76/2021 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostu batzuk lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK 1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza 76/2021 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostu batzuk lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duena. Azaroaren 27ko 331/2019 Foru Dekretuaren eta azaroaren 25eko 85/2020 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren 2019ko eta 2020ko lan publikoaren eskaintza partzialak, Nafarroako Foru Komunitateko Administraziorako eta haren erakunde autonomoetarako. Dekretu horietan sartu ziren Nafarroako Foruzaingoko 12 eta 45 agente lanpostu.

Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legeak ezartzen du ezen honako hauek izanen direla sartzeko modalitateak: lehiaketa, zeina sistema arrunta baita, berariazko lehiaketa eta izendapen librea. Gauza bera dio Nafarroako Foruzaingoko lanpostuak betetzeko Erregelamenduak, zeina onetsi baitzen martxoaren 25eko 57/2002 Foru Dekretuaren bidez. Azkenik, azaroaren 16ko 102/2016 Foru Dekretuaren 6. artikuluak zehazten ditu Nafarroako Foruzaingoko destinoak betetzeko sistemak (foru dekretu haren bidez aldatu zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa).

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 10. artikuluaren bidez esleituak ditudan eginkizunak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostuak betetzeko deialdia onestea, bete daitezen lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez.

2. Deialdiaren oinarriak onestea, eta agintzea argitara daitezela Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko web atarian (www.nafarroa.eus), deialdiaren fitxan, behar diren ondorioak izan ditzaten.

3. Ebazpen hau eta deialdia jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileen Kudeaketarako Zerbitzuari, Argibide eta Erregistro Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2021eko martxoaren 31n.–Barneko zuzendari nagusia, Amparo López Antelo.

OINARRIAK

1.–Xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostu batzuk betetzea, funtzionario araubidekoak eta C mailakoak, lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez.

1.2. Lehiaketa eta berariazko lehiaketa honetan, hasiera batean, 60 agente lanpostu iragartzen dira, antolaketa unitate hauei atxikita daudenak:

IKUSKAPEN OROKORRAREN ARLOA
PLAZA KOP. DESTINOA DESTINOKO HERRIA SARTZEKO MODALITATEA
3 Komunikaziorako eta Ekintzen Loturarako Brigada Iruña Lehiaketa
2 Garapen Teknologikoaren eta Kalitatearen Brigada Iruña Berariazko lehiaketa
1 Bide Segurtasuneko Tuterako Taldea Tutera Lehiaketa
1 Tuterako 1. Ekintza taldea Tutera Lehiaketa
1 Tuterako atestatuetako taldea Tutera Berariazko lehiaketa
1 Polizia Judizialaren Tuterako Taldea Tutera Berariazko lehiaketa
2 Herritarren Babeserako eta Arretarako Tafallako Taldea Tafalla Lehiaketa
1 Herritarren Babeserako eta Arretarako Zangozako Taldea Zangoza Lehiaketa
1 Herritarren Babeserako eta Arretarako Altsasuko Taldea Altsasu Lehiaketa
2 Herritarren Babeserako eta Arretarako Elizondoko Taldea Elizondo Lehiaketa
BARNE SEGURTASUNAREN ETA POLIZIA ADMINISTRATIBOAREN ARLOA
PLAZA KOP. DESTINOA DESTINOKO HERRIA SARTZEKO MODALITATEA
1 Justiziako Taldea Iruña Lehiaketa
1 Jauregiko Taldea Iruña Lehiaketa
2 Parlamentuko Taldea Iruña Lehiaketa
2 Ingurumen Ikerketaren Taldea Iruña Berariazko lehiaketa
2 Ingurumeneko 2. Taldea Iruña Lehiaketa
4 Joko eta Ikuskizunen Brigada Iruña Lehiaketa
TRAFIKOAREN ETA BIDE SEGURTASUNAREN ARLOA
PLAZA KOP. DESTINOA DESTINOKO HERRIA SARTZEKO MODALITATEA
2 Atestatu eta Ikerketa Brigada Iruña Berariazko lehiaketa
1 Bide Segurtasuneko 3. Taldea Iruña Lehiaketa
3 Bide Segurtasuneko 5. Taldea Iruña Lehiaketa
1 Garraio Taldea Iruña Lehiaketa
HERRITARREN SEGURTASUNAREN ARLOA
PLAZA KOP. DESTINOA DESTINOKO HERRIA SARTZEKO MODALITATEA
3 Txakurren Gidarien Taldea Iruña Berariazko lehiaketa
3 Agintariak Babesteko Brigada Iruña Berariazko lehiaketa
1 2. Ekintza Taldea Iruña Lehiaketa
1 3. Ekintza Taldea Iruña Lehiaketa
1 4. Ekintza Taldea Iruña Lehiaketa
2 6. Ekintza Taldea Iruña Lehiaketa
2 3. Esku-hartze Taldea Iruña Berariazko lehiaketa
2 4. Esku-hartze Taldea Iruña Berariazko lehiaketa
1 Esku-hartze Berezietarako Taldea Iruña Berariazko lehiaketa
IKERKETA KRIMINALAREN ARLOA
PLAZA KOP. DESTINOA DESTINOKO HERRIA SARTZEKO MODALITATEA
1 Osasunaren kontrako Delituen Taldea Iruña Berariazko lehiaketa
1 Delitu Informatikoen Taldea Iruña Berariazko lehiaketa
1 Polizia Judizialaren Iparraldeko Brigada Iruña Berariazko lehiaketa
3 Laguntza Brigada Iruña Berariazko lehiaketa
2 Laborategiko Brigada Kriminalistikoa Iruña Berariazko lehiaketa
1 Landa-lanetako Brigada Kriminalistikoa Tutera Berariazko lehiaketa
1 Ikerketa Taldea Iruña Berariazko lehiaketa
1.3. Destinoa Bide Segurtasuneko Dibisioko taldeetan eta Bide Segurtasuneko Tuterako Taldean duten lanpostuak lortzeko, beharrezkoa izanen da A motako gidabaimena edukitzea

Destinoa Ingurumena Babesteko Brigadan eta Tuterako Ingurumeneko Taldean duten lanpostuak lortzeko, beharrezkoa izanen da A2 motako gidabaimena edukitzea.

1.4. Hasiera batean iragarritako lanpostuez gainera, lehiaketa honetan lanpostu bat eskuratzen duten izangaiek hutsik utzitako lanpostuak ere sartuko dira. Ondoriozko lanpostu horiek lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez beteko dira, deialdi honen II. eranskinean ezarritakoaren arabera. Hori dena, galarazi gabe oinarri honen hurrengo apartatuetan ezarritakoa.

1.5. Destinoak adjudikatzeko prozesuan lanpostu hutsak sortzen badira Ikuskapen Orokorraren Arloko Giza Baliabideen Taldean, hiru lanpostu arte, atxikipena aldatuko zaie, eta Herritarren Segurtasunaren Arloko Ekintzak Planifikatzeko Taldera pasatuko dira.

2.–Aplikatu beharreko araudia.

Deialdi hau honako arau hauetan xedatutakoari jarraikiz gauzatuko da: azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legea, Nafarroako Poliziei buruzkoa; Nafarroako Foruzaingoko lanpostuak betetzeko Erregelamendua, martxoaren 25eko 57/2002 Foru Dekretuaren bidez onetsia; azaroaren 16ko 102/2016 Foru Dekretuaren 6. artikulua (foru dekretu horren bidez aldatu zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen egitura organikoa); azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretua, zeinaren bidez onetsi baitzen Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeari buruzko Erregelamendua; azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretua, zeinaren bidez arautzen baita euskararen erabilera Nafarroako Administrazio Publikoetan, haren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan; eta aplikatzekoa den gainerako araudia.

3.–Betebeharrak.

3.1 Indarra duen araudian xedatutakoaren arabera, deialdi honetan parte hartu ahal izateko, betebehar hauek bete behar dira eskaerak aurkezteko epearen azken egunean eta esleitzen den lanpostuaz jabetzeko orduan:

  1. Nafarroako Foru Komunitateko edo haren erakunde autonomoetako langile finkoa izatea eta jardunean egotea.

  2. C maila edo taldekoa izatea.

  3. Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostu baterako izendatua izatea.

  4. A motako gidabaimena edukitzea Bide Segurtasuneko Dibisioko eta Bide Segurtasuneko Taldeetako lanpostuetarako, eta A2 motako gidabaimena edukitzea Ingurumena Babesteko Brigadako eta Tuterako Ingurumeneko Taldeko lanpostuetarako.

    3.2. Foruzaingoan berriz sartu direlako behin-behineko atxikipena daukaten funtzionarioak, Foruzaingoan egoera horretan dirauten bitartean, beharturik egonen dira deialdi honetan parte hartzera eta betetzen ahal diren lanpostu huts guztiak eskatzera. Bestela, deialdi honen ondorioz hutsik gelditzen den edozein lanpostutan atxikitzen ahalko dira nahitaez.

    3.3. Deialdi honetan, oinarrizko lanpostutik hartzen ahalko dute parte Foruzaingoko antolaketa unitate bateko bitarte baterako buru izateko izendatu diren funtzionarioek, bitarte baterako agente lehen izendatu diren funtzionarioek, edo bietarako izendatu diren funtzionarioek.

    3.4. Zerbitzu berezietan, eszedentzia berezian edo lanpostu erreserbarik gabe borondatezko eszedentzian dauden funtzionarioek ere zilegi izanen dute lehiaketan parte hartzea, baldin eta deialdiak eskatzen dituen baldintzak betetzen badituzte; horrela, berriz sartuko dira jarduneko zerbitzuan eta lanpostu bat behin betiko adjudikatuko zaie, baldin lanpostua lortzen badute.

    3.5. Euskaraz jakin beharra duten lanpostuak eskatu dituzten izangaiek baldintza hauetako bat bete beharko dute:

    –Euskaraz jakin beharra duen lanpostu baten titularra izanik, hortik parte hartzea lehiaketan, betiere bere lanpostuaren euskara maila lortu nahi duen lanpostuarena bezalakoa edo altuagoa bada.

    –Euskarazko B2 jakite-maila eskatzen den kasuetan, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko B2 mailaren pareko titulu bat izatea (titulu horien zerrenda jasota dago Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean, 2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 27koan), edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan 9 urrats gaindituta izatea, edo horren baliokide den titulua. Euskarazko C1 jakite-maila eskatzen den kasuetan, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 mailaren pareko titulu bat izatea (titulu horien zerrenda jasota dago Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean, 2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 27koan), edo horren baliokide den titulua.

    3.6. Deialdi honetan parte hartzeak ez du inola ere ekarriko berekin lehiakideek parte hartu aurretik zuten araubide juridikoa aldatzea.

    3.7. Lekualdatze-lehiaketa honetan birkokatzeko behin-behineko egoeratik edo birkokatzeko behin betiko egoeratik parte hartzen duten funtzionarioei ekainaren 3ko114/2002 Foru Dekretuak ezartzen duenarekin bat (–foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako langileak lanerako ezintasunagatik...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR