87/2019 FORU AGINDUA, uztailaren 2koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, organo beraren maiatzaren 23ko 69/2019 Foru Agindua aldatzen duena; foru agindu haren bidez, publizitatea ematen zitzaion betetzen ari ziren plazaren hizkuntza-eskakizuna aldatzeak (nahitaezko euskarazko hizkuntza-eskakizuna esleitzeak) ondorioak eragiten zizkien langileen gaineko prozedurari, Nafarroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan euskararen erabilera arautzen duen azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

HITZAURREA

Nafarroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan euskararen erabilera arautzen duen azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretuak, 6. artikuluan, ezartzen du ezen administrazio honetako departamentu bakoitzak hizkuntza plana egin behar duela; plan horren ondorioz gerta daiteke ele biko hizkuntza-eskakizuna esleitzea bere plantilla organikoko zenbait lanposturi.

Bestetik, 103/2017 Foru Dekretuaren 24. artikuluak honako hau xedatzen du: “Euskara jakin gabe ele biko lanpostutzat hartutakoak betetzen ari diren pertsonek hartutako eskubideak errespetatuko dira eta horretarako antolatuko diren euskarazko prestakuntza jardueretan beren borondatez parte hartzeko aukera eskainiko zaie”.

Orobat, arau horren zazpigarren xedapen gehigarriak honako hau ezartzen du: “Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen esparruan, foru dekretu honetako 6. artikuluan jasotako plangintza prozesutik heldutako departamentu edo erakunde autonomo bakoitzaren plantilla organikoa, euskararen ezagutza nahitaezkoa duten ele biko lanpostuen zehaztapenari dagokionez, negoziazio kolektibora eramango da. Aldez aurretik, betetzen ari diren plazaren hizkuntza-eskakizuna aldatzeak ondorioak eragiten dizkien langileen gaineko jarduketak arautuko dituen prozeduraren zehaztapena ere negoziazio kolektibora eramango da”.

Aurreikuspen horiek betetzeko, negoziazio kolektiboan aztertu da departamentu bakoitzak arlo horretan onesten duen planaren ondorioz plantilla organikoan ele biko hizkuntza-eskakizunaren esleipena duten lanpostuak hautatzeko prozedura, baita hizkuntza-eskakizun berria eskatzeak lanpostu horiek betetzen ari diren langileen gaineko ondorioak ere. Zehazki, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile funtzionarioen eta estatutupekoen Negoziazio Mahaiak 2019ko otsailaren 15ean, martxoaren 11n eta apirilaren 9an egin zituen bileretan negoziatu zen.

Negoziatu den prozeduran, funtsean, langileek borondatez eta berariaz adierazi behar dute ados daudela betetzen ari diren lanpostuari ele biko hizkuntza-eskakizuna esleitzearekin. Lehenbizi langile finkoei eskainiko zaie aukera, eta gero aldi baterako langileei. Horrekin ados inor agertzen ez bada, ele biko hizkuntza-eskakizuna lanpostu bati esleitzeak ez du ondoriorik izanen lanpostua betetzen ari den langilearen gainean, eta ondorioak sortuko dira lanpostua hutsik...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR