82/2015 FORU AGINDUA, martxoaren 6koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana. Honen bidez onesten da Nafarroako Foru Komunitateko Industria Jarduerak Ingurumen aldetik Ikuskatzeko 2015eko programa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Europako Parlamentuak eta Kontseiluak industrien emisioei buruz (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuak) 2010eko azaroaren 24an emandako 2010/75/EB Zuzentaraua betetzen eta modu eraginkorrean aplikatzen dela bermatzeko, haren eraginpeko instalazioetako titularrek, aldian behin, informazioa eman behar diete agintari eskudunei baimenaren baldintzen betetze-mailari buruz, eta estatu kideek begiratu behar dute ingurumen arloko ikuskapenen sistema bat egon dadin.

Zehazki, industrien emisioei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauaren 23. artikuluan ezartzen da estatu kideek bermatuko dutela instalazio guztietan ingurumen arloko ikuskapen plan bat egonen dela, nazionala, eskualdekoa edo tokikoa, eta bermatuko dute, orobat, plan hori behar denean berraztertu eta eguneratuko dela. 2010/75/EE Zuzentarauaren ingurumen ikuskapenari buruzko baldintzak Espainiako araudiari gehitu zaizkio, 16/2002 Legea aldatu zuen 5/2013 Legearen bitartez; zehazki, Ikuskapenari eta Kontrolari buruzko 815/2013 Errege Dekretuaren III. kapituluaren bitartez.

Bestalde, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak 90. artikuluan ezartzen duenez, urte bakoitzeko lehenengo hiruhilekoan Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren eskumeneko ingurumen ikuskapenak planifikatu beharko dira. Dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Foru agindu honen bidez, 2010/75/EB Zuzentarauan adierazitakoa eta 93/2006 Foru Dekretuan eta 815/2013 Errege Dekretuan ezarritakoa gauzatu gogo dira, Nafarroan 16/2002 Legearen menpe dauden jardueren ikuskapenari dagokionez.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Industria Jarduerak Ingurumen aldetik Ikuskatzeko 2015eko programa, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiarena, onestea. Horren testua eranskin gisa gehitu zaio foru agindu honi.

2. Foru agindu hau Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2015eko martxoaren 6an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, José Javier Esparza Abaurrea.

1. ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitateko Industria Jarduerak Ingurumenaren aldetik Ikuskatzeko 2015eko programa

1.–Laburpen exekutiboa.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2001eko apirilaren 4ko Gomendioak, estatu kideen ingurumen arloko ikuskapenen gutxieneko irizpideei buruzkoak (2001/331/EE), ezarri zuen lehenbizikoz ingurumen arloko ikuskapenak aurretik planifikatu behar zirela eta, orobat, haiek gauzatzeko gutxieneko irizpideak ere ezarri zituen.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onesten baitu, 90. artikuluan ezartzen du urte bakoitzeko lehen hiruhilekoan planifikatu beharko direla ingurumen arloko ikuskapenak eta hori Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren eskumena dela.

Berrikiago, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak industrien isurketei buruz (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuak) 2010eko azaroaren 24an emandako 2010/75/EB Zuzentarauak, DEI aurrerantzean, bertan sartutako instalazioen titularrak behartzen ditu aldian behin agintari eskudunari informazioa ematera baimenerako baldintzak betetzeari buruz, eta estatu kideak ingurumen arloko ikuskapenen sistema ezartzera. Zehazki, ingurumen arloko ikuskapenei buruzko 23. artikuluan ezartzen da estatu kideek ziurtatuko dutela aipatu zuzentarauaren esparruko instalazio guztietan izanen dela ingurumen arloko ikuskapen plan bat, naziokoa, eskualdekoa edo tokikoa, eta plan hori behar denean berraztertu eta eguneratzea bermatuko dutela.

DEIren ingurumen ikuskapenari buruzko baldintzak Espainiako araudiari gehitu zaizkio 5/2013 Legearen bidez eta, bereziki, 815/2013 Errege Dekretuaren III. kapituluaren bidez: ingurumen arloko ikuskapen sistemak (21. artikulua), ingurumen arloko ikuskapen lana (22. artikulua), ingurumen arloko ikuskapenaren plangintza (23. artikulua); ikuskapen laneko dokumentazioa, horren jakinarazpena eta publikotasuna (24. artikulua) eta behin-behineko neurriak (25. artikulua).

Foru agindu honen bitartez praktikan jarri gogo da 2010/75/EB Zuzentarauan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2001eko apirilaren 4ko Gomendioan adierazitakoa, eta 93/2006 Foru Dekretuan eta Nafarroan 16/2002 Legearen menpe dauden jardueren ikuskapenari dagokionez, 815/2013 Errege Dekretuan ezarritakoa.

2.–Sarrera.

Industria Jarduerak Ingurumen aldetik Ikuskatzeko Programa honen helburua da industria jardueren ondoriozko kutsadura saihestea, murriztea eta, ahal den neurrian, deuseztatzea, “kutsatzen duenak ordainduko du” printzipioari eta kutsadurari aurrea hartzeko printzipioari jarraikiz. Horregatik, beharrezkoa da industria jarduera nagusiak kontrolatzeko esparru orokor bat ezartzea, kutsaduraren iturburuan esku-hartzeari lehentasuna emanez eta natur baliabideen bidezko kudeaketa bermatuz.

Europako Parlamentuak eta Kontseiluak industrien isurketei buruz (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuak) 2010eko azaroaren 24an emandako 2010/75/EB Zuzentarauak ingurumen arloko ikuskapenetarako baldintzak ezartzen ditu 23. artikuluan.

Baldintza horiek Espainiako araudira aldatu dira 815/2013 Errege Dekretuaren bidez. Zehazki, 815/2013 Errege Dekretuaren 23.2. artikuluan ezartzen da “ingurumen arloko ikuskapen sisteman instalazioaren ingurumen arloko ondorio aipagarri guztien gaineko analisia sartuko dela eta ingurumen arloko araudia behar bezala betetzea bermatuko dela; bestetik, 23.2 artikuluan ezartzen da estatu kideek bermatuko dutela instalazio guztiek ingurumen ikuskapenerako plan bat izatea –nazionala, eskualdekoa edo tokikoa–, eta plan hori berraztertu eta aldian behin, bidezkoa denean, eguneratuko dela.

Espainian Ingurumen Ikuskapenen Sarea (Redia) eratua dago, autonomia erkidegoetako ingurumen ikuskapenen arduradunek osatua, arlo horretan duten eskumenen arabera, eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak ere parte hartzen du bertan.

Ingurumen ikuskapenen sare bat Estatuan ezartzea da Redia proiektuaren helburua, baliabide tekniko bat izan dadin autonomia erkidegoetan egiten diren ikuskapen lanetako esperientziak trukatzeko, parte hartzeko foroak sortzeko, informazio teknikoa trukatzeko eta autonomia erkidegoek IMPEL sarean duten parte-hartzea bideratzeko, ingurumen ikuskapenen eremuaren barrenean.

Redia jardueren xedea da ingurumen ikuskapenak hobetu eta jardunbide egokiak garatzeko agiri teknikoak sortzea, ikuskatzaileen etengabeko prestakuntza bultzatzea eta ikuskapen sistemen egitura optimizatzea.

Ikuskapen plan honetan departamentuko langileek instalazioetan egin beharreko ikuskapenen plangintza jasotzen da. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak urteko ikuskapen programak egiten ditu 2004az geroztik. Programa horiek departamentuko bertako langileek bete dituzte, batzuetan kanpoko laguntzaileekin.

Programak 16/2002 Legearen menpeko jarduerak hartzen ditu kontuan, eta kanpoan gelditzen dira aldez aurretik Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren baimena edo txostena behar duten jarduera batzuk.

Dokumentu honen helburua Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren irizpideak zehaztea da, ikuskatu beharreko jardueren artean lehentasunak ezartzeari dagokionez; orobat, programa antolatu eta garatzeko oinarriak ezartzea.

3.–Aurrekariak eta lege esparrua.

Industria Jarduerak Ingurumenaren aldetik Ikuskatzeko 2015eko Programa aurreko urteetan egindako ikuskapenetan eta kontrol jardueretan lortutako informazioaren emaitzetatik abiatzen da (instalazioek egindako autokontrolak eta ikuskapenak egiten dituzten entitate eta laborategi baimenduen txostenak).

Honako hauek dira ingurumenaren arazo nagusiak:

–Hondakin arriskutsuen zein arrisku gabeen sorrera.

–Hondakin arriskutsuen zein arrisku gabeen kudeaketa.

–Isurketak kolektoreetara eta ubideetara.

–Atmosferarako isurketak.

–Zarata.

–Lurzoruaren eta lur azpiko uren babesa.

Industria jardueren ondoriozko kutsadura saihestea, murriztea eta, ahal den neurrian, deuseztatzea da 16/2002 Legea ezartzearen eta eskura dauden teknikarik hoberenak hartzearen helburua, “kutsatzen duenak ordainduko du” printzipioari eta kutsadurari aurrea hartzeko printzipioari jarraikiz.

Gaur egun Espainia osoan dagoen krisi ekonomikoaren ondorioz, batetik, industria jarduera gutxitu da, eta horrek kutsadura karga ere murriztea ekarri du, eta bestetik, litekeena da industria instalazioen gaineko kontrola ere jaitsi izatea, aldi bateko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR