78/2019 FORU AGINDUA, otsailaren 25ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, “Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Kalitatearen Jardunbide Egokien XII. Saria”ren deialdia egiten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuak hainbat eginkizun esleitzen dizkio departamentuari; besteak beste, kalitatearen hobekuntza sustatzea, horixe baita lortu beharreko helburu garrantzitsuenetako bat, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legean xedatutakoaren esparruan.

Eskumen hori gauzatzeko, departamentuak, “Tomás y Lydia Recari García” Fundazioarekin elkarlanean, “Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Kalitatearen Jardunbide Egokien XII. Saria”ren deialdia egin du, urtero deitzen baita.

Gizarte zerbitzuen kalitatea osoko kontzeptu gisa ulertu behar da, erabiltzaileen bizi-kalitatea bermatzen lagundu behar duena, haiek sistemaren erdigunea direla.

Nabarmendu nahi da XII. deialdi honetan sari bakarra emanen dela. Epaimahaiaren iritziz aitortza publiko hori merezi duen entitateak jasoko du, jardunbide egokiak aplikatzen dituelako gizarte zerbitzuen erabiltzaileei emandako arretan, enpleguaren kalitatean edo/eta erakundearen kudeaketa hobetzearen arloan.

Jardunbide egokiak baloratuko ditu epaimahaiak, helburu hauekin aplikatutakoak gizarte zerbitzuen erabiltzaileendako arretan: pertsona horien eta haien familien gustuak, gaitasunak eta nahiak errespetatzea; haien zaintza eta elkarren arteko harremanak eta jarduerak hobetzea; eta eguneroko bizitza ahalik eta askeen antola dezaten ahalbidetzea. Epaimahaiak, jardunbide egokiak baloratzean, honako hauek lehenetsiko ditu, zentzu orokorrean: autonomia pertsonala sustatzea, familia eta talde barneko harremanak hobetzea, eta norberak nahiz taldeak erabakiak har ditzan eta nork bere gustuak adieraz ditzan bultzatzea, askatasun giroan.

Enpleguaren kalitatean eta/edo erakundeen kudeaketa hobetzearen arloan aplikatutako jardunbide egokiei dagokienez, berriz, epaimahaiak lehentasuna emanen die antolakundeko langileen bizi-kalitatea hobetzeko eginiko jarduketei (lan arauditik haratago), bai eta lankidetza nahiz elkarri laguntzea sustatzen dutenei ere, aniztasuna kontuan hartuz, ongizatea bilatuz eta berdintasuna bultzatuz.

Ildo horretan, enpleguaren kalitatearen baitan, epaimahaiak baloratuko du zenbateraino hobetzen den zerbitzuaren eraginkortasuna eta efizientzia; nolakoa den lana antolatzeko barne praxia, planifikazioa, buruen inplikazioa, prozesuen araberako kudeaketa eta lantaldeak eratzeko prozesua; kudeaketan eta norberaren gaitasunak kontuan hartzean izandako malgutasuna; genero berdintasunik eta prestakuntza planik ba ote den; gizarteratzeko zailtasuna duten langileak kontratatzen ote diren; eta lan baldintzak nolakoak diren, beste askoren artean. Halaber, baloratuko du horrek guztiak zenbateraino handitzen duen langileen gogobetetze maila, errendimendua, entitateko partaide izatearen sentimendua, eta erabiltzaileei eta haien familiei emandako zerbitzuaren kalitatea.

Sariaren XII. deialdi honen bidez, esan denarekin bat datozen jardunbide egokiak aplikatzen dituzten entitateen lana jendaurrean aitortu nahi da, egunero gizarte zerbitzuen kalitatea hobetzen diharduten horiena, hain zuzen ere.

Horregatik guztiagatik, sariaren helburua mantentzen da: pertsonenganako arreta eta enpleguaren kalitatea edo/eta antolakundeen kudeaketaren hobekuntza helburu dituzten jardunbide egokiak zabaltzea eta jakitera...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR