9/2017 FORU LEGEA, ekainaren 27koa, Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen titulua eta artikulu batzuk aldatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, EUSKARARI BURUZKO ABENDUAREN 15EKO 18/1986 FORU LEGEAREN TITULUA ETA ARTIKULU BATZUK ALDATZEN DITUENA.

ATARIKOA

Abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legeak Nafarroako hizkuntza eremu bakoitza osatzen zuten udalerriak zehaztu zituen, garai hartako legegileak bidezkotzat jo zituen irizpide soziolinguistikoen arabera. Otsailaren 23ko 2/2010 Foru Legeak aldatu zuen banaketa hori, arrazoi berberak tarteko.

Hogeita hamar urte baino gehiago pasatu dira arau hura onetsi zenetik, eta zazpi, azkenekoz aldatu zenetik; eta, agerikoa denez, errealitate soziolinguistikoak Nafarroan izandako bilakaerak botere publikoen erantzuna eskatzen du.

Abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legeko eremu euskalduna eta eremu mistoa osatzen dituzten udalerrien zerrendetan eginiko aldaketak egiteko, udal-autonomiaren eta herritarren hizkuntza eskubideen errespetuaren printzipioak hartu dira oinarri gisa. Hala, udal horien osoko bilkurek adierazitako eskaerak aintzat hartuta, Atetz eremu euskaldunean sartuko da, eta orain arte eremu ez euskaldunekoak ziren 44 udalerri eremu mistoan sartuko dira.

Zabalkunde horretarako arrazoi dira, halaber, euskararen aitortza eta babes berezia eta Nafarroak bere duen hizkuntza honen garapena sustatzeko helburua.

Bestalde, gaztelaniazko testuan, “vascuence” adierazpidearen ordez “euskera” erabiliko da, azken horren erabilera zabalduago dagoelako era guztietako erakundeetan eta Nafarroako gizartean. Hala berresten du Europako Kontseiluak, baita Erregio edo gutxiengoen hizkuntzen Europako Kartaren jarraipena egiten duen Adituen Batzordeak ere, “euskera” terminoa erabiltzen baitute egiten dituzten txostenetan.

Azkenik, Nafarroako toki entitateei eskumena aitortzen zaie udal ordenantzen bidez beren mugarteetan euskararen erabilera arautzeko edo sustatzeko, kontuan hartu gabe zein eremutan dauden, foru legearen interpretazio murriztaileen bidez udalen ahalmen hori ez mugatzearren.

  1. artikulua.

    Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen izenburua aldatzen da (gaztelaniazko testuan) eta “Ley Foral del Euskera” deituko dela ezartzen da.

  2. artikulua.

    Abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legeko 5. artikuluko 1. apartatuko a) letra aldatzen da, eta honela izanen da hemendik aurrera:

    “a) Eremu euskalduna, ondoko udalerriek osatua: Abaurregaina, Abaurrepea, Altsasu, Anue, Araitz, Arakil, Arano, Arantza, Arbizu, Areso, Aria, Aribe...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR