9/2018 FORU LEGEA, maiatzaren 17koa, Nafarroako Zuzenbide Zibilari buruzko Konpilazioa seme-alabatasunari dagokionez aldatzekoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAKO ZUZENBIDE ZIBILARI BURUZKO KONPILAZIOA SEME-ALABATASUNARI DAGOKIONEZ ALDATZEKOA.

ATARIKOA

Nafarroako Zuzenbide Zibilari buruzko Konpilazioak, “Foru Berria” deritzonak, seme-alabatasuna zehazteko sistema osoa eta itxia dauka, biderik ematen ez duena ordezko edo osagarri gisa bestelako zuzenbiderik erabiltzeko (Nafarroako Auzitegi Nagusiaren epaia, 1994ko abenduaren 22koa, eta Konstituzio Auzitegiaren 236/2000 epaia, urriaren 16koa). Eta, Nafarroaren sistema horretan, ezertan galarazi gabe Erregistro Zibilari buruzko Legean ezarritakoa, aitorpena izan da ezkontzaz kanpoko seme-alabatasuna ez-judizialki zehazteko bidea, zabalki onartua izan baita, ezen Konpilazioko 69. Legeak ez du horren baliozkotasuna baldintzatu inolako aurresuposamendutara; ez du horrelakoetara jo aitorpena adingabeena edo judizialki aldaturiko gaitasuna duten pertsonena denean. Hala eta guztiz ere, aitortutako pertsonaren ordezkari legalak aurkaratu ahal izan du “horretarako arrazoi zuzena izanik”; eta, gaitasuna erdietsi edo berreskuratu ondoren, seme edo alabak berak izan du hori diskrezionalki egiteko aukera.

Horrenbestez, nahiz eta Konpilazioan seme-alabatasuna arautzen duten legeen interpretazio bateratu eta sistematikoak modua ere eman seme-alabatasun zehatz bat aurkaratu eta, gero batean, aitorpena egiteko, kontua da ezen, beste kasu batzuetan aukera hori ez egoteaz gain, adindunaren baimenik ezak edo aitorpenaren aurkaratzearen bideragarritasunak gurasoari itxi egiten ziotela ezkontzaz kanpoko seme-alabatasunaren zehaztapena egia biologikoaren arabera egiteko bide oro, Konpilazioak ez baitzion legitimaziorik ematen seme-alabatasuna aitortzeko akziorako, eta azken hori seme edo alabari eta ez beste inori ematen ziolako (71. b legea).

Konstituzio Auzitegiaren epai jada aipatuak, 2000ko urriaren 16koak, adierazi zuen ezen gurasoak bere gurasotasuna aitortua izateko legitimaziorik ez izateak ez zuela urratzen berdintasunaren printzipio konstituzionala, argudiatuz ezen Konpilazioan bildutako araubidea zeraren agerpena besterik ez zela, “nafar legegileak aitortuta dituen eskumenen barruan arau-taxuketarako askatasuna erabiltzearena, ezkontzaz kanpoko seme-alabatasunaren zehaztapenerako demanda aurkezteko legitimazioa duen pertsona hautatzeari eta horretarako boterea duten pertsonak izendatzeari dagokienez”.

Alabaina, Konstituzio Auzitegi horrek berak, zenbait urte geroago, deklaratu zuen inkonstituzionala zela Kode zibileko 133. artikulua, ezkontzaz kanpoko gurasoa legitimaziorik gabe uzten zuen heinean seme-alabatasunaren erreklamazioa egiteko egoera-edukitzarik ez zegoenean, oinarri gisa harturik gabetasun horretan uzteak urratu egiten zituela Espainiako Konstituzioaren 39.2 eta 24.1 artikuluak (Konstituzio Auzitegiaren 273/2005 epaia, urriaren 27koa, eta 52/2006 epaia, otsailaren 16koa).

Epai horren ondorioz, zenbait zalantza sortu ziren 71. b) legearen konstituzionaltasunari buruz, kontuan izanik seme-alabatasunari oinarri ematen dioten printzipio konstituzionalei buruzko jurisprudentziaren bilakaerak agerian uzten zituen oharkizun berriak.

Konstituzio Auzitegiaren 41/2017 epaiak, apirilaren 24koak, Konpilazioko 71.b) legearen konstituzio-kontrakotasuna deklaratzen du, 24.1 eta 39.2 artikuluen aurkakoa izateagatik; hots, lehenago aipaturiko epaietan auzitegi horrek Kode Zibileko 133. artikuluaren konstituzio-kontrakotasuna deklaratzeko adierazi zituen arrazoi berberengatik: ez delako “bateragarria gertatzen 39.2 artikuluak gurasotasunari buruzko ikerketa ahalbidetzeaz jasotzen duen aginduarekin, ez eta, horrexegatik, benetako babes judizialerako eskubidearekin ere (Konstituzioko 24.1 artikulua), eskubide horrek jurisdikziorako sarbidea izatea esan nahi duen aldetik”.

Era horretan, Konstituzioaren interpretatzaile gorenak arrazoitzen du 2000ko urriaren 16ko bere epaian adierazitakoarekiko kontraesanik ez dagoela, esanez azken epai haren xedea mugatu zela berdintasun-eskubidearen (Konstituzioko 14. artikulua) balizko urraketarik ote zegoen aztertzera, auzotasun zibilaren araberako tratamendu ezberdina ematen zela-eta, ikusirik Konpilazioko 71. Legearen edukia murriztaileagoa zela zuzenbide zibil erkidearena baino, ezkontzaz kanpoko seme-alabatasunaren erreklamazioari zegokionez. Alta, epai horretan ez zen inolako adierazpenik egin ezkontzaz kanpoko seme-alabatasunaren deklarazioa eskatzeko legitimazio aktiboa murriztearen ondorioz Konstituzioko 24.1 eta 39.2 artikuluek jasan lezaketen balizko urraketari buruz. Gai hori, ordea, ebatzi zen, bai, zuzenbide zibil erkideko araubideari zegokionez, Konstituzio Auzitegiaren 273/2005 eta 52/2006 epai horietan, jadanik adierazitako zentzuan.

Halatan, Konstituzio Auzitegiak egiten duen baieztapena, Forua konstituzioaren kontrakoa dela gurasoari ezkontzaz kanpoko seme-alabatasuna eskatzeko legitimaziorik ez aitortzeagatik, egiten du horretarako oinarri harturik aipaturiko konstituzio-arauen urraketa, eta nafar legegilea premiatzen du sortutako egoerari urtebeteko epean eman diezaion araugintzazko erantzuna; zehazkiago, eskatzen dio “ezkontzaz kanpoko seme-alabatasunaren erreklamazioa egiteko gurasoek daukaten...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR