79/2019 FORU AGINDUA, apirilaren 8koa, aldatzen duena Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 22ko 456/2016 Foru Agindua, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak onetsi zituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak abenduaren 22an emandako 456/2016 Foru Aginduaren bidez (2017ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 12koa), Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezarri ziren.

Basozainak/Guarderío de Medio Ambiente kolektiboko langileen araubide berariazkoa arautzen duen urtarrilaren 30eko 7/2019 Foru Dekretuak (2019ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 22koa) agerian uzten du arau berri honi esker koordinazio mekanismoak indartu nahi direla esparru honetan, eta, horretarako, aurreikusten da koordinazio unitate bat sortzea barruti bakoitzaren egitura organikoan.

Era berean, “Unitateen eta lanpostuen zerrenda” izeneko 4. artikuluko 1. apartatuan, koordinatzaileari buruzkoan, azaltzen denez, koordinazio unitatea Ingurumena Zaintzeko Atalari atxikitako unitate organikoa da, eta aipatu atalari dagokio hura antolatzea eta zuzentzea, bai eta lan eskaerak zehaztea eta basozainei jarraibideak ematea ere; basozainek koordinatzaileari eman beharko diote beraien lanaren berri.

Azkenik, egiturari buruzko lehen xedapen gehigarrian ezartzen denaren arabera, urtarrilaren 30eko 7/2019 Foru Dekretuak, Basozainak/Guarderío de Medio Ambiente kolektiboko langileen araubide berariazkoa arautzen duenak, indarra hartu ondoko bi hilabeteetan, ingurumenaren arloan eskumena duen departamentuko titularrak, foru agindu bidez, departamentuaren egitura aldatuko du, eta bertan sartuko dira foru dekretu horretan ezarritako koordinazio unitateak, bulego burutzak izanen direnak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 34.4 artikuluak kontseilari bakoitzaren esku uzten du bere departamentuko bulegoak sortu, aldatu edo kentzeko eskumena.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 55.2. artikuluarekin bat,

AGINTZEN DUT:

  1. 2. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

    “2. artikulua. Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia.

    Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusian bulego hauek ezarriko dira:

    1. Ingurumena Zaintzeko Atalari atxikita: Baliabideen Kudeaketarako eta Laguntzarako Bulegoa, Plangintza eta Garapen Bulegoa, Administrazio Laguntzako Bulegoa, eta koordinazio unitate hauek: Bidasoa, Aezkoa-Kintoa, Erronkari-Zaraitzu, Iruña, zentrala, Lizarra 1...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR