86/2020 FORU DEKRETUA, azaroaren 25ekoa, Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzeko erregelamendua onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

285. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 10a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 86/2020 FORU DEKRETUA, azaroaren 25ekoa, Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzeko erregelamendua onesten duena. Nafarroako Eskubide Kulturalei buruzko urtarrilaren 15eko 1/2019 Foru Legearen arabera, Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluak Nafarroako Kulturaren Kontseilua ordeztuko du, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kultur arloko kontsulta eta aholku organo gisa.

Nafarroako Kulturaren Kontseilua 1984an sortu zen, Foru Komunitatean garapen kulturala sustatzeko. Horretarako, eginkizun hau eman zitzaion: nafarren behar eta interes kulturalak helaraztea kulturaren arloan eskuduna den organoari, behar ziren ekintzak proposatuz lurraldeko garapen kultural hobea lortzeko nahiz Administrazioaren programen jarraipena egiteko, ordezkatzen dituzten adimenaren eta arteen eremuen ikuspegik.

Bere ibilbide luzean, Nafarroako Kulturaren Kontseiluak agindu zaizkion lanak bete ditu, zubi-eginkizuna bete du Administrazioaren eta kultur bizitza gauzatzen den eremuen artean, eta alderantziz, eta, bere bidez, kultura plangintzan esku hartzeko aukera eman die horretarako gaitasuna dutenei, dela duten eskarmentuarengatik, duten jakituriagatik edo kultura eta arte bizitzan zuzenean parte hartzeagatik. Kulturaren arloan erabakiak hartzeko prozesuan beti izan dira oso garrantzitsuak haren proposamenak. Haren ekimenen artean, besteak beste, nabarmentzekoa da Vianako Printzea Kulturaren Saria eratzeko proposamena, Nafarroako Gobernuak 1990ean sortu zuena.

Nafarroako Eskubide Kulturalei buruzko urtarrilaren 15eko 1/2019 Foru Legeak Kontseiluaren eginkizuna indartzen du, Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluari egiteko berriak esleitzen baitizkio eta bestelako osaera ezartzen baitu, kultura eragile guztiek neurri handiagoan parte hartzea lortze aldera.

Aldi berean, foru lege horrek zehazten du erregelamenduz ezarriko direla Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua.

Lege agindu hori betearazteko, bidezko da erregelamendua onestea, zeinaren bidez arautuko baitira Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua.

Horrenbestez, Kultura eta Kiroleko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeiko azaroaren hogeita bostean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Erregelamendua onestea.

Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen Erregelamendua onesten da. Ondoren txertatu da.

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Indargabetzea.

Indarrik gabe gelditzen dira Nafarroako Kulturaren Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzeko erregelamendua onesten duen azaroaren 13ko 68/2013 Foru Dekretua eta foru dekretu honetan xedatutakoaren kontra dauden maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.

Azken xedapenetako lehena.–Arauak emateko gaikuntza.

Kulturaren arloan eskuduna den departamentuko titularrari ahalmena ematen zaio behar diren xedapenak eman ditzan foru dekretu honen bidez onesten den erregelamendua bete, gauzatu eta garatu dadin.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2020ko azaroaren 25ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

NAFARROAKO KULTURAREN ETA ARTEEN KONTSEILUAREN OSAERA, ANTOLAKETA ETA FUNTZIONAMENDUA ARAUTZEN DITUEN ERREGELAMENDUA

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea.

    Erregelamendu honen xedea da Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzea.

    2. artikulua. Izaera juridikoa.

    Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseilua Foru Komunitateko Administrazioak kulturaren eta arteen arloan duen partaidetza, kontsulta eta aholkularitzarako kide anitzeko organoa da.

    3. artikulua. Atxikipena eta baliabideak.

    Kulturaren arloan eskuduna den departamentuari atxikiko zaio Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseilua; behar bezala aritzeko behar dituen bitarteko materialak eta giza baliabideak emanen dizkio hark.

    4. artikulua. Lurralde-eremua eta egoitza.

    Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluaren lurralde-eremua Nafarroako Foru Komunitate osoa da, eta haren egoitza kulturaren arloan eskuduna den departamentuaren egoitzaren barnean dago, ezertan ukatu gabe bilkurak beste edozein herritan egiteko aukera.

    5. artikulua. Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluaren eginkizunak.

    Hauek izanen dira Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluaren eginkizunak:

    1. Nafarroako Foru Komunitateko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR