85/2017 FORU AGINDUA, abenduaren 26koa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak azaroaren 23an emandako 38/2015 Foru Agindua aldatzen duena. Haren bidez, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomoaren egitura organikoa garatu zen bulego mailan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak azaroaren 23an emandako 38/2015 Foru Aginduaren bidez, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomoaren bulego mailako egitura organikoa garatu zen.

Foru agindu honek Kirol Zuzendariordetzaren bulego mailako egitura aldatzea du helburu, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren esparruan, funtzionamenduaren eraginkortasuna eta efizientzia hobetzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak 24.4 artikuluan ezartzen du ezen, bulegoak eta ataletatik beherako unitateak sortu, aldatu eta kentzeko, unitate horiek zein departamentutan sartuko diren, hango kontseilari titularraren foru agindua beharko dela.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak azaroaren 23an emandako 38/2015 Foru Aginduaren aldaketa. Haren bidez, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomoaren egitura organikoa garatu zen bulego mailan.

Bat.–4. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:

“4. artikulua. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren egitura.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak bulego hauek ditu bere egituran:

  1. Kirolaren Zuzendariordetzaren menpe:

    –Kirola Sustatzeko Bulegoa.

    –Kirol Jokoen Bulegoa.

    –Kirol Federazioen Bulegoa.

    –Kluben eta Kirol-errendimenduaren Bulegoa.

    –Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroak bulego maila duten administrazio unitate hauek ditu bere egituran:

    –Laguntzako Unitate Teknikoa

    –Ikerkuntzako Unitate Teknikoa

    –Prestakuntzako Unitate Teknikoa

  2. Gazteriaren Zuzendariordetzaren menpe:

    –Argibide eta Prestakuntza Bulegoa.

    –Gazte Mugikortasunerako Bulegoa.

    –Gazteen Sormenaren eta Beste Zerbitzu Batzuen Bulegoa.

    –Toki Entitateen eta Gazte Elkarteen Bulegoa.

  3. Garapen Estrategikoaren, Azpiegituren eta Baliabide Kudeaketaren Zuzendariordetzaren menpe:

    –Gai Ekonomiko-Administratiboak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoa.

    –Barne Kudeaketaren, Logistikaren eta Langileriaren Bulegoa.

    –Gazteriaren Etxeen Bulegoa.”

    Bi.–19. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:

    “19. artikulua. Kirol Federazioen Bulegoa.

    Kirol Federazioen Bulegoak, Entitateen eta Kirol Errendimenduaren Atalari atxikita...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR