78/2018 FORU AGINDUA, urriaren 16koa, Garapen Ekonomikorako kontseilariak emana, “Doneztebe-Irurtzun Bizikleta Bidearen Udalez gaindiko Proiektu Sektorialak” ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozeduraren tramitazioa hasten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuak 2018ko urtarrilaren 24an hartutako erabakiaren bidez, Doneztebe-Irurtzun Bizikleta Bidearen Proiektua, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak sustatua, Udalez gaindiko Plan Sektorial deklaratu zen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginean aurreikusitako ondorioetarako (2018ko 38. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 22koa).

Nafarroako Gobernuak 2018ko uztailaren 25ean hartutako Erabakiaren bidez, Doneztebe-Irurtzun Bizikleta Bidearen Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala onetsi zen, eta jendaurreko epean aurkeztutako alegazioak ebatzi ziren (2018ko 188. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa).

Nafarroako Gobernuak 2018ko urriaren 10ean hartutako Erabakiaren bidez, presako deklaratzen da, nahitaez desjabetzeko, “Doneztebe-Irurtzun Bizikleta Bidearen Udalez gaindiko Proiektu Sektorialaren” lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa.

Proiektu Sektorial honen helburua da Donezteberen eta Latasaren arteko bizikleta bide bat prestatzeko behar diren baldintzak definitzea eta ezartzea, dagoeneko badauden Plazaolako eta Bidasoako bide berdeekin konektatu eta Eurovelo sarearen tarte bat osatzeko Nafarroan, Endarlatsatik Iruñera.

Proiektu sektorialean zehaztutako trazadurak 52 kilometroko luzera du guztira. Ibilbidean, honako udal-mugarte hauek gurutzatzen dira: Doneztebe (han bat eginen du Bidasoako bide berdearekin), Donamaria, Oitz, Urrotz, Beintza-Labaien, Saldias, Basaburua, Imotz (han bat egiten du Plazaolako bide berdearekin, Latasan), Arakil eta Irurtzun.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak egindako txostenarekin eta proposatu duenarekin bat, eta Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2017 Foru Dekretuaren 2. artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Hasiera ematea “Doneztebe-Irurtzun Bizikleta Bidearen Udalez gaindiko Proiektu Sektorialak” ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari.

  2. Proiektua jendaurrean jartzea hamabost egun baliodunean. Epe horretan egokitzat jotzen diren oharrak edo alegazioak aurkez daitezke idatziz, eta eranskinean jasotako ondasun eta eskubideen zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak eman. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Garapen Ekonomikorako Departamentuko Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuaren bulegoetan eta Doneztebeko, Donamariako, Oizko, Urrozko, Beintza-Labaiengo, Saldiasko, Basaburuko, Imozko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR