78/2020 FORU DEKRETUA, urriaren 28koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

258. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 4a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 78/2020 FORU DEKRETUA, urriaren 28koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak adierazi du beharrezkoa dela lanpostu batzuk sortzea plantilla organikoan, 2020ko lan publikoaren eskaintzan sartu ahal izateko.

Halaber, plantilla organikoan zehaztu beharreko kontu bat denez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak lanpostu bat moldatzeko planteatu duen aldaketa jaso da. Aldaketa honek ez du kostu ekonomikorik.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeiko urriaren hogeita zortzian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Lanpostu batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan.

Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira plantilla organikoan:

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua

Barne Zuzendaritza Nagusia.

–Foruzain-agenteak: hogeita hamar lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 11029, 11030, 11031, 11032, 11033, 11034, 11035, 11036, 11037, 11038, 11039, 11040, 11041, 11042, 11043, 11044, 11045, 11046, 11047, 11048, 11049, 11050, 11051, 11052, 11053, 11054, 11055, 11056, 11057 eta 11058 zenbakiak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR