80/2019 FORU AGINDUA, irailaren 24koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baita zein diren gutxieneko zerbitzuak eta horietarako behar diren langileak Hezkuntza Departamentuko eskumenen esparruan, ikusirik 2019ko martxoaren 27rako deitutako greba orokorra.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ESK eta STEILAS sindikatuek greba orokorra egiteko deia egin dute; eragina izanen du Nafarroako Foru Komunitateko funtzionarioen eta lan-kontratudunen jarduera guztietan, baita zerbitzu publikoen ardura duten enpresa eta erakundeetako langileen jardueretan ere, edozein izanik ere enpresa eremua nahiz zer administrazioren menpe dauden. 2019ko irailaren 27rako egin da deia, 00:00etatik 24:00etaraino.

Ekainaren 10eko 119/2002 Foru Dekretuaren bidez, behar diren neurriak hartzen dira Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen oinarrizko zerbitzuen funtzionamendua bermatzeko, lanuzteetarako deiak direla eta. Foru dekretu horrek, egoera honetan aplikatzekoa denak, lehen xedapen gehigarrian adierazten duenez, ahalmena ematen die Nafarroako Gobernuko kontseilariei gutxieneko zerbitzuak ezar ditzaten funtsezko prestazio publikoetarako, baita horiei arreta emateko behar diren langileak ere, betiere grebarako deia egin duten sindikatuei entzun ondoren.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko organo eskudunek dagozkien jarduketak eginik greba batzordean (enplegatu publikoei dagokienez) eta Hezkuntza Departamentukoek ere berei dagozkien jarduketak eginik greba batzordean (funts publikoak jasotzen dituzten ikastetxe pribatu itundu edo diruz lagunduetako langileei dagokienez), beharrezkoa da gutxieneko zerbitzuei arreta emateko behar diren langileak ezartzea.

Hezkuntza funtsezko zerbitzu publikoa denez, beharrezkoa da neurriak hartzea, herritarrei konpondu ezinezko kalteak saiheste aldera, eta bermatuko da funts publikoz sostengatutako ikastetxe eta bulegoen funtzionamendua. Hori dena, kontuan harturik, orobat, administrazio publikoko langileek eta langile guztiek oro har dutela grebarako eskubidea Konstituzioaren arabera.

Espainiako Konstituzioaren 27. artikuluak, 1. eta 5. apartatuetan, aitortzen du gizabanako guztien hezkuntza eskubidea, eta botere publikoek eskubide hori bermatu behar dutela ezartzen du; halaber, 4. apartatuan adierazten du oinarrizko hezkuntza nahitaezkoa dela.

Horrez gain, kontuan hartuta ikasleek unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetara joateko eskubidea dutela –eta, batzuetan, betebeharra ere bai–, Hezkuntza Departamentuak behar bezalako arreta bermatu behar die 2019ko irailaren 27an ikastetxeetara doazen ikasleei (gehienbat, adingabeak dira). Era berean, greban parte hartzen ez dutenek lan egiteko eskubidea dutenez, zuzendaritza lanak bermatu behar dira, grebarik egiten ez...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR