84/2018 FORU DEKRETUA, urriaren 10ekoa, abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretua aldatzen duena. Foru dekretu horren bidez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onetsi ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

HITZAURREA

Abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuak, abenduaren 28ko 118/2016 Foru Dekretuak eta ekainaren 13ko 45/2018 Foru Dekretuak aldatu zutenak, onetsi egin zituen Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak.

Legegintzaldia hasi zenetik, aldaketak egiten ari dira antolakuntzan, enplegu agentziak erreferente bihurtu nahi baitira enplegu zerbitzuen arloan.

Helburu hori betetzeko, besteak beste, Iruñerriko enplegu agentziak berregituratzen ari dira, Iturrondo Zentroa erreferentziagune nagusi bihurtu nahi baita enplegu eta prestakuntza zerbitzuen arloan. Zentro horretan, zerbitzu guztiak emanen zaizkie enplegua eskatzen duten pertsonei eta enpresei. Eredu berri horri esker, eskaintzen diren zerbitzuak espezializatuagoak eta banakakoak izanen dira, eta helburu izanen dute lana erreaktibatzea eta enplegu eskatzaileen enplegagarritasuna hobetzea.

Berrantolaketa honekin, Iruñean eta Iruñerrian lanaren bila ari diren pertsonen arretaz Lan Aktibaziorako Atala, Orientazio Atala eta Zabalguneko Enplegu Agentzia arduratuko dira, eta horren ondorioz beharrezkoa da atal lerrunean aldaketa organikoak egitea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearekin bat, Eskubide Sozialetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko urriaren 10ean hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak aldatzea.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren 30. bis eta 30. quinquies artikuluak aldatzen dira, eta 30. sexies artikulua eransten. Artikulu horiek honela idatzita gelditu dira:

Lehena.–30. bis artikulua aldatu da, eta honela idatzita agertuko da:

“30. bis artikulua. Lana Aktibatzeko eta Lurraldea Koordinatzeko Zerbitzuaren egitura.

  1. Lana Aktibatzeko eta Lurraldea Koordinatzeko Zerbitzuak unitate organiko hauek ditu bere egituran:

    1. Orientazio Atala.

    2. Lurralde Antolaketarako eta Agentzien Koordinaziorako Atala.

    3. Lan Aktibaziorako Atala.

  2. Orobat, unitate organiko hauek atxiki zaizkio Lana Aktibatzeko eta Lurraldea Koordinatzeko Zerbitzuari, atal maila dutela:

    1. Iruñeko 2. Zabalguneko Enplegu Agentzia.

    2. Tuterako Enplegu Agentzia.

  3. Orobat, Lurralde Antolaketarako eta Agentzien Koordinaziorako Atalri atxikitzen zaizkio Altsasu, Agoitz, Lizarra, Lodosa, Doneztebe eta Tafallako Enplegu Agentziak, ezarriko diren mailarekin eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR