8/2016 FORU LEGEA, ekainaren 9koa, Nafarroako Kontseiluari buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAKO KONTSEILUARI BURUZKOA.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoko 28. ter artikuluak, urriaren 27ko 7/2010 Lege Organikoak emandako testuaren arabera, xedatzen du Nafarroako Kontseilua Nafarroako Foru Komunitateko organo aholku-emaile nagusia dela, eta bere funtzioak autonomia organiko eta funtzionalarekin betetzen dituela, bere objektibotasun eta independentzia bermatze aldera. Halaber, xedatzen du foru lege batek arautuko dituela Nafarroako Kontseiluaren osaera, hautaketa, eskudantziak, araubide juridikoa eta funtzionamendua.

Nafarroako Kontseiluari 1999an ezarri zitzaion araubide juridikoa gaurkotu eta haren funtzionamendua hobetzeko, autonomia organiko eta funtzionala duen organo aholku-emailea den aldetik, eta haren kideen kualifikazio tekniko zorrotza, neutraltasun politikoa eta inpartzialtasuna bermatzeko, bidezkoa da erakunde hori foru lege honen bitartez arautzea.

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Izaera.

    2. Nafarroako Kontseilua Nafarroako Foru Komunitateko organo aholku-emaile gorena da.

    3. Nafarroako Kontseiluak bere eginkizunak autonomia organiko eta funtzionalez beteko ditu, bere objektibotasuna eta independentzia bermatze aldera.

    4. Bere eginkizunetan diharduela, Nafarroako Kontseiluak ordenamendu juridikoa gordetzen dela begiratuko du. Abaguneari eta komenigarritasunari dagozkien alderdiak baloratuko ditu gaiaren izaerak horretara behartzen duenean edo kontsulta egin duen agintariak berariaz eskatzen duenean; halaber, baloratuko du Administrazioak eraginkortasun handiagoa izatea bere helburuak betetzerakoan.

    5. Kontseiluari aholkua eskatzea nahitaezkoa izanen da hala ezartzen denean lege honetan edo beste batzuetan, eta gainerakoetan aukerakoa izanen da.

    6. Kontseiluaren irizpenak idatziz emanen dira beti eta ez dira lotesleak izanen, legez kontrakoa esaten ez den bitartean.

  2. KAPITULUA

    Osaera eta antolamendua

    1. artikulua. Kontseilukideak.

    2. Kontseilua bost kidek osatuko dute, izen aitortua eta gutxienez ere hamabost urteko lanbide-esperientzia izan eta nafar izaera politikoa daukaten juristen artean izendatuak.

    3. Nafarroako Kontseiluko kideak zortzi urtez izendatuko dira eta ezin izanen dira berriz hautatuak izan.

    4. Kontseilukideak independenteak izanen dira eta ezin izanen dira kargutik kendu.

    5. artikulua. Nafarroako Parlamentuak eginiko hautaketa.

    6. Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurari dagokio hautatzea, gehiengo osoz, Nafarroako Kontseiluko kide izendatuak izateko proposatuko diren pertsonak.

    7. Kontseiluan postu huts bat suertatzen denean, hilabeteko epean jarriko da abian hura betetzeko prozedura, hurrengo idatz-zatietan xedatuari jarraituz. Nolanahi ere, postu hutsak banaka bete beharko dira, postu huts bat baino gehiago betetzeko prozedurak metatzen utzi gabe.

    8. Honakoek proposatu ahalko dituzte postu hutsak betetzeko izangaiak:

      1. Parlamentu-talde batek edo batzuek.

      2. Nafarroako abokatu-elkargoek edo, kasua bada, Nafarroako Abokatu Elkargoen Kontseiluak.

      3. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluak.

    9. Proposamenarekin batera, izangai bakoitzak bere onarpena adierazten dueneko idazki bat aurkeztuko da.

    10. Nafarroako Parlamentuak, hautaketa egiten den Osoko Bilkuraren saioa egin baino lehen, izangaia edo izangaiak deituko ditu arloan eskuduna den batzordean agertzera, beren merezimenduak azal ditzaten.

    11. artikulua. Izendapena eta karguaz jabetzea.

    12. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak hautatu den pertsonaren izena jakinaraziko dio Foru Komunitateko lehendakariari, izenda dezan.

    13. Izendatuak izan eta hurrengo hogeita hamar egun naturalen barruan jabetuko dira karguaz kontseilukideak, zin eginez edo hitz emanez Nafarroako foru araubidea beti errespetatuko dutela, Konstituzioari eta legeei men eginen dietela eta beren karguari dagozkien betebeharrak zintzo beteko dituztela.

    14. artikulua. Antolamendua.

    15. Nafarroako Kontseiluaren eraketa baliozkoa izan dadin, bilkurak eta eztabaidak egin eta erabakiak hartzeari dagokionez, beharrezkoa izanen da bertaratuta egotea haren kideetatik hiru, gutxienez ere.

    16. Kontseiluburua kontseilukideen artetik hautatuko da, gehiengo osoz eta isilpeko bozketan. Gehiengo osoa lortzen ez bada, beste bozketa bat eginen da. Horretan boto gehien eskuratu duen pertsona joko da hautatutzat. Berdinketarik gertatuz gero, beste bozketa bat eginen da, eta berdinketa errepikatu egiten bada, adinez zaharrena den pertsona suertatuko da hautatuta. Kontseiluburua hautatu ondoren, Foru Komunitateko lehendakariari proposatuko zaio hura izenda dezan. Kontseiluburuaren agintaldiak gehienez lau urte iraunen du, eta ezin izanen da berriz hautatu.

    17. Kontseiluburuaren kargua hutsik badago, edo kontseiluburua kanpoan edo eri dagoenean, haren ordez ariko da idazkari ez den kiderik adinduena, beste bat hautatu edo ordezkapenaren zergatia desagertu arte.

    18. Kontseiluko idazkaria kontseilukideen artetik hautatuko da, gehiengo osoz eta isilpeko bozketan. Gehiengo osoa lortzen ez bada, beste bozketa bat eginen da. Horretan, boto gehien eskuratu duen pertsona suertatuko da hautatua. Berdinketarik gertatuz gero, beste bozketa bat eginen da, eta berdinketa errepikatu egiten bada, pertsonarik gazteena hautatuko dute. Hautaketaren ondoren, Foru Komunitateko lehendakariari proposatuko zaio hura...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR