelamendu hori) Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bidez.

Egungo egoerak justifikatzen du, alde batetik, Zerga Berezien araubideak ukitutako establezimenduei 2020ko abenduaren 31 arte handitzea otsailaren 4ko 13/2020 Foru Aginduaren 4. artikuluak ezartzen duen informazioa bidaltzeko eginbeharra bidaltzeko aurreikusitako epea, eta, bestetik, eredu zaharren marka fiskalen izakinak 2020. urte osoan agortzeko aukera ematea, xedapen gehigarri bakarrean aurreikusitako egutegi mailakatua zenbait hilabetez luzatuz eta eredu horiei dagozkien marka fiskal itsatsien balioa 2023ko urtarrilaren 1a arte mantenduz. Horren guztiaren helburua da ukitutako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR