79/2016 FORU DEKRETUA, irailaren 27koa, Nafarroako Foruzaingoaren lanaldi eta ordainsarien erregelamendua onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Apirilaren 10eko 15/2015 Foru Legeak Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legeari ekarritako aldaketaren ondorioz, legerian sartu da ordainsariei buruzko araubide zehatz-zehatza, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario publikoentzat orokorrean ezarritakora egokiturik eta hura aplikatzeko portzentajeak markaturik.

Legearen erreforma horren xede nagusia izan zen Nafarroako Foruzaingoan soldaten artean zeuden aldeak gutxitzea, polizia kidegoari atxikiriko zenbatekoaren birbanaketa eginez, soldata-masa batere handitu gabe.

Apirilaren 10eko 15/2015 Foru Legeak, bere azken xedapenetako bigarrenean, aurreikusten zuen Nafarroako Gobernuak 2016ko urtarrilaren 1erako izanen zituela egokituak ordainsariak eta lanaldien araubidea; hala ere, data hori aurtengo urriaren 1era gibelatu zen, abenduaren 28ko 25/2015 Foru Legearen bitartez.

Paradaz orobat baliatu nahi izan da Nafarroako Foruzaingoaren lanaldien arauketara ekartzeko lan denboraren antolaketaren halako alderdi batzuei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2003ko azaroaren 4an eman 2003/88/EE Zuzentarauko aurreikuspenak, bereziki eguneko gutxieneko atsedenaldiari eta lanaldien iraupenari dagokienez, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiaren otsailaren 22ko 41/2016 Epaian ezarritakoarekin bat.

Gisa berean, bete egiten da Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen zazpigarren xedapen gehigarriko manua, behartzen baitzuen proba fisikoak gainditzeagatik hartu beharreko diru konpentsaziorako baldintzak erregelamendu bidez garatzera. Xedapen gehigarri horrek urtarrilaren 10eko 1/2005 Foru Dekretua indarrean deklaratu zuen behin-behinekoz, orain egiten den erregelamenduzko garapena egiten ez zen bitartean. Foru dekretu hori indarrik gabe gelditu eta oraingoak ordeztu duenez, beharrezkoa da diru konpentsazio hori arautzea eta araubide iragankor bat ezartzea diru konpentsazioaren aukera baliatzeko 2017rako.

Bestalde, martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legeak behartzen du lanpostu bakoitzaren eta haren berezitasunen azterketa egitera, ordainsariak egokitu ahal izateko.

Azterketa hori eginda, Foru Dekretu honek arau maila ematen die lanpostuak baloratzeko irizpideei; hemendik aitzina horiek erreferentziatako balioko dute etorkizunean egiten diren balorazio edo aldaketetarako.

Hori horrela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposatuta,Nafarroako Kontseiluaren irizpena ikusirik eta Nafarroako Gobernuak 2016ko irailaren 28ko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra. Nafarroako Foruzaingoaren lanaldi eta ordainsarien Erregelamenduaren onespena.

Onetsi egiten da Nafarroako Foruzaingoaren lanaldi eta ordainsarien Erregelamendua. Testu hori foru dekretu honi erantsi zaio.

Xedapen indargabetzaile bakarra

Indarrik gabe geldituko dira foru dekretu honetan xedatutakoaren kontra dauden maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak, eta berariaz, honako hauek:

  1. 1/2005 Foru Dekretua, urtarrilaren 10ekoa, Nafarroako Foruzaingoko kideen lanaldien, ordutegien eta ordainsarien Erregelamendua onesten duena.

  2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko plantilla organikoko lanpostuei dagozkien ordainsari osagarrien gehikuntzak aplikatzen dituen otsailaren 12ko 11/2007 Foru Dekretuaren 4. artikulua, horrela betetzen baita Administrazioak eta sindikatuek Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen lan baldintzei buruz 2006. eta 2007. urteetarako izenpetu zuten akordioa.

  3. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionarioen ordainsari osagarriak egokitzen dituen martxoaren 17ko 19/2008 Foru Dekretuaren 1. artikuluaren A idatz-zatia, horrela betetzen baita Administrazioak eta sindikatuek Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen lan baldintzei buruz 2006. eta 2007. urteetarako izenpetu zuten akordioa.

  4. Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako plantilla organikoa aldatzen duen otsailaren 7ko 7/2011 Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarria.

    Xedapen iragankor bakarra

    2017rako, Nafarroako Foruzaingoan proba fisikoen ordu konpentsazioa jasotzeko eskubidea duten kide guztiek aukera izanen dute, 2016ko urriaren 15a baino lehen, foru dekretu honen 14.4 artikuluan aurreikusten den diru konpentsazioa eskuratzeko.

    Azken xedapen bakarra

    Foru dekretu honek 2016ko urriaren 1ean hartuko du indarra, ezertan galarazi gabe apirilaren 10eko 15/2015 Foru Legearen azken xedapenetako bigarreneko bigarren eta hirugarren idatz-zatian xedatutakoa (Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legea aldatu zuen foru lege horrek), abenduaren 28ko 25/2015 Foru Legearen idazketari jarraituz.

    Iruñean, 2016ko irailaren 28an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

    NAFARROAKO FORUZAINGOAREN LANALDI ETA ORDAINSARIEN...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR