8/2019 FORU LEGEA, otsailaren 28koa, Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legea aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAKO BABES ZIBILARI ETA LARRIALDIEN KUDEAKETARI BURUZKO UZTAILAREN 1EKO 8/2005 FORU LEGEA ALDATZEN DUENA.

HITZAURREA

Babes Zibilari buruzko urtarrilaren 21eko 2/1985 Legeak babes zibilerako lehen arau-esparru bat ezarri zuen, garai hartako Estatu autonomiko jaioberriari egokitua. Konstituzio Auzitegiak lege horren baliozkotasuna berretsi zuen zenbait epairen bidez, zeinetan Estatuari aitortu baitzitzaion eskumena duela –Konstituzioaren 149.1.29 artikuluaren arabera, eta, hortaz, segurtasun publikoaren baitan– ez soilik estatu-interesa gertatzen deneko larrialdiei aurre egiteko (eskura dituen baliabideak mobilizatuz), ezpada babes zibilaren arloko zerbitzuen eta baliabideen koordinazioa bilatzeko eta babesteko ere, zerbitzu eta baliabide horiek “gutxieneko estatu-diseinu edo -eredu batean” sartuta.

2/1985 Lege horren fruitu, autonomia erkidegoek eta toki entitateek beren eskumen berekiak hedatu zituzten arlo horretan; hartara, beren jarduna arautu zuten, babes zibileko beren zerbitzu berekiak taxutu zituzten eta larrialdi-mota ororen kudeaketari begira aurrerabide nabarmena ekarri duten larrialdien koordinazio-organo eskudunak nahiz babes zibileko udal zerbitzu eraginkorrak garatu dituzte.

Nafarroa ez zen garapen horretatik bazter gelditu, eta, halatan, Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legea onetsi zuen. Foru lege horren helburua zen Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan babes zibileko eta larrialdietako artatze-ekintzak antolatzea. Horretarako, batetik, Nafarroako administrazio publiko ezberdinen jarduketak arautu behar ziren, bai arriskuen prebentzio eta kontrol arlokoak, bai gerta litezkeen larrialdi, katastrofe eta hondamendi publikoen kudeaketari dagozkionak; eta, beste alde batetik, jarduera arriskutsuak hartzen dituzten establezimendu publiko eta pribatuei autobabeserako neurriak galdatu; hots, arriskua sor ditzaketen jarduerak egiten dituzten pertsona edo enpresek beraiek jarduera horien ondorioak aurreikusteko eta, horrenbestez, beren burua babesteko abian jarri behar dituztenak. Horrekin bermatu nahi zen larrialdiak kudeatzeko sistema integratu eta bateragarri bat beti eskura egotea, Nafarroako lurralde eremuan gertatzen diren egoera kaltegarri edo arriskutsuetan edo hondamendietan egin beharreko lan guztiak egoki koordinatu, zuzendu eta kontrolatzeko.

Geroago, eta oinarri harturik arriskuen, baliabideen eta legediaren bilakaeran nahiz horrek babes zibileko zerbitzuen ikuskerari eta antolamenduari ekarritako aldaketetan, beste lege bat onetsi zen Babes Zibilari buruzko urtarrilaren 21eko 2/1985 Legearen ordez –Babes Zibilaren Sistema Nazionalari buruzko uztailaren 9ko 17/2015 Legea, hain zuzen ere–, zeinaren helburua baita herritarrak larrialdien eta katastrofeen aitzinean babesteko sistema nazionalaren funtzionamendua indartu eta hobetuko duten mekanismoak sendotzea.

17/2015 Lege berrira egokitzeko, eta 8/2005 Foru Legearen hamahiru urtetik gorako ibilbidean hautemandako gabeziak ikusita, foru legea aldatzea komeni da, larrialdien arretaren eta kudeaketaren egungo egoerara egokitzeko.

8/2005 Foru Legea aldatzen da, halako moduan non, babes zibileko planen definizioak edo homologazioa bezalako gaietan 17/2015 Legera egokitzeaz gain, bestelako alderdi batzuk ere jasoko baitira. Laburbilduta, honako hauek:

Nafarroako Babes Zibilaren alarma eta alerta sare bat sortzea; babes zibileko planak oinarrizko zerbitzuekin lotutako kontingentzia planetara hedatzea; autobabesaren arloko alderdiak hobetzea; herritarren lankidetzaren eta parte-hartzearen arloko beste alderdi batzuk jasotzea, bai eta babes zibilaren arloan herritarrek dauzkaten betebeharren eta eskubideen arlokoak ere; datu-bilketa eta -tratamenduaren auzia Larrialdien Kudeaketarako Zentroan zehaztea; Babes Zibilaren eta Larrialdien Zerbitzuetako langileen araubidea erregulatzea, eta Babes Zibilaren eta Suhiltzaileen Zerbitzuen Mahai Sektorial berekia sortzea.

Azken finean, foru legea aldatzearekin esparru juridikoa gaurkotzen da, herritarrentzat hain garrantzitsua den gai batean, nola baita babes zibila. Eta aldatzen den legea onetsi zenetik izandako eskarmentuaren nahiz Babes Zibilaren Sistema Nazionalari buruzko Lege berriaren argitan egiten da, bai eta Nafarroaren eskumen berekiak kontuan hartuta ere.

Artikulu bakarra.–Nafarroako babes zibilari eta larrialdien kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legea aldatzea.

Nafarroako babes zibilari eta larrialdien kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legea honela aldatuta geldituko da:

Bat.–2. artikulua aldatzen da, eta testu hau izanen du:

“Foru lege honi dagokionez, honako definizioak hartuko dira aintzat:

Galzoria: babes zibilak zaindu beharreko pertsona-taldeei edo ondasun-multzoei egoera jakin batzuetan kaltea egiteko ahalmena.

Zaurgarritasuna: pertsona-talde edo ondasun-multzo baten ezaugarria, inguruabar jakin batzuetan galzoriaren eragina neurri handiago edo txikiagoan jasateko moduan egotea dakarkiena.

Mehatxua: babes zibilak zaindutako pertsonek eta ondasunek duten egoera, zeinean berehalako edo ezkutuko galzori baten aitzinean baitaude neurri handiago edo txikiagoan.

Arriskua: mehatxu bat pertsona-talde edo ondasun-multzo bat ukitzera iristeko aukera.

Larrialdia: bat-batean sortzen den egoera, ondasunen nahiz pertsonen bizitza edo osotasun fisikoa arrisku handian jartzen dituena edo erasotuak gertatzen direnekoa, eta berehalako neurriak hartzea eskatzen duena, arriskua bertan behera uzteko edo kalteak minimizatzeko. Arruntak nahiz apartekoak izan daitezke.

Aparteko larrialdia: bat-bateko arrisku kolektiboko egoera, pertsonak edo ondasunak berehalako galzorian jartzen dituen gertaera baten ondoriozkoa eta botere publikoen aldetik horiek artatzeko, kalteak arintzeko eta katastrofe bihur dadin ekiditen saiatzeko kudeaketa azkarra exigitzen duena.

Larrialdi arruntetik bereizten da azken honek ez duelako eragin kolektiborik.

Katastrofea: biktima, kalte eta inpaktu material ugari eragiteagatik erkidego edo gizarte baten funtzionamendua substantzialki asaldatzen edo eteten duen egoera edo gertakari bat, artatze-baliabide gehiago eskatzen dituena erkidegoak berak eskuragarri dauzkanak baino.

Oinarrizko zerbitzuak: beharrezkoak direnak oinarrizko eginkizun sozialak, osasuna, segurtasuna eta herritarren ongizate sozial eta ekonomikoa edo administrazio publikoen funtzionamendu eraginkorra mantentzeko.

Zoritxar publikoa: biztanleengan eragin orokorra duen katastrofea.

Larrialdietako laguntza: pertsonen bizia eta osotasun fisikoa babestea helburu duten jarduketa urgenteak, baita ondasunak eta ingurumena zaintzekoak ere, gizakiak nahiz naturak eragindako larrialdiak gertatzen direnean”.

Bi.–3. artikuluaren b), c), e), f), g) eta h) letrak aldatzen dira, eta testu hau izanen dute:

“b) Detekzio, alarma eta transmisio sistemak ezartzea, ahalbidetuko dutenak alerta goiztiarra eta kasu bakoitzean beharrezkoak diren prebentzio-neurriak hartzea.

  1. Autobabesa sustatu eta ahalbidetuko duten neurriak hartzea, halako moldez non herritarrak gauza izanen baitira pertsonei eta ondasunei kalteak eragiten ahal dizkieten zoritxarreko edozein gertakari aurreikusi eta horiei aurrea hartzeko eta, zorigaitza gertatuz gero, hura deuseztatu eta haren ondorioak gutxitzeko urratsak egiteko.

  2. Ezbeharra sortzen duten zergatietan batera esku hartzea, ezbeharraren hedadura eta ondorioak murrizteko eta herritarrak babesteko eta sorosteko.

  3. Oinarrizko zerbitzuak berrezartzea eta ezbeharrak ukitutako ehundura sozioekonomiko eta eta ingurumenekoa berreskuratzeko programa sustatzea.

  4. Esku hartzeko zerbitzuak sortu eta mantentzea eta zerbitzu horietako langileak behar bezala prestatzea.

  5. Larrialdietan kalteak jaso ditzaketen herritarrak informatzea, sentsibilizatzea eta prestatzea.”

    Hiru.–4. artikuluaren 1. apartatua aldatzen da, eta testu hau izanen du:

    “1. Nafarroako administrazio publikoek, foru lege honen helburuak betetze aldera eta nork bere eskumenen esparruan, larrialdien kudeaketarako sistema publiko, integratu eta bateragarria izanen dute, egin beharreko urratsak eraginkortasunez koordinatu, bideratu eta kontrolatzeko.

    Sistemaren taxuerak modua emanen du neurrien aktibazioa eta baliabideen aplikazioa arian-arian egiteko, larrialdien norainokoaren arabera, halako moldez non horien eraginkortasuna eta efizientzia bermatuko den.”

    Lau.–5. artikulua aldatzen da, eta testu hau izanen du:

    “Nafarroako administrazio publikoek, beren eskumenen esparruan, egin behar dituzten babes zibileko oinarrizko jarduketak hauek dira: arrisku egoerak aurreikusi eta horiei aurrea hartzea, plangintza, esku-hartzea, koordinazioa, zuzendaritza, normaltasunaren berreskuratzea eta herritarrei eta larrialdi-zerbitzuetako langileei informazioa eta heziketa ematea.”

    Bost.–7. artikuluaren 3., 4., 5. eta 6. apartatuak aldatzen dira, eta testu hau izanen dute:

    “3. Pertsonentzat edo ondasunentzat arrisku larria sortzen ahal duten jardueren katalogo bat ezarriko da erregelamendu bidez, bai eta jarduera horiek egiten diren zentro, establezimendu, sail eta instalazioena ere. Horien titularrek autobabeserako plan bat eduki beharko dute, foru lege honen 15. artikuluan ezarritakoa betez, eta arriskuei aurre egiteko –gutxienez ere, suteei eta, oro har, erantzukizun zibilari– behar adinako diruarekin erantzuteko aseguruak kontratatu beharko dituzte. Katalogoan orobat ezartzen ahalko da zer establezimenduk egin beharko duten nahitaez txostena beren segurtasun-egoerari buruz, establezimendua eraikitzeko lizentzia eman aitzin. Txostena lizentzia ematearen aurkakoa bada edo neurri zuzentzaileak ezartzen baditu, loteslea izanen da.

    1. Larrialdi, katastrofe edo hondamendi egoerak sortzen ahal dituzten jarduerak egiten dituzten pertsonek eta enpresen eta entitateen titularrek behar bezalako babesa ziurtatzeko beren jarduerei buruzko informazioa eman...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR