9/2020 FORU DEKRETUA, otsailaren 12koa, Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusiaren izena aldatzen duena, hemendik aurrera Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusia deituko baita.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

36. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 21a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 9/2020 FORU DEKRETUA, otsailaren 12koa, Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusiaren izena aldatzen duena, hemendik aurrera Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusia deituko baita. Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko titularrak eskatu du Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusiaren izena aldatzea, hemendik aurrera Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusia deitzeko, kontuan haturik zuzendaritza nagusi horri esleitutako eskumenak, eta, betiere, Nafarroako edo Espainiako beste lurraldeetako pertsona, enpresa eta entitateen eskaerak bideratzeko orduan nahasbiderik izan ez dadin, beste administrazio batzuetan erabiltzen diren izendapenak zehatzagoak baitira.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 31.2 artikuluan ezartzen denez, Nafarroako Gobernuko lehendakariari dagokio, kasuan kasuko departamentuko titularrak proposaturik, zuzendaritza nagusiak sortu, aldatu, bateratu edo kentzea, bai eta haietako bakoitzaren eskumenean geldituko diren arloak zehaztea ere.

Horrenbestez, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2020ko otsailaren 12an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusiaren izena aldatzea, hemendik aurrera Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusia deituko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR