89/2018 FORU DEKRETUA, urriaren 31koa, hein batean aldatzen duena Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onetsi zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretua.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren bidez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onetsi zen.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak egitura hori hein batean aldatzea proposatu du; zehazki, Berrikuntzaren, Barne Kalitatearen eta Europako Proiektuen Atala amortizatzea eta Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzua sortzea.

Adierazitakoarekin bat etorriz, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko urriaren 31n egindako bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra. Hein batean aldatzen da irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretua, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuena. Hona aldaketak:

Bat.–41. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

“41. artikulua. Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

1. Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu:

  1. Lurralde eta Ingurumen Jasangarritasunaren arloko Berrikuntza eta Ezagutza Zerbitzua.

  2. Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzua.

  3. Natur Ingurunearen Zerbitzua.

  4. Lurralde eta Paisaia Zerbitzua

  5. Ingurumenaren eta Lurraldearen Antolamenduaren Zerbitzu Juridikoa.

  6. Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzua.

    2. Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuek bere jarduketak koordinatuko dituzte, lan lerroak ezarriko dituzte eta Ingurumena Zaintzeko Atalari jarraibide tekniko zehatzak emanen dizkiote atal horrek natur ingurumenaren kudeaketan, zaintzan, ikerketan eta ikuskapenean esleiturik dituen eginkizunak behar bezala egin ahal ditzan.

    3. Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuek barne koordinazioa izanen dute Lurralde eta Ingurumen Jasangarritasunaren arloko Berrikuntza eta Ezagutza Zerbitzuarekin, zerbitzu horren eskumenen esparruko arloetan.”

    Bi.–43. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

    “43. artikulua. Lurralde eta Ingurumen Jasangarritasunaren arloko Berrikuntza eta Ezagutza Zerbitzuaren egitura.

    Lurralde eta Ingurumen Jasangarritasunaren arloko Berrikuntza eta Ezagutza Zerbitzuak atal hauek ditu:

  7. Informazioa Integratzeko eta Ezagutza Sortzeko Atala.

  8. Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Atala.”

    Hiru.–Kendu egiten da 46...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR