78/2017 FORU AGINDUA, ekainaren 6koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena bulegoen mailan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak 24.4 artikuluan ezartzen du zuzendaritza nagusietako eta idazkaritza tekniko nagusietako bulegoak eta ataletatik beherako unitateak sortu, aldatu eta kentzeko, unitate horiek zein departamentutan sartuko diren, hango kontseilari titularraren foru agindua beharko dela.

Abuztuaren 28ko 134/2015 Foru Dekretuaren bidez, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren zerbitzu eta atalen mailako egitura organikoa onetsi zen. Hirugarren xedapen gehigarriak aditzera ematen du atalaren mailatik beheragoko unitate organikoek jarraitu eginen dutela, izenari eta eginkizunei eutsita.

Departamentuko Bulegoak zein barreiaturik dauden ikusita, eta argitasun eta segurtasun juridiko handiagoa erdiesteko, egokia da, abuztuaren 28ko 134/2015 Foru Dekretuaren garapen gisara, Departamentuaren bulego mailako egitura osoa foru agindu bakar batean sartzea.

Aurrekontuen eta Finantza Politikaren Zerbitzuak Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa sortzea eskatu du. Hori da gaur eguneko egiturari dagokionez sartzen den berrikuntza bakarra.

Aldeko txostenak daude espedientean, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiarena eta Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Antolaketaren eta Berrikuntza Publikoaren Zerbitzuarena.

Horregatik guztiagatik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 24.4 artikuluak eman dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusia

    1. ATALA

      Aurrekontuen eta Finantza Politikaren Zerbitzua

      1 artikulua. Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa.

      Kudeaketa Administratiboaren Bulegoak, Aurrekontuen Programaziorako Atalari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Urte Anitzeko Esparru Ekonomikoa urte bakoitzean egin, antolatu eta segimendua zuzen egiteko prozedura administratiboak ezartzea.

      2. Urte bakoitzean, hilero-hilero, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan erregulatutako arau fiskalak ez betetzetik datorren arriskuaren berri ematen duten artxibo eta espedienteen informatizazioa eta horietarako sostengu administratiboa ematea.

      3. Aurrekontuen Programaziorako Atalaren agirien artxiboa kontrolatu eta kudeatzea.

      4. Aurrekoekin loturik esleitzen zaion beste edozein.

    2. ATALA

      Kontabilitate Zerbitzua

    3. artikulua. Kobrantza eta Ordainketa Bulegoa.

      Kobrantza eta Ordainketa Bulegoak, Diruzaintza Atalari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Unean-unean indarrean diren sistemen bidez, Foru Komunitateko Administrazioaren ordainketa guztiak egitea.

      2. Foru Komunitatearen eta erakunde autonomoen izenean finantza entitateetan irekita dauden kontuen kontrola eta jarraipena.

      3. Eskatzen zaizkion diruzain lanak egitea.

      4. Abal, berme eta gordailuen kontrola eta segimendua.

      5. Aurrekoekin loturik esleitzen zaion beste edozein.

    4. artikulua. Kontabilitate Zentroaren Bulegoa.

      Kontabilitate Zentroaren Bulegoak, Kontabilitate Orokorraren eta Aurrekontuetakoaren Atalari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Kontabilitate Zentroaren kudeaketa, departamentuan beste kontabilitate zentrorik izatea galarazi gabe.

      2. Aurrekontuen kudeaketari buruzko operazioen barne kontabilitatea.

      3. Kontabilitateko dokumentuak tramitatzea eta diru-sarrera nahiz gastuen kontabilizazioarekin zerikusia duten eragiketak egitea.

      4. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuan justifikatu beharreko fondo libratuak kontrolatu eta gainbegiratzea.

      5. Tributupean ez dauden zordunen kobrantzak aplikatzea.

      6. Aurrekoekin loturik esleitzen zaion beste edozein.

    5. artikulua. Kontabilizazio Prozedura Berezien Bulegoa.

      Kontabilizazio Prozedura...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR