77/2018 FORU DEKRETUA, irailaren 26koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Tributu Ikuskapenari buruzko Erregelamendua, ekainaren 11ko 152/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsia, aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 4. artikuluak biltzen ditu Nafarroako Foru Ogasunak Foru Komunitateko tributuak ordainarazi, kudeatu, likidatu, bildu, ikuskatu eta berraztertzeko dituen ahalmen eta eskumenak.

Zehatz esateko, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren IV. tituluaren VI. kapituluak biltzen du tributu ikuskapenerako prozedura. Ekainaren 11ko 152/2001 Foru Dekretuak onesten duen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Tributu Ikuskapenari buruzko Erregelamenduak garatu zuen prozedura hau.

Alabaina, azken urte hauetan lehen aipatutako Tributuei buruzko Foru Lege Orokorrean izan diren aldaketak kontuan harturik, beharrezkoa da Nafarroako Tributu Ikuskapenari buruzko Erregelamendua berrikustea, bere xedapenak aipatu foru legean sartzen joan diren berrikuntzei egokitzeko.

Alde batetik, Zenbait zerga aldatu eta beste tributu neurri batzuk hartzeari buruzko abenduaren 28ko 23/2015 Foru Legeak aldaketa nabarmenak sartzen ditu Tributuei buruzko Foru Lege Orokorrean, zerga administrazioaren ahalmenak handiagotzeko iruzurraren aurkako borrokan. Aldaketa horien artean, azpimarratzekoa da ikuskapen jarduketen epeen luzapena. Epeak 18 hilabetekoak izango dira, oro har, edo 27koak baldin eta gorabehera bereziren bat gertatzen bada: zergapekoaren negozioen urteko zifra kontuak ikuskatu beharra izateko adinakoa edo handiagoa izatea, edo zergapekoa sozietate talde baten barruan egotea, Sozietateen gaineko Zergako finkapen fiskalaren araubide bereziaren edo Balio Erantsiaren gaineko Zergako entitate taldeen araubide bereziaren ondorioetarako.

Ondoren, eta betiere iruzur fiskalari aurrea hartzeko eta haren aurkako borrokan zerga administrazioaren ahalmenak handiagotzeko helburuarekin, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra partez aldatzen duen abenduaren 28ko 28/2016 Foru Legea egin zen. Tributuei buruzko Foru Lege Orokorrari V. titulu bat gaineratu zitzaion, “Ogasun publikoaren kontrako delituaren kasuetarako jarduketak” izenekoa. Titulu honen helburua da kasu hauetan tributu prozedura bat egituratzea, zeinak, kasu gehienetan, zerga administrazioa behartuko baitu tributu likidazioak egitera eta horiei dagokien diru-bilketak egitera baita zigor arloko prozedura bati hasiera ematen zaion kasuetan ere. Hala ere, ordena penalaren jurisdikzioaren lehentasuna mantenduko da, zigor arloko epaileak tributu ikuskapenak agindutako tributu-likidazioaren exekutibotasuna eten edo aldatzen ahalko baitu

Azkenik, Zenbait zerga aldatzeari eta tributu arloko beste neurri batzuei buruzko abenduaren 27ko 16/2017 Foru Legeak berrikuntza garrantzizko bat dakarkio Tributuei buruzko Foru Lege Orokorrari, zehapenei eragiten diena. Adostasuna, ordainketa azkarra, kudeaketaren sinplifikazioa eta diru-bilketa sustatzeko, aldi berean geroratzeko eskaerak ere txikiagotuz, arau-hausteen ondorioz jartzen diren zehapenak azkar ordaintzeagatiko murriztapen bat gehitu da.

Foru lege honek artikulu bakarra eta hiru azken xedapen ditu.

Artikulu bakarrean Nafarroako Tributu Ikuskapenari buruzko Erregelamenduan aldatu diren xedapenak biltzen dira, aipatu legeek lortu nahi dituzten helburuak erabat lortu ahal izateko aldatutakoak. Hauek dira aldaketa aipagarrienak:

–Aipatu erregelamenduaren I. kapituluan arautzen den tributu Ikuskapenaren antolaketari dagokionez, haren barnean sartzen dira informatikako teknikariak eta ikuskaritzaren jarduketa eta prozeduretan parte hartzen duten funtzionarioak, horietarako izendatuak izan badira.

–Zergapekoen ordezkaritzari buruz ari den III. kapituluan beharrezkoa da tributu ikuskapenari kasu egiteko beharra nork duen argitzea, eta sozietate taldeen kasuan ikuskapenaren prozeduran esku hartzea, zeren, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legeak eta Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legeak ezartzen dutenaren ildoan, taldea ordezkatzen duen entitateari baitagokio aipatu beharra Sozietateen gaineko Zergako finkapen fiskalaren araubide berezian, eta entitate nagusiari, berriz, Balio Erantsiaren gaineko Zergako entitate taldeen araubide berezian.

–Erregelamenduaren IV. kapituluak arautzen dituen ikuskapen jarduketen hasierari eta garapenari dagokienez, bertan dauden xedapenen egokitzapen garrantzizkoa egiten da. Alde batetik, esan behar da ikuskapen jarduketak egiteko epea, ikuskapen prozeduraren epearen kontaketa eta hura eteteko edo luzatzeko kasuak, abenduaren 14ko 13/2000 Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 139. artikuluan xedatutakoaren arabera arautuko direla. Tributu ikuskapenak zergapekoari egin behar dituen jarduketen jakinarazpena egitean adieraziko da, egin beharreko jarduketen norainokoarekin batera, ikuskapen prozedura aplikatzeko epea. Beste alde batetik, arautzen da prozeduraren gehieneko iraupen epea amaitu eta gero jarduketak egiteko kasua, zergapekoak horren ezagutza formala duela. Kasu honek aurreikusten du prozedurak aintzat hartzen dituen tributu obligazio eta epe guztien preskripzioa etetea. Halaber, erregelamenduz garatzen da zergapekoak ikuskapen organoa ez jarduteko eskatzen dituen aldien epearen luzapena. Aldi horiek 7 egun naturalekoak izango dira, gutxienez.

–Erregelamenduaren V. kapitulua tributuen kuskapenaren ahalmenak arautzen ditu. Bertan gehitu dira egokitzapen batzuk interesdunaren dokumentazioaren azterketari buruzko artikuluetan, baita banku edo kreditu trafikoan aritzen diren kreditu entitateen edo pertsonen gaineko informazioa lortzeko jarduketei buruzkoetan ere. Alde batetik, administrazioarekin modu elektronikoan harremanetan jartzera beharturik dauden subjektuek halako dokumentazio bat jartzen dutenez diharduen ikuskapen organoaren eskuetan, dokumentazio horri zer tratamendu eman behar zaion ezartzen da. Beste alde batetik, tributu ikuskapenak egiten dituen errekerimenduen norainokoa zehazten da. Errekerimenduok kontu korronte, aurrezki gordailu eta eperako gordailuetako mugimenduei, mailegu eta kreditu kontuetako mugimenduei eta bestelako eragiketa aktibo eta pasiboei eragiten diete.

–VII. kapituluak ikuskapen jarduketen dokumentazioari buruz dihardu, eta egiten diren aldaketek akten eremuari eragiten diote. Ogasuna publikoaren aurkako delituen kasuetako jarduketek araudi berria daukatenez, kasu bat gehiago gehitu da, zeinean aldez aurretiko akta bat egingo baita balizko zerga delituaren egoera jasotzeko, behin-behinean dagokion likidazio proposamena egiteko bidea emanez. Azkenik, desagertzen da adostasunez sinaturiko aktetan jasotzen diren likidazioak aurkaratzeko aukera, nahiz eta berraztertzeko errekurtsoa edo erreklamazio ekonomiko-administratiboa paratzen ahalko den haien kontra ohiko epeetan.

–VIII. kapitulua, zerga-zehapenak biltzen dituena, zehapenen arloan murriztapen berrien kasuei egokitzen zaie. Murriztapen hauek berehala ordaintzeagatik ezartzen dira, eta zehapen larri nahiz arinei eragiten diete. Zehatz-mehatz, arau-hauste larrietarako, indarrean dagoen %40ko murriztapenaz gain, beste bat egongo da, gehigarri, %20koa, subjektu arau-hausleak onartutako erregularizazio eta zehapen proposamen guztiei dagokien zerga zorra dirutan ordaintzen badu, osorik, diru-bilketari buruzko araudian borondatezko ordainketarako ezarritako epean. Arau-hauste soiletarako, murriztapena %30ekoa izango da, eta horretarako ere subjektu arau-hausleak beharko ditu onartu aurkezten zaizkion zehapen proposamen guztiak, eta osorik ordaindu zehapen proposamen guztiei dagokien zerga zorra, diru-bilketari buruzko araudian borondatezko ordainketarako ezarritako epean. Halaber, onartutako zehapen proposamenak aurkaratzeko aukera ere kendu da, nahiz eta berraztertzeko errekurtsoa edo erreklamazio ekonomiko-administratiboa paratzen ahalko den haien kontra.

–Azkenik, xedapen bereziei buruz ari den IX. kapituluan, aipatzekoak dira tributu oinarrien zeharkako zenbatespenari, delitu fiskalaren zantzuak daudeneko jarduketei eta Sozietateen gaineko Zergako taldeen araubideko subjektu pasiboen egiaztapenari eragiten dizkieten aldaketak.

Tributu oinarrien zeharkako zenbatespenerako zehaztu da ezen, erabiltzen diren datuak zerga administraziotik beretik datozenean, hirugarrenen tributu datuen izaera erreserbatua babesteko metodoak erabiliko direla, zergapekoaren defentsa eskubideari kalterik egin gabe.

Beste alde batetik, ogasun publikoaren aurkako delitua tramitazio administratibo berrira egokitu da. Lehenik, zerga administrazioak zer egoeratan atzematen ahal dituen delitu-zantzuak deskribatzen da. Halaber, ikuskapen prozesu batean zehar delitu-zantzuak antzematen direnean zer tramitazio segitu behar den garatzen da, bereiziz noiz ez den bidezkoa likidazioa ematea, eta beraz administrazio prozedura noiz eteten den, eta noiz den bidezkoa delituari lotutako likidazio bat ematea. Erregelamenduaren bidezko arautzea osatzeko, likidazioa kalkulatzeko modu bat ematen da, kasu batzuetarako, zeinean zerga kontzeptu eta aldi bakar baterako, bereiztu behar baitira ogasun publikoaren aurkako balizko delitu bati lotutako elementuak, aipatu delituari lotuta ez dauden beste batzuetatik. Azkenik, epailearen ebazpenak delitu bati lotutako likidazioan dauzkan efektuak aintzat hartzen dira.

Azkenik, sozietate taldeen araubideko subjektu pasiboen egiaztapenerako eta ikerketarako jarduketak Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legeak zergaren zerga finkapen araubidean sartu dituen berrikuntzei egokitzen zaizkie. Alde horretatik, ikuskapenaren prozedura erregelamenduz garatzen da, eta bertan sartuko dira prozeduraren xede diren talde fiskalaren eta sozietate ordezkariaren tributu arloko betebeharren egiaztapena.

Azken xedapenetako lehenaren bidez aldatzen da Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan bide elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretua.

Zenbait zerga aldatzeari eta tributu arloko beste neurri batzuei buruzko abenduaren 27ko 16/2017 Foru Legeak berrikuntza bat...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR