9/2019 FORU AGINDUA, otsailaren 20koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, zeinaren bidez lehiaketa publiko bat onesten baita Nafarroako Foru Komunitatean lurreko telebista digital lokalen bidez ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak emateko lizentziak banatzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuak, 2017ko azaroan (azaroaren 14ko 46/2017 Foru Aginduaren bidez), lehiaketa bat onetsi zuen une hartan libre zeuden tokiko LTD kanal guztiak esleitzeko (zazpi lizentzia zeuden, zazpi barrutitarako). Baina Nafarroako Gobernuak, 2018ko martxoaren 14an, erabaki zuen enpresa batek deialdi haren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa baiestea eta hura bertan behera uztea, uste izateagatik ez dela Zuzenbidearen araberakoa baldintza gisa jartzea telebista operadoreak ekoizpen estudioak fisikoki egon behar izatea eskatutako lizentziaren xede den barrutian.

Gobernuaren 2018ko abuztuaren 29ko Erabaki bat betearaziz (haren bidez aldatu zen espazioaren erreserba Nafarroako Foru Komunitateko tokiko eta erkidegoko LTDko multiplexadoreetan EiTBko zerbitzuen hedapenerako), abuztuaren 30eko 38/2018 Foru Agindua eman zen, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariarena, zeinaren bidez gaitu baitzen Euskal Autonomia Erkidegoko Euskal Irrati Telebista (Euskal Irrati Telebista-EiTB), emititu zezan Nafarroako Foru Komunitateari esleitutako toki mailako bost multiplexadoreen bidez. Nafarroako tokiko multiplexadoreen bidez ETB emititzeko gaikuntzen berrantolamenduaren ondorioz, lau kanal gehiago libre gelditu ziren (bat, barruti bakoitzeko), 2017an bertan behera utzitako lehiaketan eskainitako zazpiez gain; hortaz, une honetan, proposatzen den lehiaketa berrian hamaika lizentzia dira denera, aurretik azaldutako barrutien araberako banaketarekin.

Lurreko telebista digitalerako (LTD) irrati-maiztasunen espektruaren lurralde plangintza nazionalaren arabera (martxoaren 12ko 439/2004 Errege Dekretua), Nafarroako Foru Komunitateak dauzka, gaur egun, esleitu gabe dauden hamaika kanal (hau da, haien bidez ikus-entzunezko zerbitzua emateko moduko titularrik ez dute), Nafarroari esleitutako bost multiplexadore lokaletatik lautan banatuak: Lizarrako multiplexadorean (24. kanalaren bidez emititzeko hiru lizentzia), Zangozakoan (hiru lizentzia 45. kanalaren bidez), Tafallakoan (bi lizentzia 31. kanalaren bidez) eta Tuterakoan (hiru lizentzia 39. kanalaren bidez).

Aurrerapen Digitalerako Estatu Idazkaritzaren 2019ko otsailaren 1eko 0123/2019 Ebazpenaren bidez, baimena eman zen Faltzes eta Azkoien herrietara zabaltzeko Tafallako barrutiko zerbitzu eremua (TL04NA), Tokiko Telebista Digitalaren Plan Tekniko Nazionalean inskribatua.

Aplikaziorako oinarrizko araudian, zehazki, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 27. artikuluan, ezarrita dago zer epe dituen administrazio eskudunak, kasu honetan Nafarroako Gobernuak, ikus-entzunezko zerbitzuen lizentziak banatzeko lehiaketen deialdia egiteko. Gainera, badago arlo hori garatzen duen foru arau bat ere, urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretua, hain zuzen, Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzkoa.

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretuaren arabera, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiari dagokio ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuen arloko eskumena.

Horregatik guztiagatik, Komunikazioko Zuzendaritza Nagusiak baldintza-agiri batzuk prestatu ditu lurreko telebista digital lokalen bidezko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak lehiaketara ateratzeko. Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko 5/2012 Foru Dekretuan ezarritakoa betez, baldintza-agirietan jasotzen dira haren 12. artikuluan baloraziorako ezarritako gutxieneko betebehar guztiak, hiru bloke nagusitan banatuta: telebista-eskaintza; bideragarritasun ekonomikoa; eta telebistako seinalearen bideragarritasun eta berrikuntza teknologikoa, garraioa eta hedapena.

Lehiaketan sartutako lizentzietarako eskaintza onenak aukeratzeko ezarri diren irizpideak objektiboak, gardenak, ez-baztertzaileak eta neurrizkoak dira. Irizpide horien helburua da ezaugarri hauek dituzten telebista-eskaintzak aukeratzea: euskarri teknikoa dutenak, ekonomikoki bideragarriak, enplegua sortzen duten eta iraunkorrak diren enpresa-proiektuak aurkezten dituztenak, eta telebista-eskaintza errealista dakartenak, kalitatean oinarritua, lizentziari dagokion barrutiko edukiekin batera lizitatzaileek libreki proposatzen dituzten Nafarroari lotutako beste programa batzuk konbinatuz, horrela, oro har, herritarrek ikus-entzunezko komunikazio aberats eta askotarikoa jasotzeko duten eskubideari erantzun ahal izateko.

Azkenik, beharrezkoa da nabarmentzea ezen hiru irrati-lizentzia hauen lehiaketarako proposatutako oinarriek eusten dietela 2017ko lehiaketan sartutako hobekuntzei, 2012an izandako aurreko deialdiaren aldean. Hona hemen:

–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioek bakarrik osatuko dute balorazio mahaia, eta ebaluazio-organo horretan ez da egonen behin-behineko langilerik (zuzendari nagusiak).

–Betebehar berri gisa ezartzen da ezen lehiaketa honetan lizentzia lortzen dutenek sei hilabeteko epean abiarazi behar dutela irrati-proiektua, hala bukaera eman dakien segurtasun juridikorik gabeko egoerei, esaterako aurreko lehiaketen ondorioz izandakoei, onartutako lizentziak itzultzea exijitu zenean horiek ez ustiatzeagatik.

–Protagonismo handiagoa ematea irratien ekoizpen propioari eta tokiko edukiei. Eskaintzak baloratzerakoan, franko handitu da eskaintza bakoitzari ematen ahal zaion puntuazioa ekoizpen propioko tokiko edukien arabera, 2012ko deialdi publikoaren aldean.

Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak egindako proposamen-txostena ikusirik, Nafarroako Foru Komunitatean ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak emateari buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraituz, eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri duen abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Lehiaketa publiko bat onestea Nafarroako Foru Komunitatean lurreko telebista digital lokalen bidez ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak emateko lizentziak banatzeko, tokiko mailako hamaika kanali dagozkienak, honako barruti eta kanal zenbakietarako erreserbatuak: hiru lizentzia Lizarrako barrutirako (24. kanala), hiru lizentzia Zangozako barrutirako (45. kanala), hiru lizentzia Tuterako barrutirako (39. kanala), eta bi lizentzia Tafallako barrutiko (31. kanala) tokiko multiplexadorearen bidez emititzeko.

  2. Deialdia arautuko duten oinarriak onestea. Foru agindu honen eranskinean daude.

  3. Deialdi hau eta oinarriak argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (www.navarra.es).

  4. Foru agindu hau igortzea Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiari, Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Telekomunikazioen Ikuskapenerako Nafarroako Burutzari, behar diren ondorioak izan ditzan.

  5. Foru agindu honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Iruñean, 2019ko otsailaren 20an.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

    NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN LURREKO TELEBISTA DIGITAL LOKALAREN ZERBITZUA EMATEKO LIZENTZIAK BANATZEKO LEHIAKETA PUBLIKOA ARAUTZEN DUTEN OINARRIAK

  6. oinarria.–Xedea.

    Baldintza-agiri honen xedea da lurreko telebista digitaleko (hemendik aurrera LTD) ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak emateko lizentziak banatzeko lehiaketa publikoa arautuko duten baldintzak ezartzea. Lizentzia horiek leku librea duten estaldura lokaleko Nafarroako lau kanal anizkoitzei dagozkie, zeinek, guztira, lizentzia esleitu gabe dauden hamaika kanal hartzen baitituzte.

    Tokiko Telebista Digitalaren Plan Tekniko Nazionala onesten duen martxoaren 12ko 439/2004 Errege Dekretuak Nafarroarentzat xedatutakoari jarraikiz, honako eskualde hauetan dauden multiplexadore lokalak dira:

    –Lizarrako multiplexadore lokala (24. kanala): hiru kanal eskuragarri.

    –Zangozako multiplexadore lokala (45. kanala): hiru kanal eskuragarri.

    –Tafallako multiplexadore lokala (31. kanala): bi kanal eskuragarri.

    –Tuterako multiplexadore lokala (39. kanala): bi kanal eskuragarri.

    Lehiaketa honen xede diren kanalen xehetasun teknikoa oinarri hauen I. eranskinean kontsultatu daiteke.

  7. oinarria.–Lizentziaren titularra izateko baldintzak.

    Lizentziak lortu ahal izateko, beharrezkoa da Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 25. artikuluan ezarritako baldintzak betetzea.

    Ezin izanen dira lehiaketa honetara aurkeztu Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 26.1 artikuluak lizentzia baten titular izateko ezarritako eragozpenetakoren bat dutenek (ikus-entzunezkoaren arloko ordena publikoko arrazoiak).

    Nafarroako telebista-eskaintzan aniztasuna bermatu eta sustatzeko asmoz, Nafarroan lurreko telebista digitaleko zerbitzua emateko indarreko lizentzia baten titularrek ezin izanen dute lehiaketa honetan parte hartu. Gainera, lehiaketa honen bidez LTD lokaleko komunikazio zerbitzuen lizentzia bat lortu nahi duten pertsona fisiko eta juridikoek eskaera bakar bat aurkezten ahalko dute eskualde bakoitzeko. Eskatzaile batek eskualderen baterako eskaera bat baino gehiago aurkeztuz gero, lehenbizi erregistratzen dena baizik ez zaio onartuko, eta aurkezten dituen gainerakoak baztertu eginen dira.

    Horren ondorioetarako, enpresa talde bereko pertsona juridikoek lehiaketa honetarako eskaera bat baino gehiago aurkezten badituzte, ulertuko da, Merkataritza Kodearen 42. artikuluak aipatzen dituen kasuen arabera, eskaera guztiak eskatzaile bakar batenak direla.

    Eskaera bat elkarrekin aurkezten duten pertsona fisiko edo juridikoek ezin izanen dute beste eskaintzarik aurkeztu udalerri bererako, banaka nahiz beste edozein pertsona fisiko edo juridikorekin batera. Baldintza hori ez betetzeak berekin...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR