9/2015 FORU AGINDUA, urtarrilaren 16koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Gizarte Zerbitzuetako Oinarrizko Laguntzako Koordinazio Batzordea arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 44.3 eta 4. artikuluak, administrazioen arteko koordinazioaz eta lankidetzaz diharduenean, dio Nafarroako Gobernuak neurriak har ditzakeela toki entitateen eta ekimen pribatuaren jarduketak koordinatzeko, lege horretan ezarri gabeko lankidetza organoak sortuta. Orobat, xedatzen du Nafarroako Foru Komunitateko administrazioa eta toki entitateak lankidetzan arituko direla gizarte zerbitzuen arloko politikak aplikatzean, zein bere eskumenekin bat, foru lege honetan eta gainerako ordenamendu juridikoan aurreikusitako tresnen bitartez.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 19ko 4100/1997 Ebazpenaren bidez, Gizarte Zerbitzuetako Oinarrizko Laguntzako Koordinazio Batzordea sortu zen, oinarrizko gizarte zerbitzuek zein Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak ezinbestekotzat jotzen zituzten planteamendu teknikoak egiteko, gizarte zerbitzuen jarduketa eta garapena eraginkorrak izan daitezen.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen ondoriozko gizarte zerbitzuen sistema publikoaren egiturak eta eskumenen eta antolamenduen araubideak zehazten dute Oinarrizko Laguntza Koordinatzeko Batzordeak arautegi berria behar duela.

Horrenbestez, eta Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Foru Agindu honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako Oinarrizko Laguntzako Koordinazio Batzordea arautzea.

  2. artikulua. Izaera eta atxikipena.

    Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako Oinarrizko Laguntzako Koordinazio Batzordea kide anitzeko organo teknikoa da, gizarte laguntzako oinarrizko laguntzaren alorrean proposamenak egiteko eta aholkuak emateko, hura bultzatu, berdindu eta ebaluatzeko. Gizarte zerbitzuetan eskumena duen departamenduari atxikia dago.

  3. artikulua. Eginkizunak.

    Gizarte Zerbitzuetako Oinarrizko Laguntzako Koordinazio Batzordeak eginkizun hauek izanen ditu:

    1. Oinarrizko laguntzako gizarte zerbitzuen kalitatea hobetzeko behar, kezka eta ekimenei buruzko eztabaida foro iraunkor bat eratzea.

    2. Oinarrizko gizarte zerbitzuetan garatzeko ekimen, jarduera eta programenak aztertu eta proposatzea, baita haien jarraipena eta ebaluazioa egitea ere.

    3. Gizarte zerbitzuetako profesionalen arteko koordinazioari buruzko prestakuntza, informazio...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR