81E/2020 FORU AGINDUA, abuztuaren 13koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Urdazubiko Udal Planaren aldaketa egituratzaile bat, harrobien aldeari dagokiona, Urdazubiko Udalak sustatua.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

198. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 3a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA 81E/2020 FORU AGINDUA, abuztuaren 13koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Urdazubiko Udal Planaren aldaketa egituratzaile bat, harrobien aldeari dagokiona, Urdazubiko Udalak sustatua. Urdazubiko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ingurumeneko zuzendari nagusiak urriaren 9an emandako 131E/2019 Ebazpenaren bidez, ingurumen txosten estrategikoa egin zen Urdazubiko Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzaile bati buruz, harrobien aldeari dagokiona. Ebazpen hori 2019ko 209. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 22koan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Adierazitakoarekin bat eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Urdazubiko Udal Planaren aldaketa egituratzaile bat, harrobien aldeari dagokiona, Urdazubiko Udalak sustatua.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR