809/2014 FORU AGINDUA, abenduaren 29koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, Soziologiako unibertsitateko tituludunei edo Soziologia Aplikatuko gradudunei prestakuntza beka bat emateko deialdia egiten duena. Beka Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuan aritzeko da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak, gazteriaren arloko erakunde autonomo eskuduna baita eta Gizarte Politiketako Departamentuari atxikia baitago, Soziologiako lizentziadunentzako edo Soziologia Aplikatuko gradudunentzako prestakuntza beka bat emateko deialdia egin nahi du.

Beka horretarako deialdia eginez eta hura emanez Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak, alde batetik, ordenamendu juridikoak esleitutako eginkizunak hobeki bete nahi ditu, zehazki, institutu horren estatutuak onetsi zituen uztailaren 2ko 36/2012 Foru Dekretuak esleitutakoak (otsailaren 13ko 16/2013 Foru Dekretuaren bidez eta uztailaren 30eko 62/2014 Foru Dekretuaren bidez aldatu zirenak), eta, bestetik, unibertsitateko tituludunen prestakuntza sustatu nahi du, ezagutza teoriko eta praktiko hobea eta zuzenagoa lor dezaten Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren bitartez, gazteriaren arloan egiten den lanari buruz.

Deialdian aurreikusten ez den orotan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuan eta, ordezko zuzenbide gisa, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaio beka ematerakoan.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntzarako bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuaren 4. artikuluak eta Gizarte Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 73/2012 Foru Dekretuak emandako eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuan aritzeko prestakuntza beka bat Soziologiako unibertsitateko tituludunei edo Soziologia Aplikatuko gradudunei emateko deialdiaren oinarriak onestea. Oinarriak foru agindu honen eranskinean agertzen dira.

  2. 11.897,20 euroko gastua baimentzea 2015era arte luzatutako 2012ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako “Prestakuntza bekak” izeneko 940003-95210-4809-232100 kontu-sailaren kargura, edo 2015eko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan helburu horretarako gaitzen den antzeko kontu-sailaren kargura, betiere horretarako kreditua baldin badago.

  3. 34,72 euroko gastua baimentzea 2016ra arte luzatutako 2012ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako “Prestakuntza bekak” izeneko 940003-95210-4809-232100 kontu-sailaren kargura, edo Nafarroako Aurrekontu Orokorretan helburu horretarako gaitzen den antzeko kontu-sailaren kargura, enpresak Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuota ordaintzeko (2015eko abendukoa, 2016ko urtarrilean ordaindu beharko dena), betiere horretarako kreditua baldin badago.

  4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

  5. Foru agindu hau Gazteriaren Zuzendariordetza Nagusiari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari eta atal horretako Gai Ekonomiko-Administratiboak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2014ko abenduaren 29an.–Gizarte Politiketako kontseilaria, Iñigo Alli Martínez.

    1. ERANSKINA

    Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Gazteriaren Zuzendariordetza Nagusian aritzeko prestakuntza beka baten deialdirako oinarriak

  6. Xedea.

    Deialdi honen xedea da Soziologiako lizentziadunentzako edo Soziologia Aplikatuko gradudunentzako prestakuntza beka bat emateko oinarriak ezartzea, norgehiagokako araubideari jarraikiz, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Nafarroako Gazteriaren Zuzendariordetzan aritzeko.

    Deialdiaren xedea unibertsitate tituludunen prestakuntza bultzatzea da, institutuan gazteriaren arloan gauzatzen diren jarduerak zuzenean ezagut ditzaten.

  7. Aurrekontuan dagoen dirua.

    Foru agindu hau gauzatzeko 11.897,20 euro egotziko dira 2014ra arte luzatutako 2012ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako “Prestakuntza bekak” izeneko 940003-95210-4809-232100 kontu-sailaren kargura, edo 2015eko eta 2016ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan helburu horretarako gaitzen den antzeko kontu-sailaren kargura, eta 34,72 euro enpresak Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuota ordaintzeko (2015eko abendukoa, 2016ko urtarrilean ordaindu beharko dena). Hori guztia, aurrekontuan krediturik bada.

  8. Iraupena.

    Esleitzeko ebazpenean adieraziko den egunean hasiko da beka (otsailaren 1a baino lehenago ez, betiere), eta 2015eko abenduaren 31n bukatuko da. Beka ez da luzatuko.

  9. Bekaren zenbatekoa eta ordainketa.

    Bekaren gehieneko zenbatekoa 11.931,92 eurokoa izanen da urtean; horietatik 11.897,20 euro 2015. urtean egotziko dira, eta 34,72 euro 2016an. Zenbateko horretan Gizarte Segurantzaren kotizazioak sarturik daude. Onuradunari hilero 1.050,00 euro pagatuko zaizkio, edo haien zati proportzionala, bidezko bada. Zenbateko horretatik Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari dagokiona kenduko da. Era berean, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak hilero ordainduko du bekadunari dagokion Gizarte Segurantzaren kotizazio kuotaren zatia (34,72 euro).

  10. Bateraezintasunak.

    Prestakuntza beka ez da bateragarria izanen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio batzuek edo beste ente publiko edo pribatuek edo partikularrek ematen dituzten beste batzuekin.

  11. Eskatzaileek bete beharreko baldintzak.

    Betebehar hauek guztiak betetzen dituzten pertsona fisikoak soilik izan daitezke onuradunak:

    1. Adinez nagusia izatea.

    2. Espainiako herritarra izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen batekoa. Nolanahi ere, Espainiako nazionalitatea ez duenak gaztelaniaz behar adina badakiela frogatu beharko du.

    3. Jarduteko gaitasun osoa izatea eta Nafarroako Foru...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR