88/2017 FORU DEKRETUA, irailaren 27koa. Honen bidez aldatzen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu egin behar direla, gaur egun dituzten beharretara moldatzeko.

Badago Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena.

Bestalde, plantilla organikoan zehazten diren aferak direnez gero, ukitutako departamentuek planteatu dituzten aldaketa batzuk jaso dira, hain zuzen ere euskara, ingelesa eta frantsesa jakitearen beharkizunei buruzkoak. Aldaketa eta eguneraketa horiek ez dute kostu ekonomikorik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko irailaren 27ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Plantilla organikoko lanpostu huts batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

    Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

  2. Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

    Garapen Ekonomikorako Departamentua

    Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia.

    –Erdi mailako tituluduna (administrazioa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 8470 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Eskubide Sozialetako Departamentua

    Idazkaritza Tekniko Nagusia:

    –Goi mailako tituluduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 3901 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua.

    –Aeronautikako teknikari espezialista. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 6177 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia.

    –Psikopedagogoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 3900 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua

    Idazkaritza Tekniko Nagusia.

    –Administrari laguntzailea. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, 878 eta 6909 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

    Hezkuntza Departamentua

    Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia.

    –Garbiketako langilea. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, E mailakoak, 32230 eta 33760 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

    Osasun Departamentua

    Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua.

    –Erizaina. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 67774 eta 71227 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

    Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua.

    Profesionalen Zuzendaritza.

    –Administrari laguntzailea. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR