9/2015 FORU AGINDUA, abuztuaren 12koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, 763 eredua, “Joko-jardueren gaineko zerga, urteko eta urte anitzeko jardueren kasuetan. Autolikidazioa”, onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Maiatzaren 27ko 13/2011 Legeak, jokoa arautzen duenak, joko-jardueren gaineko zerga berri bat sortu zuen. Zerga horren peko egitatea da legearen 2.1 artikuluan arautzen diren estatu mailako joko, zozketa, sariketa, apustu eta jarduerak baimendu, egin edo antolatzea, hala nola publizitatea edo sustapena egiteko helburua duten estatu mailako zorizko konbinazioak, legearen 2.2.c) artikuluan arautzen direnak.

Zerga berri hau administrazio bidetik likidatzen da, denboraldi jakin batean baimendu, egin edo antolatzen diren jardueretan izan ezik, kasu horietan zerga aitortu eta autolikidazioa egitea zergapekoaren ardura izanen baita.

Lege horren azken xedapenetan hamargarrenean zehazten da legea Nafarroako Foru Komunitatean aplikatuko dela Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Legearen 64. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoan xedatutakoarekin bat.

Nafarroako Foru Komunitatearen eta Estatuaren arteko Hitzarmen Ekonomikoa berriki aldatu da, ekainaren 24ko 14/2015 Legearen bidez. Sartutako aldaketetako bat joko-jardueren gaineko zerga arautzea izan da, 40. artikuluan jaso dena.

Artikulu horretan, alde batetik, zerga ordainarazteko eskumena duen Administrazioa zehazteko irizpideak finkatzen dira. Irizpide horiekin bat, zerga ordaindu beharra eskatzeko eskumena izanen dute Nafarroako Foru Komunitateak, Estatuko Administrazioak edo bi administrazio horiek, kasuko ekitaldian lurralde bakoitzean egindako eragiketen bolumenaren arabera, subjektu pasiboaren helbide fiskala zeinahi den kontuan hartu gabe. Proportzio hori zehazteko, kontuan hartuko da jokalariek jokatutako diru kopuruaren pisu erlatiboa, egoitza Nafarroan dutenena eta lurralde erkidean dutenena. Gainera, proportzio hori aplikatuko zaie jokalariaren egoitza identifikatzea ezinezkoa duten joko modalitateen ondoriozko kuota likidoei eta egoitza Espainiatik kanpo duten jokalarien kuotei, salbu eta ongintzako elkarrekiko kirol apustuen eta estatuko elkarrekiko zaldiketa apustuen ondoriozkoei, jokalariaren egoitza identifikatu gabe dagoenean. Azkeneko kasu horietan, apustua egiten den saltokia Nafarroan baldin badago, zerga ordainaraztea Nafarroako Foru Komunitatearen esku egonen da.

Subjektu pasiboek zerga ordainarazteko eskumena duen administrazioan aurkeztu beharko dituzte aitorpen-likidazioak. Aitorpen-likidazio bakoitzean zergak kargatzen dituen jardueren gaineko informazio guztia jaso beharko da...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR