87/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 29koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, aldatzen duena Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren18ko 54/2019 Foru Agindua, zerga berezien xedeko produktuen kontabilitatea nola eraman arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

147. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 6a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 87/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 29koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, aldatzen duena Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren18ko 54/2019 Foru Agindua, zerga berezien xedeko produktuen kontabilitatea nola eraman arautzen duena. Koronabirusak (COVID-19) sortu duen osasun krisiak ekarri du, 2020ko martxoaren erditik, hainbat neurri hartzea, hurrenez hurren. Neurri hauek askotarikoak dira eta haien xedea da krisiak Espainiako gizartean eragin dituen ondorioak arintzea.

Zergen arloan, Nafarroako Foru Komunitateak foru lege-dekretu batzuk onetsi ditu, zeinen bidez neurriak sartu baitira koronabirusak (COVID-19) sortu duen osasun krisiaren ondorioak arintzeko. Hartu diren neurrien artean, bat izan da zerga arloko zenbait epe etetea, baita zenbait zerga aitorpen eta autolikidazio aurketzeko eta diru-sarrerak egiteko epea luzatzea ere.

Hala ere, beharrezkoa da beste neurri batzuk ezartzea, zergapekoek haien zerga eginbeharrak borondatez betetzen segi dezaten, kontuan harturik COVID-19ak eragin dituen ondorioek eragozpenak ekarri dituztela egoera ekonomiko eta sozialean, eta eragozpen horiek, askotan, galarazten dutela aipatu eginbeharrak betetzea.

Alarma egoera deklaratzeak ekarri ditu mugitzeko zailtasunak eta zenbait sektoreren eta eragile ekonomikoren gelditzea. Horrek, zalantzarik gabe, zailtasun zuzen bat suposatu du kontabilitateko idazpenak bidaltzeko eginbeharra betetzeko (uztailaren 7ko 1165/1995 Foru Dekretuak onetsi zuen Zerga Berezien Erregelamenduaren 50. artikuluak ezartzen du eginbehar hori) Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bidez.

Beraz, azaroaren 18ko 54/2019 Foru Agindua aldatzen da (zerga berezien xedeko produktuen kontabilitatea nola eraman arautzen duena), 2020. urteari dagozkion kontabilitateko idazpenak bidaltzeko epea handiagotzeko, eta aipatu foru aginduaren 6. artikuluak ezartzen duen aukera gauzatu ahal izateko, kontabilitateko idazpenak bitarteko elektronikoen bidez bidali ahal izateko, zergapekoek daukaten barne-kontabilitatearen sistematik abiaturik.

Kontabilitateko idazpenak bidaltzeko epea nabarmen zabaltzeak, foru agindu honetan biltzen den bezala, ezin du ekarri zerga administrazioaren kontrol-eskumenak txikiagoak izatea; beraz, idazpenak epe zabalduan bidaltzeko asmoa duten zergapekoei malgutasun handia ematen zaienez eginbehar hori betetzeko, beharrezkoa da...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR