80/2019 FORU DEKRETUA, uztailaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitateko Ikastetxe Publikoen Sarea berrantolatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

HITZAURREA

Ikasleak Nafarroako Gobernuaren titulartasuneko ikastetxe bati atxikitzea eta ikastetxe horretan sartzea Nafarroako Foru Komunitateko geografia eta populazio aniztasunaren arabera antolatu behar dira, eta, horretarako, martxoaren 13ko 69/1995 Foru Dekretua onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeen sarea berrantolatzeko arauak ematen zituena.

Ondoren, ikasleek eskolatze prozesuan zehar aldaketa asko egiten zituztenez eta, horren ondorioz, ikastetxe berriak sortu behar izan zirenez, martxoaren 13ko 150/1996 Foru Dekretuak eta martxoaren 30eko 109/1998 Foru Dekretuak arestian aipatutako foru dekretua aldatu zuten.

1998an foru dekretuaren azken egokitzapena egin zenetik, ikastetxe publikoen sarea antolatzen jarraitu da ikastetxe publikoak sortuz, kenduz edo bereiziz gobernu erabakien bitartez; erabaki horiek sarea aldatzen zuten, ikasleak ikastetxeei atxikitzeari dagokionez.

Ikastetxe publikoen sarearen egitura erregelamenduz arautu zen azken alditik hona denbora luzea igaro da, eta denbora horretan hezkuntza arloko lau lege organiko berri onetsi dira; honako hauek, hain zuzen: 9/1995 Lege Organikoa, azaroaren 20koa, Ikastetxeetako parte-hartze, ebaluazio eta gobernuari buruzkoa; 10/2002 Lege Organikoa, abenduaren 23koa, Hezkuntzaren Kalitateari buruzkoa; 2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa; eta 8/2013 Lege Organikoa, abenduaren 9koa, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzekoa. Horrenbestez, komenigarria eta beharrezkoa da ikastetxe publikoen sarea osorik berrantolatzea, ikasleen eskolatze bideak honako faktore hauen arabera egokitzeko: dagoen ikastetxeen sarea eta ikasleen bizilekua.

Era berean, berrantolamendu hori egin behar da Iruñerrian, Tuteran eta biztanlegune nagusien inguruan egon diren hiri-kontzentrazioen ondorioz populazioak nabarmen aldatu baitira eta, horren ondorioz, Foru Komunitateko landa inguruko biztanleak gutxitu baitira.

Berrantolamendu hori egin beharra ekarri duen beste arrazoietako bat hauxe da: Nafarroako Foru Komunitatean hezkuntza sistemarako onetsi diren hizkuntza-ereduen eskaintza nola garatu den, eredu horiek handituz edo txikituz, ikastetxeak lehenengo aldiz berrantolatu zirenetik gaur egunera arte. Aurreko puntuan adierazitako arrazoiaren euskarri gisa, otsailaren 24ko 4/2015 Foru Legearen bidez Euskarari buruzko irailaren 15eko 18/1986 Foru Legearen 26. artikulua aldatu zen, eta testu hau hartu zuen: “Euskararen irakaskuntza bultzatua izanen da, eta hala behar izanez gero...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR