9/2018 FORU AGINDUA, martxoaren 2koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, 2018ko martxoaren 8rako deitutako greba orokorra dela-eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuak kudeatzen dituen baliabideen eremuan gutxieneko zerbitzuei arreta emateko behar diren langileak zehazten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

CGT, ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek greba orokorrerako deialdia egin dute 2018ko martxoaren 8rako.

Espainiako Konstituzioaren 28.2 artikuluan onartzen den greba egiteko eskubidea bateragarri egin behar da funtsezko zerbitzuak mantentzeko behar diren bermeekin, aipatu eskubidearen erabilera inola ere galarazi gabe, halaxe ulertu baitute, agindu hari dagokionez, bai jurisprudentzia arruntak bai konstituzionalak berak ere.

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak kudeatzen dituen baliabideen eremuan, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta emateko egoitza zentroek, pisuek eta zentroek berehalako erantzuna ematen dute larrialdiko egoeretan, oinarrizko eta funtsezko arreta eskainiz. Horren ondorioz, gutxieneko zerbitzu batzuk ezarri behar dira, erabiltzaile diren emakumeei eta haien seme-alabei egunero behar bezalako arreta emateko ezinbestekoak diren zerbitzuak, programak eta tratamenduak bermatzen dizkietenak, horiei funtsezko zainketak eskaintzen jarraitze aldera.

Adierazi beharra dago gutxieneko arretaren barruan erabiltzaileen oinarrizko beharrak asetzeko dauden jarduera guztiak sartzen direla, hala nola elikadura, baita norberaren zainketaren ingurukoak, komunikazioarenak, joan-etortzekoak, kontrola eta babesekoak ere.

Gutxieneko zerbitzu hauek finkatzeko orduan, proportzionaltasunaren eta arrazionaltasunaren printzipioez gainera, kontuan hartu behar da zerbitzu horiek ezinbestekoak direla emakumezko erabiltzaileei arreta egokia emateko. Horregatik guztiagatik, justifikatuta dago zerbitzu horiek funtsezkotzat hartzea eta, hortaz, beharrezkoa da deitutako grebak dirauen bitartean zerbitzu horiek betetzea.

Horregatik, Espainiako Konstituzioak 15., 28., 39.4, 43. eta 49. artikuluetan aginte publikoei ezartzen dizkien betebeharrak betez, beharrezkoa da gutxieneko zerbitzuak ezartzea, langileen grebarako eskubidea errespetatuta herritar horien osasuna eta bizia babestea bermatzen dutenak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR