83/2019 FORU AGINDUA, uztailaren 15ekoa, Garapen Ekonomikorako kontseilariak emana. Honen bidez hasiera ematen zaio honako proiektu honek ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozeduraren tramitazioari: “Plazaolaren trazadura zaharra berreskuratzeko Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala. Saratsa-Iruña tartea. Saratsa-Berriogoiti azpitartea”.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuaren 2014ko apirilaren 16ko Erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zen Plazaolaren trazadura zaharra Iruña-Irurtzun tartean berreskuratzeko Udalez gaindiko Proiektu Sektorialeko aldaketa, eta proiektua onura publikokoa eta gizarte interesekoa deklaratu zen, baita presakoa ere desjabetzearen ondorioetarako. Sustatzailea Plazaola Turismo Partzuergoa da.

Aipatu proiektuaren gauzatzea bi tartetan banatu zen, hauek: Irurtzun-Saratsa eta Saratsa-Iruña. Saratsa-Iruña tarteak 10,50 km inguru ditu eta bi azpitarte hauetan banatu da: Saratsa-Berriogoiti eta Berriogoiti-Iruña. Bide berdea egokitzeko jarduketak hasi nahi dira azpitarte horietako lehenbizikoan, honako udal-mugarte hauek ukitzen dituen horretan: Itza Zendea eta Berriobeiti.

Horri dagokionez, eta jasotako informazioaren arabera, presaz okupatu behar dira proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideak, beharrezkoa baita lurrak ahal bezain laster izatea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak bete ditzan Espainia-Frantzia-Andorra 2014-2020 lankidetzaren programan (POCTEFA) hartutako konpromisoak. Halaber, presaz okupatzea da aurretik egin beharreko tramitea Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren beharrezko finantzaketa lortzeko.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak egindako txostenarekin eta proposatu duenarekin bat, eta Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2017 Foru Dekretuaren 2. artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

  1. Hasiera ematea honako proiektu honek ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko espedienteari: “Plazaolaren trazadura zaharra berreskuratzeko Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala. Saratsa-Iruña tartea. Saratsa-Berriogoiti azpitartea”.

  2. Proiektua jendaurrean jartzea hamabost egun baliodunean. Epe horretan egokitzat jotzen diren oharrak edo alegazioak aurkez daitezke idatziz, eta eranskinean jasotako ondasun eta eskubideen zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak eman. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Garapen Ekonomikorako Departamentuko Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuaren bulegoetan eta Itzako eta Berriobeitiko udalenetan.

  3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

  4. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Turismoa eta Merkataritza Antolatu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR