76/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 12koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, departamentuko zuzendari nagusien, Nafarroako Estatistika Institutuko zuzendariaren eta departamentuko idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea
  1. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 3a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK 1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak 76/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 12koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, departamentuko zuzendari nagusien, Nafarroako Estatistika Institutuko zuzendariaren eta departamentuko idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena. Urriaren 30eko 264/2019 Foru Dekretuaren bidez, Ekonomia eta Ogasuneko Departamentuaren egitura organiko orokorra ezarri zen; horregatik bidezkoa da foru agindu berri bat ematea, ordezkapenen izendapena egokitzea gaur egun dagoen egitura organikora.

    Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16.2 artikuluak ezartzen du departamentuaren titularrak foru agindu baten bidez izendatuko dituela zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren ordez aldi baterako arituko direnak, edo zuzenean horien menpe dauden beste organo administratibo batzuetako titularren ordez aldi baterako arituko direnak, karguak hutsik daudenean, haiek kanpoan edo eri daudenean edo ezintasunen bat dutenean, edo abstenitzea edo errekusatzea deklaratuta dagoen kasuetan.

    Horrenbestez,

    AGINTZEN DUT:

  2. Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren zuzendari nagusiaren kargua hutsik gelditzen denean, kanpoan denean edo eritasun edo ezintasun pertsonalen bat duenean, haren aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira:

    1. Aurrekontuen eta Programazio Ekonomikoaren Zerbitzuko zuzendaria, bere zerbitzuari dagozkion gaietan.

    2. Ekonomia eta Finantza Zerbitzuko zuzendaria, bere zerbitzuari dagozkion gaietan.

    3. Ondare Zerbitzuko zuzendaria, bere zerbitzuari dagozkion gaietan.

    4. Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiko zerbitzu-zuzendaritzen edozein titular, eta adierazitako hurrenkeraren arabera, zerbitzuetako baten titularrak ezin badu dagokion ordezkapena egin.

  3. Kontu-hartze eta Kontabilitateko zuzendari nagusiaren kargua hutsik gelditzen denean, kanpoan denean edo eritasun edo ezintasun pertsonalen bat duenean, haren aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira:

    1. Kontu-hartze Zerbitzuko zuzendaria, bere zerbitzuari dagozkion gaietan.

    2. Finantza Kontrol Iraunkorrerako eta Auditoretzako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR